162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan, kultura eta kirol-jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateari dagokionez.

Iragarkia 2022ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa.

Gazolatzen, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol-instalazioetara sartzea eta horiek erabiltzea, Zizur Zendeako Udalarenak baitira.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publiko horiek ordaindu beharko dituzte Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol-instalazioetara sartzen direnek edo instalazio horiek erabiltzen dituztenek, Zizur Zendeako Udalarenak baitira.

Tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona desberdin ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.

6. artikulua. Abonuak edo sartzeko baimenak erabili ahalko dira bai Zizur Txikiko bai Asteraingo instalazioetan, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

7. artikulua. Instalazioetara sartzeko urteko kuota lau hilean behin edo urtean behin ordainduko da. Gainerako kuotak ordainketa bakarrean ordainduko dira.

8. artikulua. Udaldia hiru hilabetekoa izanen da, igerilekuak irekita daudela, ekaineko bigarren larunbatetik iraileko bigarren igandera arte, biak barne.

Zizur Zendean erroldatutako helduek abonua iraileko bigarren igandetik aurrera egiten badute, kirol instalazioen azken lauhilekoari dagokion kuota hainbanatuta ordainduko dute.

9. artikulua. Instalazioetako eta gimnasioko baja idatziz formalizatu beharko da abenduaren 31a baino lehen, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago formalizatu beharko baitute baja.

Abonatuek beren borondatez baja hartu nahi badute, idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko.

Erroldatu gabeek baja ematen badute, kirol-instalazioetako abonatuen izaera galduko dute, eta berriz ere instalazioetan alta emateko, ordaindu beharko dute altaren edo matrikularen kuotari dagokion zenbatekoa.

10. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean 150 euroko kuota gehigarria edo zorra ordaindu beharko du.

11. artikulua. Instalazioetan ohiko jardueretako sartzeko, parte-hartzaileak edo abonatuak herritar txartela aurkeztu beharko du, adina edozein dela ere. Gainerako erabiltzaileek dagokien sarrera edo baimena aurkeztu beharko dute.

12. artikulua. 13 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute beti, salbu eta Zizur Zendeako Udalak edo kirol-klubak antolatutako kirol jarduerak egiten direnean.

Aurreko apartatuan adierazitako adingabeak instalazioetara sartu ahal izanen dira, baldin eta instalazioetan adingabearen guraso edo tutoreek sinatutako baimena aurkezten badute.

Adingabe horiek ezin izanen dira, inola ere, 13 urtetik beherako beste adingabe batzuen erantzule izan.

Gimnasioa erabiltzeko, gutxienez 16 urte beteta izan beharko dira, eta gurasoen edo legezko tutoreen baimen sinatua beharko da.

13. artikulua. Igerilekuak irekita dauden denboralditik kanpo, maiatzean, ekainean eta irailean, abonatuak berdeguneetara sar daitezke aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, gainerako instalazioetara, arau honetan ezarritako “instalazioen erabilera” kontuan hartuz.

14. artikulua. Alkatetzak, ebazpen bidez, hitzarmen partikularrak ezarri ahal izanen ditu erakunde publiko edo pribatuekin, kuotak % 20ra arte murrizteko aukerarekin, instalazioak erabiltzen badituzte hezkuntzarako, kirolerako edo prestakuntzarako.

15. artikulua. Udako denboraldian, abonatuentzat eta abonatu gabeko erroldatuentzat baino ez dira erreserbatuko instalazioak.

16. artikulua. Zizur Zendean erroldatutakoek eta egoitza soziala Zizur Zendean duten erkidego edo elkarteek soilik erabili ahal izanen dituzte kiroldegietako aretoak.

17. artikulua. Ordenantza honetatik eratorritako aplikazio-egintzak administrazio-izaerakoak dira, eta, beraz, horien aurka, izapide-egintzak ez badira, aukeran edo elkarren segidan aurkezten ahalko dira honako errekurtso hauek, adierazten diren epeetan, hurrenez hurren, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita: berraztertzeko errekurtsoa alkateari zuzendua, hilabeteko epean (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1 artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8.1 artikulua).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Prezio publikoak.

Aplikatu beharreko prezioak izanen dira eranskin honetan jasotakoak, eta kuotak, hala badagokio, barnean izanen du balio erantsiaren gaineko zerga.

Edozein modalitatetan abonuak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.

Kirol-instalazioetara sartzeko altaren kuota (matrikula) bakarra ezarriko zaie Zizur Zendean erroldatu gabekoei. Kuota hori ordainketa bakarrean ordainduko da alta ematen den unean. Baja ematen denean, matrikularako eskubidea galduko da.

Urteko sarrera kuotaren zenbatekoa ordainketa bakarrean edo zenbateko bereko hiru ordainketa zatikatutan ordainduko da (arau honen eranskinean adierazitako zenbatekoak: “Prezio publikoak”), ahal dela banku-helbideraketaren bidez. 1.a urtarrilean, 2.a maiatzean eta azkena irailean.

Kirol-instalazioetako altaren eta urteko abonuaren prezioa berbera da, inskripzioa formalizatzen den unea gorabehera, eta soilik lauhileko bati dagokion zenbatekoa kobratuko da baldin eta irailaren 15etik aurrera egiten bada.

Ordainketa behar duten instalazioen erreserbak kobratu eginen dira, 12 orduko aurrerapenarekin ezeztatzen ez badira.

10 sarrerako bonuak –kortesiazko sarrerak– abonatuek soilik erosi ahal izanen dituzte, eta bonu bakarra emanen da pertsona bakoitzeko. Bonu horien titular diren abonatuek kortesiazko sarreren onuradunekin batera joanen dira beti.

Erroldatuentzat ezarritako prezio publiko berberak izanen dituzte, erroldatugabeak izan arren, egoitza soziala Zizur Zendean duen jarduera profesional baten titular direnek.

Hona hemen prezio publikoak:

A.–Kirol-instalazioetarako sarrerak.

1. Kiroldegian sartzeko urteko kuota.

3tik 7 urtera bitarte:

abonatu baten haurraren abonua: 25 euro.

Erroldatutako baina abonatu gabeko baten haurraren abonua: 48 euro.

Erroldatu gabeko eta abonatu gabeko baten haurraren abonua: 60 euro.

14 urte bitarte:

Erroldatua 60 euro.

Erroldatu gabea: 80 euro.

Helduak:

Erroldatua: 120 euro.

Erroldatu gabea: 190 euro.

Erretiratuak, pentsiodunak eta langabeak:

Erroldatua 60 euro.

Erroldatu gabea: 95 euro.

2. Altaren kuota:

Erroldatuak: 0 euro.

Erroldatu gabeak: 98 euro.

3. Karnetaren kopia: 5 euro.

4. Bonuak eta sarrerak.

4.1. Erroldatuak:

Udako bonu osoa, helduak: 90 euro.

Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 60 euro.

Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 60 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 6 euro.

Sarrerak lanegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 4 euro.

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 4 euro.

Sarrerak jaiegunetan, helduak: 10 euro.

Jaieguneko sarrerak, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 6 euro.

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 6 euro.

4.2. Erroldatu gabeak:

Udako bonu osoa, helduak: 130 euro.

Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 105 euro.

Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 105 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 13 euro.

Sarrerak lanegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 7 euro.

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 7 euro.

LANEGUNEKO SARRERA (euroak) 4 euro.

Sarrerak jaiegunetan, helduak: 16 euro.

Sarrerak jaiegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 10 euro.

Sarrerak jaiegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 10 euro.

Sarrerak jaiegunetan, erromesak: 4 euro.

Sarrerak ospakizunetarako: 2 euro.

4.3. Abonatuen kortesiazko bonua, 10 sarrera: 70 euro.

B.–Kirol-instalazioen erabilerak.

1. Prezioa abonatuentzat.

Gimnasioa, urte osoan: 60 euro.

Sauna: euro bat erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 40 euro.

Jarduera birtualak: pertsona eta orduko euro bat.

Padel pistako argia: 1 euro orduko.

Pilotalekuko argia (pilotan aritzeko): 1 euro orduko.

Zizur Txikiko kirol pista osoa, ordu erdi bakoitzeko: pista erreserbatzea: 10 euro.

Zizur Txikiko kirol pistako argia: 2 euro ordu erdiko.

Asteraingo instalazioetako pilotalekua (taldeentzat), ordu erdi bakoitzeko: erreserba 10 euro.

Asteraingo instalazioetako pilotalekuko argia: 2 euro ordu erdiko.

Padelaren eta pilotalekuaren erreserba-epea 3 egunekoa izanen da.

2. Prezioa abonatu gabeentzat.

Gimnasioa, hiruhilekoan: 73 euro.

Jarduera birtualak: pertsona eta orduko 5 euro.

Padel pista: pertsona-ordua: 8 euro.

Padel pistako argia: 2 euro orduko.

Pilotalekua (pilotan aritzeko), pertsona eta orduko: 8 euro.

Pilotalekuko argia (pilotan aritzeko): 2 euro orduko.

Padelaren eta pilotalekuaren erreserba egunean bertan egin beharko da.

3. Prezioa elkarteentzat eta taldeentzat.

Zizur Txikiko kirol pista osoa, ordu erdi bakoitzeko: pista erreserbatzea (elkarteak soilik): 24 euro.

Zizur Txikiko kirol pistako argia: 4 euro ordu erdiko.

Asteraingo instalazioetako pilotalekua ordu erdi bakoitzeko: erreserba (elkarteak soilik): 24 euro.

Asteraingo instalazioetako pilotalekuko argia: 4 euro ordu erdiko.

Bilera gelak erreserbatzea: 20 euro orduko.

Bilera geletako argia: 10 euro orduko.

Asteraingo futbol zelaia erreserbatzea: 100 euro orduko.

Asteraingo futbol zelaiko argia: 10 euro orduko.

APLIKAZIO ARAUAK

A.–Urteko abonuak.

1. 2008. urtea baino lehen abonatuta zeuden Zizur Nagusiko bizilagunak Zendean erroldatutzat joko dira.

2. Guraso bakarreko familietan, haurrak, zaintza dela-eta, Zizur Zendean erroldatuta ez daudenean, udaldian instalazioetan sartzeko, lauhileko bat besterik ez dute ordainduko, haien adinaren arabera.

3. Automatikoki emanen zaio baja urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen erabiltzaileari edo ordaintzen ez dituenari.

4. Familia ugariak: familia-unitate batean 4 kide baino gehiago badaude abonatuta, abonua doan izanen da 14 urtetik beherako 5. kidetik aurrera.

5. Kirol instalazioetako egun bateko sarrerak instalazio hauek erabiltzeko eskubidea dakar: jostetarako igeri-ontziak, dutxak, aldagelak eta elkartearen ostatu-lokala.

B.–Gimnasioa.

1) Gimnasioa urte osoan: ordainketa bakarra eginen da, urte hasieran.

2) Gimnasioa, hiruhilekoan:

–Udako denboraldian berritu eginen dira, baina ez dira gimnasiorako hiru hileko bonu berriak eginen.

–Gimnasioaren hiruhileko baten ordainagiria ordaintzen ez bada, automatikoki emanen da baja.

C.–Beste instalazio batzuen alokairua.

C.1. Asteraingo pilotalekua:

1. Pilotalekuko berezko jarduerek lehentasuna izanen dute beste edozeinen gainetik.

C.2. Zizur Txikiko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako erabiltzen direnean arau hauek beteko dira:

1. Gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei aplikatuko zaie, baldin haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.

2. Aldi baterako sarrera ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa legez eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.

3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta irizpide objektibo gisa ebaluatuko du lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.

4. Dagokion ordenantza fiskalean jasotako tasek arautuko dute nola erabiliko dituzten espazioak gizarte eta/edo kirol ekipamenduak erabiltzen dituzten elkarteek, taldeek edo pertsonek.

5. Elkarte edo talde batek egin beharreko jardueraren interesaren eta horrek udalerrian duen eraginaren arabera, Udalak instalazioetako eremuren bat eta/edo gizarte eta kirol ekipamenduren bat laga ahal izanen du.

6. Baimentzen ahalko da lagapena hartzen duten pertsonek edo entitateek jarduera ordainduak egitea gizarte etxeetan eta/edo kirol eremuetan. Udalak berariazko baimena eman ondoren, jarduera horietatik lortutako dirua haiek antolatu dituen entitate edo pertsonarenak izanen dira, betiere berariazko erabileraren tasa ordainduta nahitaez, bai eta indarrean dauden gainerako udal tasak eta zergak ere.

7. Udalak bermatuko du kirol eta/edo gizarte ekipamenduak izanen direla herritarrek parte hartzeko eta beraien sustapenerako eremu, edozein dela ere kudeaketa eredua.

8. Ekipamenduen egitekoa izanen da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, kultura, aisialdi, josteta eta gizarte arloko jarduketen sustapenean, betiere Udalaren eta herritarren premia, eskari eta interesei erantzunez.

9. Erabilera eta balio anitzekoak izateko sortu dira eremuak eta baliabideak, eta, lagatzen eta/edo alokatzen badira, esklusibotasunik eta bazterketarik gabe partekatuko dira.

10. Optimizazio irizpideei jarraitzen die eremuen kudeaketak eta, hortaz, bateragarria izanen da ikastaro soziokulturalak eta kirol ikastaroak ezartzeko udal estrategiekin.

11. Gizarte eremuen lagapena egiteko eskaera fitxak aurkeztuko dira, eta horietan jasoko dira beharrezko datuak (kudeaketa taldeak eskatzaileen ordutegi eta jarduerak koordinatu ahal izateko), eskatzaileen identifikazioa, jakinarazpenetarako helbide elektroniko bat, eskaeraren arduradunak, eta, eremua zein jardueratarako eskatzen den, jarduera horren izaera eta eduki zehatza. Erreserba fitxak gutxienez ere astebete lehenago aurkeztu beharko dira.

12. Adjudikaziodunek erantzukizun zibileko asegurua, berariazkoa, aurkeztu beharko dute, eta Kultura eta Kirol Batzordeak esanen du behar bestekoa den. Era berean, elkarte gisa erregistratutako entitateek beren estatutuen kopia bat erantsiko diote lehenengo eskabideari.

13. Lagapena ez da irmotzat joko Alkatetzak eskatzaileari kontzesioa idatziz jakinarazi arte, baldintza guztiak betetzen dituen eskaera erregistratzen denetik 10 eguneko epean. Isiltasunaren ondorioa negatiboa izanen da.

14. Eremuak lagatzean ekipamendua edo giltzak eman behar badira, eskatzaileak izanen du haien gaineko ardura.

15. Bi jarduera eremu eta ordutegi berean egitekoak badira, irtenbideak bilatuko dira haietako bakarrik ere bertan behera ez uzteko, ahal izanez gero; horrelako kasuak Udalak ezartzen dituen irizpideen arabera arautuko dira.

16. Udalak eremuak laga diezazkieke Zizur Zendean erroldatutako erabiltzaileei edo egoitza soziala bertan duten elkarteei, dela urtebeteko epeetan (ekainetik irailera doan epea, alegia), dela aldi baterako.

Iragarkiaren kodea: L2210457