162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zela, 2022ko ekitaldirako Udaleko plantilla organikoaren hasierako onespena egin du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta gainerako araudia aplikagarrian xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Irurtzunen, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2210691