162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2210522