165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, Larragetako 8. poligonoko 253., 27. eta 28. lurzatietan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2022ko uztailaren 1ean egin bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Larragetako 8. poligonoko 253., 27. eta 28. lurzatietan, Javier Luis Manso Montesek eta Francisco Javier García Lacallek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Berriobeitin, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210895