6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
LESAKA
Biztanleen udal erroldan iraungitzeagatiko bajen jakinarazpena
Lesakako Udaleko alkateak zera erabaki du eranskinean zehaztutako ondoko pertsonei dagokienez: euren inskripzioa iraungitzea eta udalerri honetako biztanleen udal erroldan baja ematea. Aipatu bajak Toki Araudiaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldarazi zuen legea) arabera eginen dira. Bajaren data interesatuari egindako jakinarazpenaren bera izanen da, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratutako bera.
Azaroaren 26ko 30/1992 Herri Araministrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikuistako jakinarzpena eigtea ezinezkoa izan denez, aipatu legearen 59.5 eta 61. artikuluek xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazoiarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Lesakan, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
ERANSKINA
ESPEDIENTE ZBKIA. | NAN/AIZ/PASAPORTEA | JAIOTEGUNA | NAZIONALITATEA | IRAUNGITZE DATA |
07/2021 | CO2197667 | 1977/02/17 | Nikaragua | 2021/08/09 |
04/2022 | AAE140358 | 1980/12/12 | Argentina | 2022/04/05 |
05/2022 | AAE140193 | 1994/02/08 | Argentina | 2022/04/05 |
06/2022 | CO2601093 | 1961/11/06 | Nikaragua | 2022/06/12 |
07/2022 | Y08094654 | 1977/04/22 | Oman | 2022/07/23 |
Iragarkiaren kodea: L2210638