162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Santsoaingo aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzea, herritarrendako zuzeneko adjudikazioren bidez

Leozko Udaleko Udalbatzak, 2022ko ekainaren 15eko ohiko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Santsoaingo aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

2022ko uztailaren 29an, prozedura aldatzeko eranskina onartu zen, baldintza teknikoen agiria gaur egungo egoerara egokitzeko, 2022ko ekainaren 18tik 20ra bitartean gertatutako sutearen ondoren; izan ere, suteak abeltzaintza-itxitura horretan dauden larre-baliabideei eragin die.

Interesa duen pertsona orok, betez gero Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko dokumentazioarekin batera (Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 45. artikulua). Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoarekin (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2210518