162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11955E/2022 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez akatsak zuzentzen baitira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 8an eman 8915E/2022 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, 2022ko gastua baimentzen da besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez, eta oinarri arautzaileak aldatzen dira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 8ko 8915E/2022 Ebazpenaren bidez, 2022ko gastua baimentzen da besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez, eta oinarri arautzaileak aldatzen dira; ebazpen hori 2022ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ekoan.

Akatsak zuzentzeko aukera aurreikusita dago bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan.

Aipatutako ekainaren 8ko 8915E/2022 Ebazpenean jasotako DDBN identifikazioan (“552886”) akats bat atzeman denez ofizioz, zuzendu egin behar da, eta benetan dagokiona jarri: “629408”.

Horrenbestez, azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, bere 12. artikuluan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. DDBN identifikazio zenbakia zuzentzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 8an eman 8915E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez 2022ko gastua onesten baita besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez, eta oinarri arautzaileak aldatzen baitira. Hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“DDBN identifikazioa: 552886” eta; “identifikazio zenbakia: 552886”.

Honako hau behar du:

“DDBN identifikazioa: 629408” eta; “identifikazio zenbakia: 629408”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko uztailaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2210500