163. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

460/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igor dadila Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 4ko Erabakiaren aurka Iruñeko Udalak jarri zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (0000251/2022 prozedura arrunta) dagokion espediente administratiboa. Erabaki horren bidez partez baietsi zen Iruñeko Udalaren aurretiazko errekerimendua Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 287/21 Ebazpenari, zeinaren bidez 2021eko ekitaldian jaso beharreko kopuruen emakidak eta ordainketak ezarri baitziren, 22/2020 Foru Legean ekonomia-jardueren gaineko zergari egindako erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galeren konpentsazio gisa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2022ko uztailaren 27ko idazki baten bidez, behar den espediente administratiboa igortzeko eskatu du, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat. Idazkia 2022ko uztailaren 28an sartu zen Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 4ko Erabakiaren aurka Iruñeko Udalak jarri zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (0000251/2022 prozedura arrunta) dagokion espediente administratiboa. Erabaki horren bidez partez baietsi zen Iruñeko Udalaren aurretiazko errekerimendua Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 287/21 Ebazpenari, zeinaren bidez 2021eko ekitaldian jaso beharreko kopuruen emakidak eta ordainketak ezarri baitziren, 22/2020 Foru Legean ekonomia-jardueren gaineko zergari egindako erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galeren konpentsazio gisa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2210807