162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza fiskala, espedientea formalizatzeagatiko tasak eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubideak arautzen dituena. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko abuztuaren 2an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman dio Espedientea formalizatzeagatiko tasak eta hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsi eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2210690