165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 6. poligonoko 385. lurzatian (San Pedro kalea, 16). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Dorreko 6. poligonoko 385. lurzatian (San Pedro kalea, 16), Eduardo Gaztelu Izuriagak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), behin betiko onetsitako proiektuaren kopia batekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu osoarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211062