162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Taxi baimenaren arautegia. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2022ko uztailaren 28an, hasiera batez onartu zuen Taxi baimena arautzen duen arautegia.

Arautegia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2022ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2210504