162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa, Autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal ordenantzaren 1., 5., 7. eta 8. artikuluetan. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2022ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1., 5., 7. eta 8. artikuluen aldaketa, ordenantza honetan: Autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen ordenantza, 2020ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 27an.

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantzaren 1., 5., 7. eta 8. artikuluen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Izaban, 2022ko ekainaren 16an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2210609