2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Adinekoen 2022ko bazkariaren prezio publikoak
Altsasuko Udalak, 2022ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, Altsasuko adinekoak omentzeko bazkariaren prezio publiko hauek onetsi zituen:
ADINEKOEN 2022KO BAZKARIAREN PREZIO PUBLIKOAK | PREZIOA |
65 urtetik goitikoak, Altsasun erroldatuta badaude | 12 euro |
65 urtetik goitikoen laguntzaileak eta/edo ezkontideak, Altsasun erroldatuta badaude | 15 euro |
65 urtetik goitikoen laguntzaileak eta/edo ezkontideak, Altsasun erroldatuta ez badaude | 20 euro |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2210547