165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Desjabetze-espedientea, honako proiektu hau gauzatzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko: Lizarrako eta Villatuertako udalerrien artean bizikleta bidexka egiteko proiektua (bigarren. fasea, Lizarra). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Udal honen 2022ko ekainaren 2ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen “Lizarra eta Villatuerta arteko bizikleta bidexka eraikitzeko proiektuaren” 2. faseko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea. Espedientea eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, eta jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu.

Espedientea hasiera batez onetsi zenetik, hasierako zerrendan jasotako 589., 590., 872. eta 1007. lurzatien pertsona eta erakunde titularrek eskatutako baimena aurkeztu dute Udalean, proiektuak eragindako azalera egokitzeko, ondasunen eta eskubideen hasierako zerrendan sartutako azalera desjabetu beharrik gabe.

Azaldutako guztiagatik, Kontuen eta Ogasuneko informazio batzorde iraunkorrak, Udaleko erregelamendu organikoaren 60. eta 70. artikuluak betez, 2022ko uztailaren 22an emaniko aldeko irizpenarekin, eta desjabetzeko prozedura arautzen duten xedapenek organo honi emandako eskudantziak erabiliz, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Onestea “Lizarra eta Villatuerta arteko bizikleta bidexka eraikitzeko proiektuaren” 2. faseko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientearen eraginpeko titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Lizarrako Gobernu Batzarrak onetsi ondoren, zerrenda hori onura publikokoa dela eta bertan jasotako ondasun eta eskubideak okupatu egin behar direla deklaratzen da.

Bigarrena.–Ahalmena ematea Lizarrako Udaleko alkateari honako hauek sinatzeko: okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostutakoak, ordainketakoa eta okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, legezko jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, jakinarazpena legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei, bidezkoak diren errekurtsoak adierazita.

Lizarran, 2022ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

DESJABETZEKO ESPEDIENTEAK UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Lizarrako eta Villatuertako udalerrien artean bizikleta bidexka egiteko proiektua (2. fasea, Lizarra)

LURZATIA

JABEAK

KATASTROKO AZALERA

(m²)

UKITUTAKO AZALERA

(m²)

5. ESP.

5

588

BONETA L., Jesús eta

SAAVEDRA L, Soledad

1.022,62

52.58

Desjabetu beharreko azalera, guztira

52,58

Iragarkiaren kodea: L2210712