162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2022ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Longidako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aosen, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2210548