162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Udalaren jabetzako materialaren mailegua arautuko duten baldintzak arautzen dituen ordenantza

Honen bidez, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran eta aho batez, honako erabaki hau hartu zuela:

Lehenengoa.–Udalaren jabetzako materialaren mailegua arautuko duten baldintzak arautzen dituen ordenantza onartzea.

Bigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Aresoko Udaleko iragarki oholean eta webgunean txertatu, eta hogeita hamar egunez jendaurrean edukitzea, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Areson, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2210675