165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 140. lurzatian. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2022ko abuztuaren 5ean egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 140. lurzatian, bi etxebizitza atxiki eraiki ahal izateko 1-140 lurzatian. Laura Apezteguía Gonzálezek eta Iñigo Elizalde Lecumberrik idatzi dute, eta sustatzailea María Josefa Echarte Equisoain da.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentikoa igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiri guztiekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik). Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekiena gauzatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ukarren, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210889