162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatea ordeztea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2022/376 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2022ko abuztuaren 5ean. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.

Ebazpena sinatzen duen alkateak 2022ko abuztuaren 8tik 21era (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

EBATZI DU:

1.–2022ko abuztuaren 8tik 21era, biak barne, Lur Iosu Larraza Lopez lehenengo alkateordeak alkatea bere eginkizun guztietan ordezka dezala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2210848