162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12522E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki erakundeei emateko dirulaguntzen deialdiaren gastua. DDBN identifikazioa: 608664.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 4ko 98E/2022 Ebazpenaren bidez, 4.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki erakundeak diruz laguntzeko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, 2022ko gastu aurrekontuko “Toki erakundeen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 98E/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 500.000 euro gehitzea. Deialdi horren helburua da langabeak kontratatzeko dirulaguntzak ematea Nafarroako toki erakundeei, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki erakundeetara bideratutako dirulaguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 500.000 euro gehituta. Deialdi horren helburua da interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzea.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuan 500.000 euro gehiago baimentzea, 2022ko gastu aurrekontuko “Toki erakundeen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2210957