164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-Biurranan (2. Poligonoko 238. lurzatia). Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, abuztuaren 8an emandako 361/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia UE-Biurranarako (2. poligonoko 238. lurzatia), José Antonio Mugica Goya jaunak eta Marcelino Mugica Goya jaunak sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2210869