163. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK kazetarien oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 1700/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, Esther Ochoa Pérez andreak, María Liernia Garmendia Ariztimuño andreak, Ana Barcos Aramburu andreak, Andrea Salinas Munárriz andreak eta Juan Luis de Pedro Rodrigo jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute kalifikazio epaimahaiaren 2022ko ekainaren 22ko erabakiaren aurka, zeinaren bidez onesten baitira bigarren ariketaren behin betiko emaitzak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210810