162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

166/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabaki batzuk, kontratazio publikoari, desjabetzeei, ondare erantzukizunari eta ziurtagiriei dagozkien dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak zein toki erakundeen berariazko beste batzuk.

Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran kontratazio publikoaren, desjabetzeen, ondare erantzukizunaren eta ziurtagirien dokumentu sailen inguruko erabakiak hartu ziren, Nafarroako administrazio publiko guztienak eta udal administrazioetako berariazko dokumentu sailenak.

Toki entitateek Nafarroako Gobernuko Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen erabaki horiekin bat egiten ahalko dute; horretarako Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta deuseztatzeko jarraibideak onesteko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 14an emandako 51/2016 Foru Aginduan ezarritako prozedura jarraitu beharko dute.

Horrez gain, bilkura berean Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartutako 689.-767. bitarteko erabakiak ebazpen bidez onesteko ere eskatu da.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 689.-767. bitarteko ebaluazio erabakiak, kontratazio publikoaren, desjabetzeen, ondare erantzukizunaren eta ziurtagirien inguruko dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak eta toki erakundeen berariazko beste batzuk.

2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kultura eta Kirol Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 7an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

ERANSKINA

Erabakiaren zenbakia

689

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Obrak kontratatzeko espedienteak

Xedea

Eraikuntza edo ingeniaritza zibileko lanen multzo bat kontratatzea, modu independentean edo proiektua idaztearekin batera, ondasun higiezinen bat xedetzat daukan funtzio tekniko edo ekonomiko bat betetze aldera. Horrez gain, lurren edo lurgainaren forma edo funtsa aldarazten dituztenak ere barne hartzen dira, edo ingurune fisiko edo naturala hobetzen dutenak.

Agiriak

–Bideragarritasunaren azterketa, kontratazioaren balioa 5 milioi eurotik gorakoa bada, eta ondoren ustiatzen ahal badira.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Obra proiektua.

–Obraren zuinketa akta.

–Proiektua garatzeko behar den lurraren eskuragarritasunari buruzko txostena.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Dokumentazioaren hasierari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Administrazio organo eskudunaren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresak gonbidatzea, prozedura murriztuen, negoziatuen, lehiazko elkarrizketen eta berritzeko elkarteen kasuetan.

• Prozedura negoziatuan edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuen kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, baita, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Horrez gain, ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko prozesukoa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Administrazio organo eskudunaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta ondoriozko obra behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta. Nahitaez eratu behar da 200.000 eurotik gorako kontratuen kasuan. Eratzen ez bada, mahai horren funtzioak administrazio organo eskuduneko zerbitzu teknikoek hartuko dituzte beren gain.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Administrazio organo eskudunak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Enpresa adjudikaziodunak prestatutako obren segurtasun eta osasun plana.

• Obren koordinatzailearen txostena, haren egokitasunari buruzkoa.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, hura onesteari buruzkoa.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita. Hala dagokionean, hasierako kontratuaren luzapen bat edo batzuk.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Zuinketa egiaztatzearen akta.

–Egindako obraren zerrenda baloratuak, zuzendaritza fakultatiboak aurkeztutakoak.

–Hala dagokionean, kontratistaren alegazioak.

–Obra ziurtagiriak.

–Obra amaierako akta.

–Obra amaierako ziurtagiria.

–Egindako obraren balorazio txostena.

–Obren harrera akta.

–Zuzendari fakultatiboaren txostena, obren egoerari buruzkoa, bermealdia igaro aurretik.

–Ordaintzeke dauden betebeharrak egonez gero, zuzendari fakultatiboak prestatutako likidazio proposamena.

–Fidantza itzultzeko eskaera, kontratatutako obrak jasotzen direnetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena administrazio organo eskuduna gogobeterik dagoela kontratatutako obrekin.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintza argitaratzeko jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogilearen legitimazioaren ziurtagiria, asmo juridikoak azaltzeko agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Akta, unitate kudeatzaileko teknikari batek, obra zuzendariak eta kontratistak sinatua, gertaera eragin duten inguruabarrei buruzkoa; eranskin bat gehituko zaio, zeinean baloratuko baita bertan behera utzitako eta gauzatutako obra zatia eta material erabilgarria.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Obra proiektua.

–Balizko aurrekontu gehigarriak.

–Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak.

–Obra amaierako ziurtagiria.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Erabakiaren zenbakia

690

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Hornidurak kontratatzeko espedienteak.

Xedea

Produktu edo ondasun higigarriak erostea, haien errentamendu finantzarioa, haien epekako errentamendua edo salmenta, erosteko aukerarekin nahiz gabe. Era berean, hornidura kontratutzat hartuko da xede bezala duena produktuen hornidura eta, osagarri gisa, muntatze eta instalatze obrak egitea.

Horrez gain, honako hauek kategoria horretan sartzen dira:

–Ondasunak emateko enpresaburuaren ondoz ondoko entregak, unitate prezioan adjudikatutakoak, horniduraren kantitate osoa irekita mantentzeko.

–Telekomunikazioetako ekipamenduak eta sistemak edo informazioaren tratamendukoak eskuratzea edo errentamenduan hartzea, baita haien gailuak eta programak ere, eta horiek erabiltzeko eskubidea lagatzea, salbu eta ordenagailuko programak, neurriz garatutakoak, eskuratzeko kontratuak, zerbitzu kontratutzat hartuko baitira.

–Objektua edo objektuak egitea eta entregatzea, entitate kontratatzaileak aldez aurretik ezarritako ezaugarri berezi batzuen arabera egin behar direnean, kontratatzailea beharturik egon daitekeen arren beharrezkoak diren materialak, denak edo batzuk, jartzera.

–Ondasun batzuk ondoz ondo eta prezio unitarioan entregatzea, kontratua izenpetzean kopuru osoa zehaztu gabe, entrega horiek eskuratzailearen beharren menpe egoteagatik.

–Energia primarioa edo energia transformatua eskuratzea.

Agiriak

–Bideragarritasunaren azterketa, kontratazioaren balioa 5 milioi eurotik gorakoa bada, eta ondoren ustiatzen ahal badira.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Espedientea hasteari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Administrazio organo eskudunaren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresak gonbidatzea, prozedura murriztuen, negoziatuen, lehiazko elkarrizketen eta berritzeko elkarteen kasuetan.

• Prozedura negoziatuen edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuen kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, baita, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Bidenabar, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Kontratazio organoaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta hornidura behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta. Nahitaez eratu behar da 60.000 eurotik gorako kontratuen kasuan. Eratzen ez bada, mahai horren funtzioak administrazio organo eskuduneko zerbitzu teknikoek hartuko dituzte beren gain.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Administrazio organo eskudunak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Hala dagokionean, enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita. Hala dagokionean, hasierako kontratuaren luzapen bat edo batzuk.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Hornitu beharreko ondasunak entregatu eta jasotzearen akta.

–Fidantza itzultzeko eskaera, kontratatutako hornidura jasotzen denetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena administrazio organo eskuduna gogobeterik dagoela kontratatutako hornidurarekin.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintzaren argitalpenaren jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogileak duen legitimazioaren egiaztagiria, uzi juridikoen oinarri diren agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, aldaketa justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Unitate kudeatzaileko teknikari batek eta kontratatzaileak sinatutako akta, gertatutakoa eragin duten inguruabarrak azaltzen dituena.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea.

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Ondasunak jaso eta entregatzearen akta.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

691

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Zerbitzuak kontratatzeko espedienteak

Xedea

Baztertze bidez definitzen du legeak. Jarduera bat garatzea edo obra edo hornidura ez den beste emaitza bat lortzea dakarten prestazioak kontratatzean datza, baita adjudikaziodunak zerbitzua hurrenez hurren, unitateko prezioen arabera eta gehienez 5 urteko epean eman behar duenean ere.

Zerbitzuak erakunde kontratatzaileari ematen zaizkio, edo hirugarren bati, edo gizarteari oro har, baina kasu horietan beti kontratatzailearen kontura.

Botere publikoek berezkoa duten agintea erabiltzea eskatzen duten zerbitzuak kanpo geratzen dira.

Agiriak

–Bideragarritasunaren azterketa, kontratazioaren balioa 5 milioi eurotik gorakoa bada, eta ondoren ustiatzen ahal badira.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Espedientea hasteari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Udaleko osoko bilkuraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresentzako gonbidapena.

• Prozedura negoziatuetan edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, halaber, udalaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita udalaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere bai, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Halaber, udalaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Horrez gain, udalaren eta hautatutako enpresen arteko ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Udalaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta ondoriozko zerbitzua behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta. Nahitaez eratu behar da 60.000 eurotik gorako kontratuen kasuan. Eratzen ez bada, mahai horren funtzioak udaleko zerbitzu teknikoek hartuko dituzte beren gain.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Kontratazio organoak prestatutako arauak, eta epaimahaiaren irizpena, deialdian aurkeztutako proposamenei buruzkoa; proiektu lehiaketaren prozedurako berariazko agiriak dira.

–Udalaren osoko bilkurak edo tokiko gobernu batzarrak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Hala dagokionean, enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita. Hala dagokionean, hasierako kontratuaren luzapen bat edo batzuk.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Kontratatutako zerbitzua jaso eta entregatzearen akta.

–Kontratatutako zerbitzuaren emaitza, zerbitzu hori agiri bidez gauzatuz gero: obra proiektuak, txostenak, azterlanak, etab.

–Fidantza itzultzeko eskaera, zerbitzua jasotzen denetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena udala gogobeterik dagoela kontratatutako zerbitzuarekin.

• Tokiko gobernu batzarraren edo udaleko osoko bilkuraren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintzaren argitalpenaren jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogileak duen legitimazioaren egiaztagiria, uzi juridikoen oinarri diren agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Unitate kudeatzaileko teknikari batek eta kontratatzaileak sinatutako akta, gertatutakoa eragin duten inguruabarrak azaltzen dituena.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Hala dagokionean, kontratua suntsiarazten den kasuetan:

• Ebazpen hori justifikatzeko dokumentazioa.

• Kontratistarekin egindako bileraren akta, prozedura ofizioz hasi bada.

• Hirugarren interesdunekin izandako bileraren akta.

• Kontratazio organoaren zerbitzu juridikoen txostena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua, kontratistak kalte-galeren ordaina emateari buruzkoa, kontratua haren erruz bete gabe geratzen bada.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Prestazioaren azken emaitzaren dokumentuak, egonez gero.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

692

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Obra publikoen emakidarako kontratazio espedienteak

Xedea

Obrak kontratatzeko espedienteen xedearekin bat dator; horrenbestez, eraikuntza edo ingeniaritza zibileko lanen multzoari dagokio, ondasun higiezin bat xedetzat daukan funtzio tekniko edo ekonomiko bat betetzera bideratutakoa. Horrez gain, lurren edo lurgainaren forma edo funtsa aldarazten dituztenak ere barne hartzen dira, edo ingurune fisiko edo naturala hobetzen dutenak. Hala ere, ordaintzeko moduan dago aldea: obra ustiatzeko eskubide soilarekin ordaintzen da, edo bestela sistema misto baten bidez, eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketaren arriskua emakidadunari eskualdatuz. Obra ustiatuz enpresa adjudikaziodunak egindako inbertsio eta gastuak ez estaltzean datza arrisku horren transferentzia.

Honako hauek barne hartu ohi dira:

–Obra bat egokitu, zaharberritu eta modernizatzea, euskarri material gisa, hartan kokatzen diren zerbitzuak edo jarduera ekonomikoak behar bezala egin ahal izateko ezaugarri tekniko eta funtzional egokiak izan ditzan.

–Behar diren berriztapenak eta konponketa handiak egitea, obra bakoitzak betiere elementu egokiak eduki ditzan bertan egiten diren zerbitzu eta jarduerak behar bezala bete ahal izateko, eskakizun ekonomikoen eta gizarteko eskarien arabera.

–Aurreikusten ahalko da emakidadunak proiektatu, egin, zaindu, berritu eta konpondu beharko dituela obra nagusiaren osagarriak diren edo hari lotuta dauden obrak, alegia, obra nagusiaren helburua betetzeko beharrezkoak direnak eta haren funtzionamendua eta ustiapena hobetzea ahalbidetzen dutenak, eta halaber, obra horiekin zerikusia izan eta orrietan aurreikusita dauden ingurumen jarduketak egin beharko dituela.

Agiriak

–Bideragarritasun azterketa.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Hala dagokionean, ingurumen eraginaren azterketa.

–Obren eraikuntzaren eta ustiapenaren aurreproiektua.

• Aurreproiektua jendaurrean egoteko epean aurkeztutako alegazioak.

–Obra proiektua.

–Obraren zuinketa akta.

–Proiektua garatzeko behar den lurraren eskuragarritasunari buruzko txostena.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Espedientea hasteari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Administrazio organo eskudunaren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresak gonbidatzea, prozedura murriztuen, negoziatuen, lehiazko elkarrizketen eta berritzeko elkarteen kasuetan.

• Prozedura negoziatuetan edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere bai, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Horrez gain, ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko prozesukoa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Administrazio organo eskudunaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta ondoriozko obra behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Administrazio organo eskudunak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Enpresa adjudikaziodunak prestatutako obren segurtasun eta osasun plana.

• Obren koordinatzailearen txostena, haren egokitasunari buruzkoa.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, hura onesteari buruzkoa.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Zuinketa egiaztatzearen akta.

–Egindako obraren amaiera egiaztatzearen akta, eta, hala badagokio, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako baldintzak betetzeari buruzko adierazpena.

–Zuzendari fakultatiboaren txostena, obren egoerari buruzkoa, bermealdia igaro aurretik.

–Obren harreraren akta, baita ustiapenerako behar diren instalazio eta ondasunena ere, emakida epea bukatu ondoren.

–Fidantza itzultzeko eskaera, kontratatutako obrak jasotzen direnetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena administrazio organo eskuduna ados dagoela egindako obrekin.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintzaren argitalpenaren jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogileak duen legitimazioaren egiaztagiria, uzi juridikoen oinarri diren agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Akta, unitate kudeatzaileko teknikari batek, obra zuzendariak eta kontratistak sinatua, gertaera eragin duten inguruabarrei buruzkoa; eranskin bat gehituko zaio, zeinean baloratuko baita bertan behera utzitako eta gauzatutako obra zatia eta material erabilgarria.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Obra proiektua.

–Balizko aurrekontu gehigarriak.

–Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak.

–Obren harrera akta.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Funtzio estrategikoekin edo segurtasunarekin zerikusia duten eraikinetako obra proiektuen planoak.

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

693

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Zerbitzuen emakidarako kontratazio espedienteak

Xedea

Zerbitzu bat ematea, honela ordainduta: zerbitzua ustiatzeko eskubide soilarekin, edo bestela sistema misto baten bidez, eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketaren arriskua emakidadunari eskualdatuz. Zerbitzua ustiatuz enpresa adjudikaziodunak egindako inbertsio eta gastuak ez estaltzean datza arrisku horren eskualdaketa. Botere publikoek berezkoa duten agintea erabiltzea eskatzen duten zerbitzuak kanpo geratzen dira.

Agiriak

–Bideragarritasun azterketa.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Zerbitzuak eragiten badu obrak egitea, ustiapenaren aurreproiektua eta behar diren obra lagungarrien aurreproiektua.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Espedientea hasteari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Administrazio organo eskudunaren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresak gonbidatzea, prozedura murriztuen, negoziatuen, lehiazko elkarrizketen eta berritzeko elkarteen kasuetan.

• Prozedura negoziatuetan edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere bai, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Horrez gain, ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko prozesukoa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Administrazio organo eskudunaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta ondoriozko zerbitzua behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Administrazio organo eskudunak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Zerbitzuari lotutako instalazio eta ondasunak lehengoratzeari buruzko akta, emakida epea bukatu ondoren.

–Fidantza itzultzeko eskaera, kontratatutako zerbitzua jasotzen denetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena administrazio organo eskuduna ados dagoela egindako obrekin.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintzaren argitalpenaren jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogileak duen legitimazioaren egiaztagiria, uzi juridikoen oinarri diren agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Unitate kudeatzaileko teknikari batek eta kontratatzaileak sinatutako akta, gertatutakoa eragin duten inguruabarrak azaltzen dituena.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Prestazioaren azken emaitzaren dokumentuak, egonez gero.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Librea: gainerako dokumentazioa

Erabakiaren zenbakia

694

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Kontratazio espediente mistoak

Xedea

Mota desberdinetako prestazioak adjudikatzea, betiere lotuta badaude eta elkarren osagarriak badira, entitate kontratatzailearen helburu instituzional bat lortzera edo beharrizan jakin bat betetzera bideratutako unitate funtzional modura hartu ahal izateko. Hainbat elementu hartu behar dira kontuan:

–Prestazioak obra, zerbitzu edo hornidura kategoria biri baino gehiagori eraginez gero, prestazio nagusiaren izaerari erreparatuko zaio.

–Prestazioak obra, zerbitzu edo hornidura kategoriak biltzen dituenean, batetik, eta obrak edo zerbitzuak emateko kategoriak, bestetik, honela jokatuko da:

• Prestazio desberdinak banatzeko modukoak ez badira, prestazio nagusiaren izaera hartuko da kontuan.

• Prestazio desberdinak banatzeko modukoak badira eta erabakitzen bada kontratu bakarra adjudikatzea, obra, hornidura edo zerbitzu kontratuei dagozkien arauak aplikatuko dira kontratu horiei dagozkien prestazioen balio zenbatetsia Europako atalasearen adinakoa edo handiagoa denean. Bestela, obra eta zerbitzuak emateko kontratuei dagozkien arauak aplikatuko dira.

–Prestazio bakoitzaren araubide juridikoa aplikatuko da, prestazio nagusiarekin bateragarria den neurrian.

Agiriak

–Bideragarritasunaren azterketa, kontratazioaren balioa 5 milioi eurotik gorakoa bada, eta ondoren ustiatzen ahal badira.

–Hala dagokionean, aldez aurreko merkatu-kontsulta, eta eskatutako aholkularitza txostena, agintaritza independenteena edo kontratazioaren gaian adituak diren profesionalena, lizitazioa prestatze aldera.

–Prestazio batek obrak egitea eraginez gero:

• Obra proiektua.

• Obraren zuinketa akta.

• Proiektua garatzeko behar den lurraren eskuragarritasunari buruzko txostena.

–Idazkaritzaren txosten arrazoitua, honako hauek jorratzen dituena: bete beharreko beharrizanak, kontratuaren xede diren prestazioen balioa, aukeratutako kontratazio prozedura, eta abar.

–Kontratazioa arautzeko agiriak, baldintzak ezartzen dituztenak alderdi juridikoetan, administratiboetan, ekonomikoetan eta teknikoetan.

–Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

–Espedientea hasteari buruzko txosten juridikoa.

–Kontu-hartzailetzaren aurretiazko fiskalizazio txostena.

–Administrazio organo eskudunaren erabakia, espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta gastua baimentzen duena (salbuetsita dago prozedura erraztuetan, lizitazio deialdirik gabeko negoziatuetan eta munta txikiko kontratuetarako prozedura berezietan).

–Lizitazioa argitaratzea: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuetan, erraztuetan eta munta txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozeduretan.

• Horrez gain, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu behar da, balio zenbatetsia Europako atalasearen (214.000 euro) berdina edo handiagoa denean.

• Hala dagokionean, beste komunikabide batzuetan argitaratzea, nahiz eta informazioa emateko baino ez izan, inolako eragin juridikorik gabe.

–Hautatutako enpresak gonbidatzea, prozedura murriztuen, negoziatuen, lehiazko elkarrizketen eta berritzeko elkarteen kasuetan.

• Prozedura negoziatuan edo lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuen kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko negoziazio eta kontsulta prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere.

• Lehiazko elkarrizketen prozeduraren kasuan, baita administrazio organo eskudunaren eta parte hartzeko eskatu eta hautatu diren enpresen arteko elkarrizketa prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, aukera egokienak eskaintze aldera.

• Berrikuntzarako elkartzeen prozeduraren kasuan, baita, enpresa interesdunek parte hartzeko eskaera egin ondoren, hautapen prozesuaren ondoriozko dokumentazioa ere, kasuan kasuko ikerketa eta berrikuntza proiektua aurkezteko. Halaber, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresa edo profesionalen artean sinatutako lankidetza akordioa. Horrez gain, ikerketa eta garapen prozesuko ondorengo negoziazio faseen ondoriozko dokumentazioa, administrazio organo eskudunaren eta hautatutako enpresen arteko prozesukoa, proposamenen edukia hobetze aldera. Hala dagokionean, sinatutako lankidetza akordioak desegitea, ezarritako emaitzak lortzen ez badira. Administrazio organo eskudunaren amaierako txostena, ikerketa eta garapen prozesuaren emaitzei buruzkoa, eta ondoriozko obra, zerbitzu edo hornidura behin betiko kontratatzearen komenigarritasunari buruzko ebazpena.

–Enpresa lizitatzaileen proposamenak, kontratazioa arautzen duten agirietan ezarritako betekizunen araberakoak, honako hauekin batera:

• Erantzukizunpeko adierazpena; adierazpen horren eredua agirian jaso da. Bertan adierazi beharko da, besteak beste, bete egiten direla eskatutako betekizun legalak, ekonomikoak eta profesionalak, ez dagoela kontratatzea debekatzen duen arrazoirik eta egunean direla zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

• Hala dagokionean, behin-behineko bermea eratu izana egiaztatzeko agiria.

• Hala dagokionean, adjudikazioa lortuz gero aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, bi pertsona fisikok edo juridikok edo gehiagok elkarrekin parte hartzeko borondatea jasotzen duen dokumentu pribatua.

–Kontratazio mahaiak enpresen dokumentazioa baloratu eta kalifikatzeko eta adjudikazio proposamena formulatzeko egindako bileraren akta. Nahitaez eratu behar da 60.000 eurotik gorako kontratuen kasuan, prestazio nagusia zerbitzu edo hornidurena bada, edo 200.000 eurotik gorako kontratuetan, obren kasuan. Eratzen ez bada, mahai horren funtzioak administrazio organo eskuduneko zerbitzu teknikoek hartuko dituzte beren gain.

• Hala dagokionean, eskaintzen ustezko irregulartasunei buruzko txosten teknikoa.

• Hala dagokionean, errekerimenduak enpresa lizitatzaileei, gaitasuna, nortasuna edo kaudimena egiaztatzeko dokumentazioan aurkitutako akats zuzengarriak zuzentzeko eskatuz.

• Hala dagokionean, irizpide kualitatiboak irekitzearen akta, enpresek formula bidezko irizpide kuantitatiboetatik bereiz aurkeztutakoak.

• Formula bidezko irizpide kuantitatiboen inguruko dokumentazioa irekitzeko data eta ordua Kontratazio Atarian argitaratzea.

• Hala dagokionean, ezohiko eskaintza baxu baten aurrean, justifikatzeko eskaera, eta horri emandako erantzuna.

• Adjudikazio proposamenaren aurretik behar diren txosten teknikoak.

–Administrazio organo eskudunak hartutako adjudikazio erabakia enpresa lizitatzaileei jakinarazteko mezua bidaltzea.

–Munta txikiko kontratuetarako araubide bereziaren bidezko adjudikazioetan salbu, adjudikazioaren iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian. Gainera, balio zenbatetsia Europako atalasearen berdina edo handiagoa den adjudikazioetan, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

–Enpresa adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu izana.

–Hala dagokionean, enpresa adjudikaziodunak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

–Kontratua, agirian edo, hala badagokio, adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzetan jasotako estipulazioen arabera idatzita. Hala dagokionean, hasierako kontratuaren luzapen bat edo batzuk.

–Adjudikazioa Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

–Prestazio batek obrak egitea eraginez gero:

• Zuinketa egiaztatzearen akta.

–Egindako obraren zerrenda baloratuak, zuzendaritza fakultatiboak aurkeztutakoak.

• Hala dagokionean, kontratistaren alegazioak.

• Obra ziurtagiriak.

• Obra amaierako akta.

• Amaierako ziurtagiria.

• Obren harrera akta.

• Zuzendari fakultatiboaren txostena, obren egoerari buruzkoa, bermealdia igaro aurretik.

• Ordaintzeke dauden betebeharrak egonez gero, zuzendari fakultatiboak prestatutako likidazio proposamena.

–Prestazio batek hornidurak alokatzea edo erostea eraginez gero:

• Kontratatutako zerbitzua jaso eta entregatzearen akta.

• Kontratatutako zerbitzuaren emaitza, zerbitzu hori agiri bidez gauzatuz gero: obra proiektuak, txostenak, azterlanak, etab.

–Prestazio batek zerbitzuak kontratatzea eraginez gero:

• Kontratatutako zerbitzua jaso eta entregatzearen akta.

• Kontratatutako zerbitzuaren emaitza, zerbitzu hori agiri bidez gauzatuz gero: obra proiektuak, txostenak, azterlanak, etab.

–Fidantza itzultzeko eskaera, kontratatutako zerbitzu, hornidura edo obrak jasotzen direnetik aurrera agirian ezarritako bermealdia igaro ondoren.

• Idazkaritzaren txostena, berresten duena administrazio organo eskuduna gogobeterik dagoela kontratatutako zerbitzu, hornidura edo obrekin.

• Administrazio organo eskudunaren erabakia, fidantza itzultzea onesten duena.

–Hala dagokionean, kontratuko prestazioak azpikontratatuz gero:

• Lizitatzaileak, hasierako proposamenean, bere kaudimena frogatzean, azpikontratisten zerrenda aurkeztua izanen du, azpikontratista horien erantzukizunpeko adierazpen batekin; adierazpen horretan kontratuko baldintzak betetzeko konpromisoa hartuko dute, eta kontratatzeko debekuen eraginpean ez daudela adieraziko dute.

• Adjudikazioaren ondoren, eta prestazioak hasi aurretik, azpikontratisten datuak jasoko dituen dokumentua.

• Kontratua formalizatu ondoren, adjudikaziodunaren eta azpikontratistaren arteko kontratuaren kopia, baita azpikontratista kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela dioen adierazpena eta sektoreko hitzarmen aplikagarriko lan baldintzak errespetatzeko konpromisoa ere.

–Hala dagokionean, kontratua hirugarrenei lagaz gero:

• Adjudikaziodunak aurkeztutako lagapen proposamena.

• Kontratazio organoaren gonbidapena lizitazioan parte hartu zuten enpresei, lagapena onartzeari buruzkoa.

–Hala dagokionean, kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztuz gero:

• Erreklamazioa, honako hauek osatuta: aurkaratutako egintzaren argitalpenaren jakinarazpenaren kopia, erreklamazioa aurkezteko erreklamaziogileak duen legitimazioaren egiaztagiria, uzi juridikoen oinarri diren agiriak eta, hala badagokio, kautelazko neurrien eskaera.

• Dokumentazioa zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena kontratazio organoari, erreklamazioaren berri emanez eta dokumentazioa eskatuz.

• Kontratazio organoak egindako alegazioak.

• Erreklamazioaren jakinarazpena pertsona interesdunentzat, eta horien alegazioak, halakorik bada.

• Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren ebazpena.

–Hala dagokionean, kontratua aldatuz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

• Argitaratzea, adjudikazioaren prozedura berberen bidez.

–Hala dagokionean, kontratua etenez gero:

• Unitate kudeatzaileko teknikari batek eta kontratatzaileak sinatutako akta, gertatutakoa eragin duten inguruabarrak azaltzen dituena.

–Hala dagokionean, kontratua baliogabea dela adieraziz gero:

• Unitate kudeatzailearen proposamena, hori justifikatzen duten txosten teknikoak barne hartzen dituena.

• Kontratazio organoaren ebazpen arrazoitua.

• Nafarroako Kontseiluaren irizpena, kontratista aurka agertuz gero.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik:

–Kontratua.

–Baldintza agiriak.

–Obra proiektua (obren kontratuetan).

–Balizko aurrekontu gehigarriak (obren kontratuetan).

–Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak (obra kontratuetan).

–Prestazioaren azken emaitza, egonez gero (zerbitzuen kontratuetan).

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Funtzio estrategikoekin edo segurtasunarekin zerikusia duten eraikinetako obra proiektuen planoak (obren kontratuetan).

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

695

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Nahitaezko desjabetzearen espedienteak

Xedea

Ondasunak edo eskubideak desjabetzea, ordaindu ondoren, interes publiko edo sozialeko helburuak izanik. Jabetza, eskubide edo ondare-interes legitimoen gabetze berezia eragiten duen Administrazioaren esku-hartze oro nahitaezko desjabetzea da.

Agiriak

–Txosten juridikoa.

–Txosten teknikoa.

–Kontu-hartzailetzaren txostena.

–Desjabetzearen proiektu-memoria.

–Ukitutako eskubide eta ondasunen zerrenda onesten duen udal erabakia, eta onura publikoa deklaratzen duena, hala badagokio.

–Erabakia argitaratu izanaren frogagiriak (iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri izanaren frogagiriak, iragarkia BOEra igorri izanaren frogagiriak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia, BOEn argitaratutako iragarkia, iragarkia komunikabideetara igorri izanaren frogagiriak, prentsa zatiak, iragarkien taulan ikusgai jarritako erabakiaren kopia, iragarkia iragarki-taulan ikusgai jarri izanari buruzko idazkaritzaren ziurtagiria, eta abar).

–Erabakia ukitutako jabeei jakinaraztea.

–Hartu agiriak.

–Kaltetutako pertsonen alegazioak eta aurkeztutako dokumentazioa, hala badagokio.

–Datuak jabetza erregistroetan, erregistro fiskaletan eta bestelako bulego publikoetan egiaztatzeko agiriak, hala badagokio.

–Jendaurrean jartzeko eta aurkeztutako alegazioen ziurtagiria.

–Aurkeztutako alegazioei buruzko txosten teknikoak.

–Hirigintza Batzordearen irizpena, hala badagokio.

–Okupatu beharrari buruzko udal erabakia, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onesten duena eta, alegazioak aurkeztu badira, horiek ebazten dituena.

–Erabakia ukitutako pertsonei jakinaraztea.

–Hartu agiriak.

–Erabakia argitaratu izanaren frogagiriak.

–Pertsona jabeei errekerimendua, prezio orria aurkezteko.

–Argitalpena.

–Prezio orriak, desjabetutako pertsonek aurkeztutakoak, hala badagokio.

–Administrazioaren erabakia prezio orriei dagokienez.

–Erabakia ukitutako pertsonei jakinaraztea.

Prezio orririk aurkezten ez bada edo onartzen ez badira:

–Administrazioaren tasazioa eta/edo Administrazioak idatzitako prezio orria.

–Tasazio/prezio orria onartzen duen erabakia.

–Desjabetutako pertsonentzako jakinarazpena.

–Desjabetutako pertsonen komunikazioa, prezio orria baldintzarik gabe onartzeari edo hura baztertzeari buruzkoa.

–Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaira igortzea, hala badagokio.

–Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiaren ebazpena.

–Ordainagiriak.

Horrez gain, presako desjabetze espedienteetan:

–Proiektua/memoria Nafarroako Gobernura igortzeko dokumentua, presakotzat jotzeko, baterako tasazioaren alde eginez gero.

–Nafarroako Gobernuak presakotzat jotzea, baterako tasazioaren alde egiten ez bada.

–Ukitutako pertsonentzako zitazioa.

–Okupazioaren aurreko aktak.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

696

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Ondare erantzukizunaren espedienteak

Xedea

Partikularrei kalte ordaina ematea, zerbitzu publikoen ekintza edo omisio baten ondorioz partikularrek beren ondasun eta eskubideetan pairatutako kalteengatik, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo, legearekin bat etorriz, pertsona partikularrak betebehar juridikoz pairatu behar dituen kalteen kasuan.

Agiriak

Ofizioz hastea:

–Espedientea hasteko organo eskudunaren erabakia.

–Kalteen frogagiriak.

–Erabakia ustezko kaltetuei jakinaraztea.

–Ukitutakoen eskaera, beren eskubiderako komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta alegazioak aurkeztuz.

Alderdi baten ekimenez hastea:

–Interesdunaren eskaera; horren bitartez, ondare erantzukizunaren erreklamazioa aurkezten da, eta horri gehitzen zaizkio kalteen frogagiriak eta eskatutako kalte ordainaren frogagiriak (polizia atestatuak, tasazioak, perituen txostenak, fakturak, medikuen txostenak, eta abar).

–Zuzentzeko eskaera, hala badagokio.

–Eskabidea, zuzendutako informazioa aurkeztuz, hala badagokio.

–Organo eskudunaren erabakia, ondare erreklamazioaren espedientea abiarazi, instruktorea izendatu, eta txostena eskatzen diona bere funtzionamenduaren ondorioz ustez ordaindu beharreko kaltea eragin duen unitate organikoari.

–Erabakia interesdunei jakinaraztea.

–Jakinarazpena instruktoreari.

–Instruktorearen erabakia, frogak egiteko.

–Jakinarazpena interesdunei, frogak egiteko.

–Unitate organikoaren txostena, zeinaren funtzionamenduak kalte ordaina jaso dezakeen ustezko kaltea eragin duen.

–Entzunaldiaren izapidearen jakinarazpena, hala badagokio.

–Alegazioak, hala badagokio.

–Instruktorearen proposamen-txostena.

–Espedientea ebazteko erabakia.

–Erabakia interesdunei jakinaraztea.

–Kalte ordainaren egiaztagiria.

–Hartu agiriak.

Horrez gain, 50.000 eurotik gorako erreklamazioetan.

–Espedientea Nafarroako Kontseiluari igortzea, irizpena eman dezan.

–Nafarroako Kontseiluaren irizpena.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea:

–Kalte materialen ondoriozko kalte ordainen espedienteak:

• Epea: 7 urte.

–Kalte fisiko edo psikikoen ondoriozko kalte ordainen espedienteak:

• Epea: 100 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak eta, batzuetan, osasun datuak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

697

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Nafarroako administrazio publikoak

Sailaren izena

Idazkaritzaren ziurtagiriak

Xedea

Gertaerak edo datuak egiazkoak direla fede ematea.

Agiriak

–Idazkaritzaren ziurtagiria

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: Urtebete, egiten denetik.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

698

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Inbentario eta balantzeen liburua

Xedea

Kontabilitate orokorraren parte dira. Inbentario eta balantzeen hasierako liburuak urtero modu zehatzean jasoko du inbentarioa (alegia, ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta karga guztien kontaketa sistematizatua), behar bezala baloratuta. Maiztasun berarekin ekitaldiko egoera balantzea, emaitzen kontuak eta finantzaketa taula jasoko dira, ezarritako kontabilitate printzipioekin bat etorriz.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Datu hauek sartuko dira:

–Egiaztatze balantzea abenduaren 31n:

• Kontu kodearen araberako ordena.

• Kontua/Deskribapena/Baturak; Zorra; Hartzekoa/Saldoak; Zorduna; Hartzekoduna.

–Egoeraren balantzea abenduaren 31n:

• Kontu kodearen araberako ordena.

• Aktiboa.

• Kontuak/Izenak/Kopuruak.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

699

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aurrekontuaren balio independenteen eta osagarrien liburua

Xedea

Kontabilitate orokorreko liburu bat da; udalaren aldeko kredituen balioak kontsignatzea du helburu, baita zor titulu eta inskripzioak, kobratu beharreko agiriak, atxikipenak, fidantzak eta, oro har, gordailuak ere.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Datu hauek sartuko dira:

–Behar diren kontuak irekiko dira multzo honetakoen egoera une oro jakiteko.

–Liburu honetan irekitako kontuek egitura hau izanen dute: Izenpea/ Kontzeptua/ Eskudirua; izakinak; diru-sarrerak; ordainketak; saldoa/balioak; izakinak; diru-sarrerak; ordainketak; saldoa.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

700

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Diru-sarreren kontu-hartzailetzaren egunkaria

Xedea

Kontabilitate orokorreko liburu bat da, eta diru-sarreren manamendu guztiak modu kronologikoan erregistratzea du xede, aurrekontuetako eragiketak izan nahiz aurrekontuaren balio independente eta osagarriak izan.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Ekitaldi ekonomikoen araberako ordena eta agindu zenbakia (daten arabera). Hona hemen agertzen diren informazio eremuak:

–Manamendu zenbakia (diru-sarreraren agiria).

–Manamendu data.

–Partida; izenpea.

–Pertsona interesduna.

–Kontzeptua/Arrunta/Eskudirua/Balioak

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

701

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ordainketen kontu-hartzailetzaren egunerokoa

Xedea

Ordainketen kontu-hartzailetzaren egunerokoa kontabilitate orokorreko liburu bat da, gastu manamendu guztiak modu kronologikoan erregistratzea du xede, dela aurrekontuetako eragiketak izan, dela aurrekontuaren balio independente eta osagarriko eragiketak izan.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Ekitaldi ekonomikoen araberako ordena eta agindu zenbakia (daten arabera). Hona hemen agertzen diren informazio eremuak:

–Igorpen zenbakia (ordainketa agiria).

–Manamendu data.

–Partida; izenpea.

–Pertsona interesduna.

–Kontzeptua/Arrunta/Eskudirua/Balioak

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

702

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Gastuen liburu nagusia

Xedea

Kontabilitate orokorreko liburu bat da, eta aurreikusitako gastuak kontsignatzea du xede; bertan jasotzen dira betebeharrak aitortu eta likidatzeko eragiketak, sortzen diren aldaketak eta ordainketak, ordaintzeke dagoen kopurua murrizteko, hil bakoitzaren amaieran.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Datu hauek sartuko dira:

–Ekitaldi ekonomikoen araberako ordena, gastuen partida ekonomikoa (gako ekonomikoa) eta data.

–Ekitaldia/orria.

–Partida/Kontuaren titulua/ Kapitulua/ artikulua/ kontzeptua.

–Kontsignazioak; hasierako kontsignazioa; aldaketak ekitaldian; Behin betiko kontsignazioa / likidazioa; Behin betiko kontsignazioa; egindako ordainketak; ordaintzeke dauden hondarrak; balio likidatuak / zenbatekoa.

Hileko idazpenak, informazio honekin:

–Data/Emate zenbakia / Idazpenaren izena eta aplikazioa / kargua; ordainduta; baja justifikatuak; kargua, guztira / data; hartuta/saldoak; beteb. ordainketa partida; kreditu eskuragarria.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea 15 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

703

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Errenten eta ordainarazpenen liburu orokorra

Xedea

Kontabilitate orokorreko liburu bat da, eta aurrekontu kontzeptu bakoitzeko udalean jasotzen diren diru-sarrerak, horren aldaketak eta hil amaieran kobratzeke dauden saldoak kontsignatzea du xede.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Datu hauek sartuko dira:

–Aurrekontu ekitaldien araberako ordena eta kontzeptua.

–Aurrekontu arrunta.

–Kontzeptua; deskribapena.

–Ondorioak.

–V.I.T E.J. Zuzeneko zergak

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

704

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Liburu nagusia

Xedea

Liburu hau kontabilitate orokorraren parte da. Liburu hauetan dago banatuta:

–Kontuen nagusia: Eragiketa bakoitzaren egoera jasoko du, eragiketen eguneroko nagusian erregistratzeko moduaren arabera.

–Gastuen aurrekontuko kontzeptuen nagusia: Gastuen aurrekontua exekutatzeak eraginen duen eragiketa oro egunero jasoko du, aurrekontu aplikazioen arabera; hil bakoitzaren amaieran jasotako kopuruen baturak eginen ditu. Modu bereizian jasoko dira aurrekontu arrunteko, aurrekontu itxietako eta ondorengo ekitaldietako kontabilitate multzoak.

• Gastu itxien aurrekontuko kontzeptuen nagusia.

• Etorkizuneko gastuen aurrekontuko kontzeptuen nagusia.

–Diru-sarreren aurrekontuko kontzeptuen nagusia. Kontzeptu bakoitzeko aurreikuspenak, diru-sarreren konpromisoak, aitortutako eskubideak, bildutakoak eta baliogabetutakoak egunero jasoko dira, eta hil bakoitzaren amaieran baturak eginen dira.

• Diru-sarrera itxien aurrekontuko kontzeptuen nagusia.

–Aurrekontutik kanpokoen kontzeptuen nagusia: Kontzeptu bakoitzean izandako ordainketak eta diru-sarrerak egunero batuko dira, eta hil bakoitzaren amaieran baturak eginen dira.

–Eragiketen nagusia hirugarrenei dagokienez: Hirugarrenek diru-sarreren zein gastuen ataletan egindako eragiketak egunero jasoko ditu.

Nahitaezkoak dira.

Agiriak

Datu hauek sartuko dira:

–Liburu nagusia: Data/ kontzeptua / zorra / hartzekoa.

–Kontuen liburu nagusia: Data / erreferentzia / deskribapena; kodea; IFZ; hirugarrenaren izena / mugimendua; zorra; hartzekoa / saldoak; zorduna; hartzekodunak.

–Gastu arrunten aurrekontuko kontzeptuen liburu nagusia. Ekitaldia / aurrekontua / partida / multzoa / gako organikoa / gako funtzionala / gako ekonomikoa / gako espezifikoa / kontrol letra /Data abenduaren 31n. Data / eragiketa; siglak / zenbatekoa / deskribapena / saldoa; aitortutako betebeharrak; agindutako ordainketak / agindutako ordainketak / egindako ordainketak.

–Gastu itxien aurrekontuko kontzeptuen liburu nagusia. Ekitaldia / aurrekontua / partida / multzoa / gako organikoa / gako funtzionala / gako ekonomikoa / gako espezifikoa / kontrol letra /Data abenduaren 31n / data / eragiketa / siglak / zenbatekoa / kreditu eskuragarria, guztira / saldoa; eskuragarri ez dagoen atxikia; baimenak konpromisoak; aitortutako betebeharrak; ordainketa aginduak / egindakoak (ordainketa likidoa; itzulketak / aurreko batura / metatutakoa, guztira.

–Diru-sarrera arrunten aurrekontuko kontzeptuen liburu nagusia. Kontzeptua / gako organikoa / gako funtzionala / gako ekonomikoa / gako espezifikoa / kontrol letra / data abenduaren 31n / data / eragiketa / zenbatekoa / hasierako aurreikuspenak / aurreikuspenen aldaketa; igoerak; murrizketak / behin betiko aurreikuspenak/ diru-sarreren konpromisoa; itunduak; egindakoak / aurreko batura /metatutakoa, guztira.

–Diru-sarrera itxien aurrekontuko kontzeptuen liburu nagusia. Ekitaldia / aurrekontua / kontzeptua / gako organikoa / gako funtzionala / gako ekonomikoa / gako espezifikoa / kontrol letra / data abenduaren 31n / data / eragiketa / zenbatekoa / aitortutako eskubideak; hasierako saldoa; zuzenketa / baliogabetzea likidatzea / bilketa / bajak beste arrazoi batzuengatik / biltzeke dauden eskubideak /metatutakoa, guztira.

–Aurrekontutik kanpokoen kontzeptuen nagusia: Aurrekontutik kanpoko kontzeptua / deskribapena / idazpen data / kontua / eragiketa / kontrol erref. / agiria / anagrama / erreferentzia / deskribapena / kodea / IFZ / hirugarrenaren izena / zorra / hartzekoa / saldoa / urtarrilaren 1ean metatutakoa / aurretik metatutakoa.

Eragiketen nagusia hirugarrenei dagokienez: Hirugarrena: Kodea / IFK - NAN / izena / eragiketa data / eragiketa zenbakia / ezizena / deskribapena / faktura zenbakia / partida / zorra / hartzekoduna / saldoa.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak dituen dokumentazioa.

Librea: Gainerako datuak.

Erabakiaren zenbakia

705

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Eragiketen eguneroko nagusia

Xedea

Liburu hau kontabilitate orokorraren parte da. Jarduera garatzeari lotutako eragiketa ekonomiko eta finantzario guztiak egunero erregistratuko ditu, aurrekontuan eragina izan zein ez. Baliagarria izanen da aldien araberako eragiketen guztirako idatzohar bateratua, horien xehetasunak jasota badaude beste liburu edo erregistro osagarri zehatz batean.

Horrez gain, eragiketen liburu hauek ere osatuko dira:

–Gastu arrunten aurrekontuko eragiketen egunerokoa.

–Gastu itxien aurrekontuko eragiketen egunerokoa.

–Diru-sarrera arrunten aurrekontuko eragiketen egunerokoa.

–Diru-sarrera itxien aurrekontuko eragiketen egunerokoa.

Nahitaezkoak dira eragiketen eguneroko nagusia eta gastuen aurrekontuko eragiketen egunerokoa.

Agiriak

Aurrekontu eta kontabilitate orokorreko irekiera idazpenak gehituko dira, baita aurrekontu eta kontabilitate orokorreko itxiera idazpenak ere.

Datu hauek sartuko dira:

–Eragiketen eguneroko nagusia: Data/ Kontu kodea/ Eragiketa/ Kontrol erreferentzia/ Agiria/ Anagrama/ Artxibo erreferentzia/ Deskribapena/ Zorra eta Hartzekoa.

–Gastu arruntaren aurrekontuko eragiketen egunerokoa. Data/Eragiketa/ Kontu-hartzailetzaren erreferentzia; Erreferentzia/ Siglak (Kontabilitate agiri mota)/Aurrekontu aplikazioa; Deskribapena/ Zenbatekoa/ Kodea; IFZ; Hirugarrenaren izena/Aurreko metatua; Eguneko eragiketen guztirakoa; Metatutakoa, guztira.

–Gastu itxien aurrekontuko eragiketen egunerokoa. Data / eragiketa zenbakia / kontrolaren erreferentzia / eragiketen siglak (kontabilitate agiri mota) / aurrekontu aplikazioa / eragiketaren zenbatekoa / hirugarrena / aurreko metatua; egun eragiketa, guztira; metatutakoa, guztira.

–Diru-sarrera arrunten aurrekontuko eragiketen egunerokoa. Data/Eragiketa/ Kontu-hartzailetzaren erreferentzia; Erreferentzia/ Siglak /Aurrekontu aplikazioa; Deskribapena/ Zenbatekoa/ Kodea; IFZ; Hirugarrenaren izena/Aurreko metatua/ Eguneko eragiketen guztirakoa; Metatutakoa, guztira.

–Diru-sarrera arrunten aurrekontuko eragiketen egunerokoa. Data / eragiketa zenbakia / kontrolaren erreferentzia / eragiketen siglak / aurrekontu aplikazioa / eragiketaren zenbatekoa / hirugarrena / aurreko metatua/ eguneko eragiketak, guztira; metatutakoa, guztira.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea 15 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak dituen dokumentazioa.

Librea: Gainerako datuak.

Erabakiaren zenbakia

706

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Kutxako liburua

Xedea

Kontabilitate osagarriko liburuak dira. Liburu hauetan dirua diruzaintzan sartzea eta ateratzea jasoko da.

Agiriak

Sartutako kopuruak egunero jasoko dira, kasuan kasuko ordainketa gutunari eta manamenduari erreferentzia eginez. Zorren atalean kontzeptu guztien diru-sarrerak aurkeztuko dira, eta hartzekoen atalean bertan dagoena.

Datuak honako hauek izanen dira:

–Data/ Kontzeptua/ Zenbatekoa/Metatua.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea 15 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

708

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Beste liburu eta erregistro osagarri batzuk

Xedea

Kontabilitate osagarriko liburuak dira. Kontu-hartzaileek ezartzen ahal dituzten liburuak dira, nagusien zenbait kontu garatzeko.

Agiriak

Toki entitateetan aurkitzen ahal diren liburu osagarriak:

–Diru-sarreren eragiketen egunerokoak.

–Diru-sarrera eta gastuen aurrekontu arrunten liburu osagarriak.

–Igorpenen erregistroak.

–Manamenduen erregistroak.

–Nominen liburu osagarriak.

–Obra eta zerbitzuen liburu osagarriak.

–Bankuen eta banku ziurtagirien erregistroak.

–Diru-sarreren likidazioa bankuen arabera.

–Fakturen erregistroak.

–Hartzekodunen egiteke daudenak.

–Zordunen egiteke daudenak.

–Eragiketen zerrendak, gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen arabera.

–Hirugarrenen eragiketen zerrendak

IRIZPENA

Hautapena

Mugatua: Datu pertsonalak dituen dokumentazioa (zordunak, hartzekodunak, hirugarrenak).

Librea: Gainerako datuak

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik (zordunak, hartzekodunak, hirugarrenak).

Librea: Gainerako datuak

Erabakiaren zenbakia

709

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Diru-sarrera eta gastuen kontabilitate agiriak

Xedea

Kontabilitate liburuetan dagozkien idatzohar bidez sortzen diren kontabilitate agiriak dira; jardueraren ondorioz ekitaldian sortutako kontabilitate gertaera guztiak modu kronologiko eta metodikoan antolatzea, sailkatzea eta sistematizatzea du helburu.

Udaleko aurrekontu partidak erabiltzeko prozesuan sortutako agiriak dira.

Lehen “libramiento” eta “cargareme” modura ezagutzen ziren, ordainketa eta diru-sarrerak gertatzearen arabera, hurrenez hurren.

Agiriak

A.–Gastuen aurrekontuko kontabilitate agiriak.

–A agiria: Gastua baimentzea.

• Zenbateko zehatz edo gutxi gorabeherako batean gastu jakin bat egitea ebazten duen egintza da baimena ematea, aurrekontu kreditu bat osorik edo partzialki helburu horretarako erreserbatuz.

–DOP agiria: Gastu xedapena.

• Legez ezarritako izapideak bete ondoren, zehatz-mehatz ezarritako kopuruan aurretik baimendutako gastuak egitea ebazten duen egintza da xedapena edo konpromisoa.

–ADOP agiria: Gastua baimentzea eta xedatzea.

• Aurrekontua onartu ondoren, udalak legez bere gain hartutako konpromisoei erantzuten dieten gastu guztiak baimendu eta xedatzeko faseak kontabilizatuko dira, urteko kontsignazioari dagokion kopuruan.

–RP agiria: Aitortzea eta ordainketaren likidazioa.

• Gastu baimendu eta konprometitu baten ondorioz, entitatearen kontra eskatzen ahal den kreditua existitzen dela aitortzen duen egintza da betebeharraren aitorpena eta likidazioa.

–OP agiria: Ordainketa agintzea.

• Aitortutako eta likidatutako betebehar batean oinarrituz, organo eskudunak diruzaintzaren kontra ordainketa agindua ematen duen egintza da ordainketa agindua.

–P agiria: Ordainketa egitea.

–MC agiria edo kredituen aldaketa.

–RC agiria edo kredituen atxikipenak.

B.–Diru-sarreren aurrekontuko kontabilitate agiriak:

–DR-I agiriak: Eskubidea aitortzea eta aldi berean kobratzea.

–DR agiriak: Eskubideak aitortzea.

–DI agiria: Diru-sarreren itzultzea. Eraginkorra.

–I agiria: Egindako diru-sarrerak.

–OPD agiria: Diru-sarreren itzultzean ordainketa betebeharra aitortzea.

–OPDCER agiria: Ekitaldi itxietarako diru-sarreren itzultzean ordainketa agindua.

C.–Aurrekontuetakoak ez diren beste diruzaintza eragiketa batzuen kontabilitate agiriak.

–PNP agiria: Aurrekontuetakoak ez diren kontzeptuak eskudiruz ordaintzea.

–OPNP agiria: Aurrekontuetakoak ez diren kontzeptuak ordaintzeko agindua.

–OPF agiria: Fidantza eskudirutan ordaintzeko agindua.

–INP agiria: Aurrekontukoak ez diren kontzeptuen sarrera eta agindua.

–IF agiria: Finantzen diru-sarrera eta agindua.

–PF agiria, finantzen diru-sarrera eta agindua.

D.–Gordailu balioen kontabilitate agiriak.

• Gordailuak eratzeko manamendua.

• Gordailuak bertan behera uzteko manamendua.

IRIZPENA

Hautapena

Aurrekontu ekitaldia itxi eta 15 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak dituen dokumentazioa.

Librea: Gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

710

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aurrekontu orokorra onesteko espedientea.

Xedea

Udaleko gobernu organoek ildo estrategiko modura onartutako lehentasunekin bat etorriz finkatutako jarduerak egiteko behar diren baliabideak esleitzea, eta ekitaldi bakoitzeko aukera ekonomikoen arabera.

Toki entitateek urtero aurrekontu orokor bakarra prestatu eta onetsiko dute, eta bertan honako hauek integratuko dira:

a) Entitatearen aurrekontua, non sartuko baitira nortasun juridiko independenterik izan gabe haren menpeko diren zerbitzu guztiak.

b) Entitate horren mende dauden tokiko organismo autonomoen aurrekontuak.

c) Merkataritzako sozietateen diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenen egoera, betiere, toki entitatea kapital osoarena titularra bada.

Agiriak

Agiriak gehitu eta kendu dira, kasuan kasuko unean indarrean dagoen legediaren arabera eguneratu ahala.

Gaur egun, aurrekontu orokorra honako agiri hauek osatzen dute:

a) Aurrekontu orokor bateratua:

–Laburpena kapituluka eta gastu atalen arabera.

–Laburpena artikuluka eta gastu politiken arabera.

–Konparazio ekonomikoko egoera.

–Onesteko erabakiaren ziurtagiria.

b) Udalaren aurrekontua:

–Aurrekontuaren laburpena, kapituluka.

–Diru-sarreren kontzeptuen zerrenda.

–Gastuen partiden zerrenda, sailkapen ekonomikoaren arabera.

–Gastuen partiden zerrenda, programen sailkapenaren arabera.

–Aurrekontua egikaritzeko oinarriak.

–Memoria ekonomiko finantzarioa.

–Kontu-hartzailetzaren txostena.

–Konparazio ekonomikoko egoera.

–Gastuen atalen konparazio egoera.

–Finantza aktiboen zerrenda.

–Finantza pasiboen zerrenda.

–Bukatutako azken ekitaldiaren likidazioa.

–Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren aurrerapena.

–Langileei buruzko eranskina.

Horrez gain, toki entitatearen mende dauden enpresa publiko eta organismo autonomoen legez ezarritako agiriak ere gehituko dira.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea

Sarbidea

Librea

Erabakiaren zenbakia

711

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aurrekontu orokorra likidatzeko espedientea

Xedea

Aurrekontuaren likidazioan jasoko dira, aurrekontu partida bakoitzeko, hasierako kredituak, aldaketak eta behin betiko kredituak, baimendutako eta konprometitutako gastuak, aitortutako betebeharrak, agindutako ordainketak eta egindako ordainketak. Kontzeptu bakoitzeko hasierako aurreikuspenak, aldaketak eta behin betiko aurreikuspenak, aitortutako eta bertan behera utzitako eskubideak, baita bildutako garbia ere.

Aurrekontu orokorra osatzen duten aurrekontuak itxi eta likidatzea urte naturaleko abenduaren 31n eginen da, eskubide bilketa eta betebeharrak ordaintzeari dagokionez.

Agiriak

Likidazioa.

Kontu-hartzailetzaren txostena.

Likidazio espedientean honako hau jaso da:

a) Aurrekontu egikaritzearen egoera Gastuen aurrekontuari dagokionez: hasierako kredituak, aldaketak eta behin betiko kredituak, baimendutako eta konprometitutako gastuak, aitortutako betebeharrak eta egindako ordainketak. Diru-sarreren aurrekontuari dagokionez: hasierako aurreikuspenak, aldaketak eta behin betiko aurreikuspenak, aitortutako eta bertan behera utzitako eskubideak, baita bildutako garbia ere.

b) Kreditu gerakinaren egoera: Aurrekontu partida bakoitzeko jasotzen da gehitu ezin diren eta gehitzen ahal diren kreditu gerakinen zerrenda; gehitzen ahal direnen kasuan konprometituen eta konprometitu gabeen artean sailkatuta, eta lotura juridikoko poltsetan batuta.

c) Finantzaketa atxikia duten gastuen egoera.

d) Aurrekontu itxien egoera frogagarria.

e) Aurrekontuz kanpoko hartzekodun eta zordunen egoera.

IRIZPENA

Hautapena

–Deuseztatzea, espedientea itxi eta 15 urte igaro ondoren, kontu nagusira gehitzeagatik.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

712

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aurrekontua aldatzeko espedientea

Xedea

Aurrekontuak aldatzearen ondorioz gastuen aurrekontuetan jasotako hasierako kredituen igoerak eta murrizketak dira.

Honako hauek dira entitatearen beraren eta entitatearen mendeko organismo autonomoen gastuen aurrekontuetan egiten ahalko diren kreditu aldaketak:

a) Ezohiko kredituak.

b) Kreditu-gehigarriak.

c) Kreditu-zabalpenak.

d) Kreditu-transferentziak.

e) Kredituak sortzea diru-sarreren bidez.

f) Kreditu gerakinak gehitzea.

g) Bajak, deuseztatzeagatik.

Kreditu aldaketa horiek eragiketen eguneroko nagusian eta gastuen aurrekontu kontzeptuen nagusian jasoko dira.

Agiriak

–Kontabilitate idatzoharren agiri euskarria MC agiria da.

–Aurrekontua aldatzeko proposamen arrazoitua.

–Kontu-hartzailetzaren txostenak.

–Osoko Bilkuraren onarpen agiria.

–Auzokideen erreklamazioak edo alegazioak.

–Aldaketa batzuetarako alkatetza dekretuak.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

713

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Kontu orokorra onesteko espedientea

Xedea

Toki korporazioen kudeaketa ekonomikoa ezagutzeko, aztertzeko eta fiskalizatzeko idatzitako agiriak dira.

Kontabilitate ekitaldia bukatzean, toki entitateek eta horien mendeko organismo autonomoek urteko kontuak eta egoerak osatu eta prestatuko dituzte, eta ekitaldian zehar egindako diruzaintzako eta ondareko aurrekontu eragiketa guztiak barne hartuko dira, independenteak zein osagarriak.

Agiriak

–Kontu orokorrak honako hau jasoko du:

• Aurrekontua likidatzeko espedientea.

• Egoera ekonomikoaren, ondarearen eta finantzarioaren espedientea eta legez ezarritako eranskinak.

–Kontuen batzorde bereziaren txostenak.

–Auzokideen erreklamazioak edo alegazioak, hala badagokio.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

714

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Banku kontuen justifikazioak (banku laburpenak)

Xedea

Kontabilitate jarduerari laguntza ematea, ordainketa betebeharrak kontrolatuz edo egindako diru-sarrerak kontabilitate agirietan aitortuz. Tarte kronologiko zehatz batean banku kontuko saldoaren mugimenduei buruzko informazioa ematen du, karguak eta ordainketak zehaztuz. Horrez gain, emandako data jakin batean eragiketa zehatz bati buruzko informazioa ematen ahal du.

Agiriak

–Banku entitateak igorritako mugimenduen zerrendak, eta goiburuan aipatuz titularraren izena, kontu zenbakiari dagokion IBAN kodea, eta agiria eman den data. Jarraian, informazioa tauletan hedatzen da, eta horietan erregistratzen da kasuan kasuko ordainketa edo kobrantza egin den data, eragiketaren kontzeptua, karguaren edo abonuaren kopurua, eragiketa horren ondorengo kontuaren saldoa, eta eragiketaren balio data, mugimendua benetan egin zen eguna adierazten duena.

–Toki entitateak inprimatutako mugimenduen zerrendak. 2010eko hamarkada hasieran hasitako prozesua da, eta duela bizpahiru urte bukatu zena; laburpenetan islatutako banku zerbitzuak gaur egun digitalki egiten dira, eta postaz bidaltzea dagoeneko bukatu da. Hala ere, langileek inprimatzea oso ohikoa da. Laburpen horiek landutako tarte kronologikoak toki entitatearen beharrizanen arabera hautatzen dira; gehienetan hilekoak, hiruhilekoak edo urtekoak izaten dira. Lan hori banku entitateek zerbitzu digitalak eskaintzen hasi ziren lehen unetik egiten da; hortaz, ohikoa da denbora tarte batez banku entitateak paperean igorritako banku laburpenak eta toki entitateak inprimatutako banku laburpenak aldi berean existitzea.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea 2 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

715

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Langileak hautatzeko espedienteak

Xedea

Langileak hautatzeko espedienteak, funtzionarioak edo lan kontratudunak, deialdi publiko bidez eta oposizio, lehiaketa edo oposizio-lehiaketa libre eta barne promozioko sistema bidez. Lan poltsak sortzeko hautapen prozedurak ere jaso dira.

Agiriak

–Deialdiaren erabakia.

–Deialdiaren oinarriak.

–Kasuan kasuko informazio batzordearen irizpena.

–Oinarriak onartu zituen alkatetza dekretua (tarteko fase bat egoten ahal da, tokiko gobernu batzarraren proposamenarena, alegia).

–Iragarkia kasuan kasuko aldizkari ofizialera igortzeko ofizioa, eta hartu agiria.

–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzeko ofizioa, laburpena eta hartu agiria.

–Iragarkia udalaren iragarkien taulan, webgunean eta erakustaldi diligentzia.

–Aurkeztutako eskaerak.

–Kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzeko eskaera.

–Kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzeko jakinarazpena.

–Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta lehen azterketaren data onartuko dituen dekretua.

–Kalifikazio epaimahaiko kideei deialdia.

–Dekretuari buruzko iragarkia kasuan kasuko aldizkari ofizialera igortzeko eta webgunean eta taulan argitaratzeko ofizioa.

–Erreklamazioak.

–Erreklamazioak ebazteko dekretua.

–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

–Aretoak azterketak egiteko erreserbatzea.

–Azterketetarako deialdiak.

–Azterketak eta ariketak eta emaitzen txantiloia.

–Hautagaien azterketak eta ariketak.

–Gai diren hautagaien emaitzak argitaratzea.

–Hautapen prozeduraren gastuak.

–Epaimahaiak prestatutako izendapen proposamena.

–Gobernu eta zerbitzu batzordeak prestatutako izendapen proposamena.

–Azterketa medikoaren emaitza (hala badagokio).

–Alkatetza dekretua.

–Izendapena kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzeko bidalketa ofizioa, hala badagokio.

–Jabetzea (funtzionario bakoitzaren espediente pertsonalera pasatu).

IRIZPENA

Hautapena

ZATI BAT DEUSEZTATZEA.

1. Erabat deuseztatzea, espedientea amaitu eta 5 urte igaro ondoren:

–Eskabide orriak.

–Frogagiriak.

–Ordainketa gutunak.

–Akatsak zuzentzea.

–Azterketak eta azterketen erreklamazioak.

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko bidalketak.

–Aretoak erreserbatzea.

–Azterketetarako deialdiak.

–Prozeduraren gastuak.

2. Betiko gordetzea: gainerako dokumentazioa.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

716

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Langileak aldi baterako kontratatzeko espedienteak

Xedea

Betetzea lanpostu huts bat edo titularraren erreserbarekin, aldi baterako langileak hautatuz eta kontratatuz.

Agiriak

–Administrazio unitateen aldi baterako langileen eskaera.

–Kontrataziorako baimenaren jatorrizko txostena.

–Kontratazioa baimentzen duen ebazpena.

–Lan kontratua.

IRIZPENA

Hautapena

ZATI BAT DEUSEZTATZEA.

1. Betiko gordetzea:

–Ebazpena.

–Kontratua.

2. Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa.

–Epea: Espedientea amaitu eta 5 urtera.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

717

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Nominak prestatzeko espedienteak

Xedea

Langileen nominak prestatzeko erabilitako agiriak, lan zerbitzuak emateagatik.

Nominan edozein gorabehera islatzen duten agiriak dira, entitateko plantillara iritsitako langileen altak, bajak, hirurtekoak, nominako elementu aldakorrak (bidaiak, dietak, eta abar), ardurapeko seme-alaba kopurua aldatzea, aurrerapenak, eta abar.

Agiriak

–Nominak prestatzeko agiriak (entitateko plantillara iritsitako langileen altak, bajak, hirurtekoak, nominako elementu aldakorrak (bidaiak, dietak, eta abar), ardurapeko seme-alaba kopurua aldatzea, aurrerapenak, eta abar).

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea, nomina eman zenetik 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

718

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Nominen ordainagiriak

Xedea

Langileei beren zerbitzuengatik ordaindu izana frogatzea, baita kenkari eta atxikipen ekonomikoak aplikatu izana ere.

Agiriak

–Nominen ordainagiriak

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 5 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

719

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Nominen zerrenda

Xedea

Langileei nominak ordaindu izanaren zerrenda, lan zerbitzuak emateagatik.

Agiriak

–Nominen zerrendak, langileen zerrenda eta egindako ordainketarekin

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordeko dira zerrenda berriz lortzea ahalbidetuko ez luketen erregistroetan jasotako datuen zerrendak.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

720

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak.

Sailaren izena

TC-1 eta TC-2 kotizazio parteak.

Xedea

Administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileei dagozkien Gizarte Segurantzaren kotizazioen hileroko likidazioak justifikatzea. TC1 agirian kotizazioen zerrenda globala jasotzen da. TC2 agirian langileen zerrenda nominala jasotzen da.

Agiriak

–TC-1 kotizazio buletinak.

–TC-2 kotizazio buletinak.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 10 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

721

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Laneko mediku azterketen historia klinikoak

Xedea

Toki entitateetako langileen osasuna kontrolatzea, aldizkako mediku azterketen bitartez

Agiriak

–Langile bakoitzaren lan historia klinikoa; anamnesia, azterketa, proba eta analisien emaitzak.

–Kontsulten bilakaeraren orria.

–Pazienteak emandako txosten medikoak.

–Azterketaren txosten medikoak.

–Itundutako espezialisten txostenak (hala badagokio).

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: langilea erretiratu edo zendu eta handik 5 urtera.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–17/2010 Foru Legea, osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

722

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Alta eta bajek parteak (lanerako ezintasun iragankorra)

Xedea

Langileen altak eta bajak izapidetzea, gaixotasun arrunt, profesional edo istripu baten ondorioz lan zerbitzuak betetzeko aldi baterako ezintasuna badu.

Istripu edo gaixotasun baten ondorioz aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek baja partea aurkeztu beharko dute lantokian, lanera joan gabe dauden bigarren egunean.

Agiriak

1. GAIXOTASUN ARRUNTA.

–Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren bajaren parte medikoa.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari baja jakinaraztea.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko aldi baterako ezintasuneko datu baseen datuen txostena.

–Gizarte Segurantzarako kotizazioaren txostena.

–Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuna baieztatzeko parte medikoa.

–Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren altaren agiri medikoa.

–Alta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari jakinaraztea.

2. LAN ISTRIPUAK ETA LANBIDE ERITASUNAK.

–Kontingentzia profesionalen ondoriozko aldi ezintasunaren bajaren agiri medikoa. (Lan Istripu eta Eritasun Profesionalen Mutualitateak emandakoa).

–Lan Istripuen Mutuaren baja jakinarazpena lantokiari.

–Lan istripuaren partea Gizarte Segurantzari helaraztea.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari baja jakinaraztea.

–Kontingentzia profesionalen ondoriozko aldi ezintasunaren altaren agiri medikoa.

–Lan Istripuen Mutuaren alta lantokiari helaraztea.

–Alta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari helaraztea.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Partea edo ziurtagiria eman eta handik 5 urtera.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

723

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Laguntza mediko-farmazeutikoko errezetak.

Xedea

Udalean jasotako errezeten ziurtagiriak, agindutako botikei dagozkienak.

Agiriak

–Botika eman duen farmaziaren zigilua duen errezeta medikoa.

–Farmazialarien Elkargo Ofizialaren tiketa.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea urtebete igarotzean.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–17/2010 Foru Legea, osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

724

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Lan eskaerak

Xedea

Tokiko administrazioan enplegu bat motu proprio eskatzea, hautapen prozesurik deitu gabe edo lan eskaintzarik formulatu gabe.

Agiriak

–Eskabidea.

–Curriculum Vitaea (ez beti).

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea, erregistroan jaso eta 3 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

725

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Langileen ordutegiaren kontrola

Xedea

Langileek lanaldia betetzen dutela kontrolatzea

Agiriak

Kontrol tresnen arabera:

–Sinaduren liburuak.

–Fitxak.

–Sarrera eta irteera kontrolatzeko orriak

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 5 urte.

Sarbidea

Librea.

Motibazioa:

–Datu pertsonalak daude, identifikagarriak baino ez, administrazioaren jarduera publikoarekin, funtzionamenduarekin edo antolaketarekin lotutakoak.

Erabakiaren zenbakia

726

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Baimenak ematea

Xedea

Langileek baimen batez gozatzeko daukaten eskubidea baliatzea kudeatzea.

Agiriak

–Langilearen baimen eskaera.

–Emateko eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

–Txostena, hala badagokio.

–Alkatetzaren ebazpena edo toki entitatearen langileen arloko eskumenak eskuordetuta jaso dituen organoaren erabakia.

–Jakinarazpena.

–Hartu agiria.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 5 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

727

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Lizentziak ematea

Xedea

Lizentzia ordainduaz edo ordaindu gabeaz gozatzeko langile publikoen eskubidea baliatzea kudeatzea.

Agiriak

–Langilearen lizentzia eskaera.

–Lizentzia emateko eskatzen diren betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak (prestakuntza jarduerak, azterketak edo probak egin izana egiaztatzeko ziurtagiriak, familia liburua, Erregistro Zibileko ziurtagiriak, txosten medikoak, eta abar).

–Txostena, hala badagokio.

–Alkatetzaren ebazpena edo toki entitatearen langileen arloko eskumenak eskuordetuta jaso dituen organoaren erabakia.

–Jakinarazpena.

–Hartu agiria.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 5 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

728

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Oporrak ematea

Xedea

Langile publikoek oporrez gozatzeko daukaten eskubidea baliatzea kudeatzea.

Agiriak

–Langilearen opor eskaera.

–Txostena, hala badagokio.

–Alkatetzaren ebazpena edo toki entitatearen langileen arloko eskumenak eskuordetuta jaso dituen organoaren erabakia, hala badagokio.

–Jakinarazpena, hala badagokio.

–Hartu agiria, hala badagokio.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 5 urte.

Sarbidea

Librea.

Motibazioa:

–Datu pertsonalak daude, soilik identifikatzekoak.

Erabakiaren zenbakia

729

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Administrazio egoerak aitortzeko espedienteak.

Xedea

Toki entitateetako langileek zerbitzu ematen duten entitatearekiko harreman profesionalean bizitzen ahal dituzten administrazio egoerak aitortzea. Zehazki, honako hauek:

–Zerbitzu eginkizunak (beste administrazio batzuei dagozkien langileek integratuta).

–Aurrekoak, ondorengoak zaintzeko borondatezko eszedentzia, edo genero indarkeria dela medio, edo egoera hori eragiten ahal duten bestelako inguruabar batzuk.

–Nahitaezko eszedentzia.

–Zerbitzu bereziak.

–Beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuak ematea.

–Eginkizun gabetzea.

–Baja, erretiroagatik: borondatezkoa edo nahitaezkoa.

–Baja lan kontratua desegiteagatik, uko egiteagatik, hiltzeagatik edo kargu uzteagatik.

–Bigarren jarduera.

Agiriak

–Langilearen eskaera.

–Emateko eskatzen diren betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

–Txostena, hala badagokio.

–Alkatetzaren ebazpena edo toki entitatearen langileen arloko eskumenak eskuordetuta jaso dituen organoaren erabakia.

–Jakinarazpena.

–Hartu agiria.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Eskaera eta administrazio egoera emateko ebazpena edo erabakia (espediente pertsonalean jasoko da).

Espedientearen gainerako zatia ezabatu.

–Epea: 5 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

730

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Familia laguntza ematea

Xedea

Nomina eta plantillako zinegotzi eta udal langileei dagokien familia laguntza ematea.

Agiriak

–Familia laguntza jasotzeko datuen banakako adierazpenak.

–Zinpeko adierazpenei buruzko txosten bateratuak, idazkaritzarenak edo alkatetzarenak edo kontzejuetako lehendakaritzenak, hala badagokio.

–Idazkaritzaren ziurtagiriak, familia laguntza eskatu duten langileek aurkeztutako familia liburuak eta gainerako agiriak aztertzearen ondorioz.

–Idazkaritzaren ziurtagiriak, erroldan ageri diren datuei dagokienez.

–Langileen zinpeko adierazpenak, zerbitzuak beste administrazio edo enpresa batzuetan betetzen dituztenak, adieraziz ez dutela familia laguntzarekin bateraezinak diren beste antzeko prestaziorik jasotzen, hala badagokio.

–Familia laguntzari buruzko osoko bilkuraren erabakien ziurtagiriak eta txostenak, hala badagokio.

–Alta eta bajen hileroko zerrendak.

–Eskubidetik behin-behinean baztertutako pertsonen zerrendak.

–Langileen erreklamazioak, hala badagokio.

–Aurkeztutako erreklamazioen inguruko txostenak, alkatetzarenak edo kontzejuetako lehendakaritzenak, hala badagokio.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea.

Epea: 15 urte.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

731

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Langileen prestakuntza espedienteak

Xedea

Langileek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela eta jarduerak antolatu direla eta/edo horren informazioa jasota uztea.

Agiriak

Toki entitateek antolatu ez dituzten ikastaroak.

–Ikastaroaren programa.

–Interesdunaren eskaera, ez beti.

–Organo eskudunaren eta/edo hierarkian goragoko arduradunaren onespena eta txostenak, hala badagokio.

–Interesdunari jakinarazpena, hala badagokio.

–Inskripzio eskaera.

–Inskripzioa berrestea.

–Bertaratu izanaren ziurtagiria edo diploma (normalean ez da espedientean egoten, pertsona interesdunak edukitzen duelako).

–Ordainagiria, hala badagokio.

Toki entitateek antolatutako ikastaroak.

–Atalaren proposamena.

–Kasuan kasuko txostenak.

–Organo eskudunaren onespena.

–Programa.

–Inskripzioak.

–Bertaratutako pertsonen zerrendak.

–Bertaratze orriak / sinadurak.

–Bertaratze ziurtagiriak.

IRIZPENA

Hautapena

Toki entitateek antolatu ez dituzten prestakuntza ikastaroak.

–Erabat deuseztatzea, ziurtagiriaren kopia salbu, existitzen bada; langilearen espediente pertsonalera igaroko da.

–Epea: 5 urte.

Toki entitateek antolatutako prestakuntza ikastaroak.

–Deuseztatzea: Inskripzioak.

–Epea: 5 urte.

–Betiko gordetzea: gainerako dokumentazioa.

Sarbidea

Mugatua: Soilik identifikatzekoak ez diren datu pertsonalak dituzten agiriak.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Librea:

–Gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

732

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Zona arautuan aparkatzeko baimena (ZERT txartelak)

Xedea

Aldi baterako aparkaldi murriztuko zerbitzuaren erregulazioa ezartzea.

Agiriak

a) EGOILIARRAK:

Eskabidea:

–Eskaera normalizatua, behar bezala beteta.

–Gidabaimenaren kopia.

–Tasaren ordainagiria.

–Eskatzailea ez bada ibilgailuaren jabea:

• Leasing-a edo renting-a: kontratuaren kopia.

• Enpresak lagatako ibilgailua: eskatzailearen eta enpresaren arteko lan harremana frogatzen duen agiria, eta enpresaren baimena, ibilgailua esklusibotasunez eta lan ordutegitik kanpo erabiltzeko.

–Eskatzaileak erabiltzen duen ibilgailua gidabaimenik ez duen pertsona batena izanez gero: jabearen baimena eta familia liburua, izatezko bikoteen erregistroak emandako ziurtagiria, tutoretzaren ziurtagiria edo akonpainamendu funtzioekin lan harremanen ziurtagiria.

–Ibilgailuaren aseguru poliza eta azken ordainagiria.

–Etxebizitzaren alokairuaren edo titulartasunaren ziurtagiria.

b) MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONAK:

Eskabidea:

–Eskaera normalizatua, behar bezala beteta.

–Gidabaimenaren kopia.

–Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.

–Tasaren ordainagiria.

–Eskatzailea ez bada ibilgailuaren jabea:

• Leasing-a edo renting-a: kontratuaren kopia.

• Enpresak lagatako ibilgailua: eskatzailearen eta enpresaren arteko lan harremana frogatzen duen agiria, eta enpresaren baimena, ibilgailua esklusibotasunez eta lan ordutegitik kanpo erabiltzeko.

c) JARDUERA EKONOMIKOEI LOTUTAKO IBILGAILUAK:

Eskabidea:

–Lantegi mekanikoak, konponketak, instalazioak edo garbiketa lanak egiten dituztenak:

• Eskaera normalizatua, behar bezala beteta.

–Gainerako jarduerak:

• Eskaera normalizatua, behar bezala beteta.

• Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.

• Leasing-a edo renting-a: kontratuaren kopia.

• Ibilgailua enpresako langile batena izanez gero, langileak enpresarekin duen harremana frogatzen duen agiria.

d) APARKALEKU BEREZIA:

–Eskaera normalizatua, behar bezala beteta.

–Garatutako jarduera dela medio aparkaleku bereziaren bereizgarria behar dela frogatzen duen agiria.

–Txosten tekniko justifikagarria.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: eman eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

733

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ibi lizentzia

Xedea

Aparkatzea debekatuta dagoen espazioak adieraztea, ibilgailuak lokal edo lursail partikularretara iristea errazteko.

Agiriak

–Eskaera normalizatua, ibia instalatzeko baimena eskatuz.

–Eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa:

• Lokala irekitzeko (edo lehen aldiz erabiltzeko, familia bakarreko etxebizitzen kasuan) lizentziaren fotokopia edo lizentzia lortzeko aurkeztutako eskaerarena.

• Eraikinaren kokapenaren planoa, edo eremuarena.

• Lokalaren planoa, banaketarekin, erreferentzia berezia eginez ibilgailu, sarbide, igarobideen zonei, ezaugarriei eta azalerei.

• Negozio lokalen kasuan: lokal horretan garatuko den jarduerari buruzko laburpena.

–Espaloia jaistea badakar, eskaera inprimakian adierazi beharko da.

–Txosten teknikoa.

–Tasak ordaintzeko jakinarazpena.

–Ibia instalatzeko baimena.

–Baimena eskatzaileari jakinaraztea.

–Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea, jarduera baliogabetu eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: datu pertsonalak aipatzen dituen dokumentazioa.

Librea: Gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

734

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udal garabiak ibilgailuak kentzeko espedienteak

Xedea

Bide publikoetan oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan oztopoak eragoztea

Agiriak

–Ibilgailua kentzeko datuen fitxa.

–Ibilgailuaren egoeraren deskribapena eta kalteak egiaztatzea.

–Tasaren ordainagiria.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

735

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ibilgailu abandonatuak kentzeko espedienteak

Xedea

Udal mugartean abandonatutako hondakin solidoen presentzia saihestea, kasu honetan, ibilgailuak.

Agiriak

–Ibilgailua erabileratik kanpo dagoela esateko adierazpena.

–Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

–Udaltzaingoaren eginbideak.

–Ibilgailuaren jabeari jakinaraztea.

–Ibilgailuari baja emateko eskaera.

–Ibilgailuaren argazkiak.

–Ibilgailu suntsitu izanaren ziurtagiria.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

736

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren atestatuak

Xedea

Delitu gertaera bat edo trafiko istripu bat ikertu, argitu eta egiaztatzeko udaltzaingoak egindako eginbideak jasotzen dituen agiria da, inguruabarrak zehazteko eta egileen, konplizeen edo estaltzaileen balizko erantzukizuna ebazteko, epaitegien esku jartze aldera.

Agiriak

–Karpeta normalizatua atestatu zenbakiarekin, gaiaren laburpenarekin, zein epaitegira igorriko den eta igortze datarekin.

–Atestatuaren azala, karpeta normalizatuan jasotako datu berdinekin eta polizia instruktoreen erreferentziekin.

–Bideratutako eginbideak jasoko dituzten agiriak, foliatuak edo ez; jasoko dira irekitzeko eginbideak eta gertaeren azalpena, ezagutza eta jakinarazpen eginbideak, ospitaleratzeko eginbideak, lekukoak azaltzeko eginbideak, bukatzeko eta igortzeko eginbideak, agertzeko eginbideak, alkohol maila zehazteko eginbideak, atxilotzeko eta eskubideak irakurtzeko eginbideak, etxebizitzetara sartu eta erregistratzeko aktak, deklaratzeko aktak, etab.

–Atxilotutakoak edo salatutakoak identifikatzeko eginbideak.

–Istripu batean inplikatutako ibilgailuak identifikatzeko eginbideak (hala badagokio).

–Bidearen ezaugarriei buruzko txostenak (zirkulazio istripuen kasuan).

–Partikularren salaketak.

–Komunikazio judizialak.

–Agiri osagarriak: aseguru polizen fotokopiak, krokisak, argazkiak, alkoholemia proben erregistroaren fotokopiak, nortasun agirien fotokopiak, gidatzeko baimenen fotokopiak, osasun agiriak, kalteen tasazioak, eta abar.

–Informazio gehiago izateko eginbideak.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea: 20 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak daudelako, polizia helburuekin.

Erabakiaren zenbakia

737

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren txostenak

Xedea

Istripu bat gertatu dela edo delitu bat egon dela jakin ondoren udaltzaingoak prestatutako agiri idatzia da.

Txostenetan aipatu ohi dira delitu baten biktima eta delitua sailkatzeko edo ikerketan beharrezkoa izaten ahal den informazioa edo bestelako datuak dauzkaten lekukoak.

Istripuen txostenetan istripuaren eszenaren krokisa jaso ohi da, balizko arduraduna zehazte aldera.

Agiriak

–Txosten eskaera (hala badagokio).

–Udaltzaingoaren txostena.

–Trafiko istripuei dagokienez.

–Ustez delituak egin izanari dagokionez.

–Beste administrazio unitate edo administrazio publiko batzuek eskatutakoak.

–Agiri osagarriak (argazkiak, krokisa, eta abar).

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea: Bukatu eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak daudelako, polizia helburuekin.

Erabakiaren zenbakia

738

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren atestatuen erregistroa

Xedea

Udaltzaingoak prestatutako atestatuak erregistratzea

Agiriak

–Udaltzaingoaren atestatuen erregistro liburua.

–Udaltzaingoaren atestatuen datu basea (erregistroa).

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak daudelako, polizia helburuekin.

Erabakiaren zenbakia

739

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren txostenen erregistroa

Xedea

Udaltzaingoak prestatutako txostenak erregistratzea

Agiriak

–Udaltzaingoaren txostenen erregistro liburua.

–Udaltzaingoaren txostenen datu basea (erregistroa).

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak daudelako, polizia helburuekin.

Erabakiaren zenbakia

740

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ibilgailu ibilgetuen erregistroa.

Xedea

Bide publikoan edo udaltzaingoaren instalazioetan immobilizatutako ibilgailuak erregistratzea eta ondoren Trafiko Legean aurreikusitako izapideak egitea.

Agiriak

–Ibilgailu ibilgetuen erregistro liburua.

–Ibilgailu ibilgetuen datu basea (erregistroa)

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Erabakiaren zenbakia

741

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Bide publikoan abandonatutako ibilgailuen erregistroa

Xedea

Bide publikoan abandonatutako ibilgailuak erregistratzea eta ondoren bideratutako izapideak, esaterako ibilgailua erretiratzea.

Agiriak

–Ibilgailu ibilgetuen erregistro liburua.

–Ibilgailu ibilgetuen datu basea (erregistroa).

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: 15 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Erabakiaren zenbakia

742

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren zerbitzuen eguneroko agiriak

Xedea

Udaltzainek lanaldian zehar egindako jarduerak jasotzen dituen agiria.

Agiriak

Eguneko lanaren partea; lanaldian zehar egindako jarduera deskribatuko da. Datu hauek jasoko dira:

–Data.

–Agentea (izena eta abizenak).

–Zerbitzuan sartzeko eta irteteko ordutegia.

–Lanaldian zehar egindako jarduera nagusien laburpena.

–Gorabeherak.

–Ibilgailuaren kilometroen datuak (hala badagokio).

–Bestelako datu interesgarriak.

–Sinadura

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea: 2 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik.

Erabakiaren zenbakia

743

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren eguneroko zerbitzuak kudeatzeko agiriak (zerbitzu parteak).

Xedea

Udaltzaingoaren eguneroko zerbitzuak planifikatzea, eta bideratutako jarduketen berri ematea.

Agiriak

–Zerbitzu aginduak.

–Zerbitzu parteak.

–Zerbitzua garatzean sortutako gorabeheren eguneroko laburpena.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea: Zerbitzua amaitu eta 2 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak eta segurtasun publikoari buruzko datuak daudelako.

Erabakiaren zenbakia

744

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Udaltzaingoaren esku hartzeen eta konfiskazioen espedienteak.

Xedea

Esku hartzea edo salgaiak, objektuak konfiskatzea, edota animaliak, indarrean dagoen legedia ez betetzeagatik.

Agiriak

–Esku hartzearen akta.

–Udaltzainaren txostena.

–Konfiskatzearen edo suntsitzearen ziurtagiria, materialaren inbentario zehatzarekin.

–Salaketa buletina.

–Materialaren zaintza eta jagoletzari dagokion tasaren ordainagiriaren kopia.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea: espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak daudelako, polizia helburuekin.

Erabakiaren zenbakia

745

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Jabari publikoa okupatzeko baimena.

Xedea

Aparkatzeko plazak, zirkulatzeko erreiak, oinezkoen eremuak eta jabari publikoko beste espazio batzuk modu puntualean okupatzeko baimena.

Agiriak

–Eskaera normalizatua, eskatutako agiriekin:

• Okupatzeko elementuen dosierra edo memoria.

• Okupatuko den eremuaren planoa eta azalera.

–Txosten teknikoa.

–Fidantza ordaintzea.

–Tasen zenbatekoaren jakinarazpena, beharrezkoa izanez gero.

–Tasen ordainagiria.

–Baimena.

–Baimenaren jakinarazpena.

–Fidantza jartzea (hala behar denean).

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren, tasa ordaintzeko preskripzio epea amaitu ondoren.

Sarbidea

Librea.

Erabakiaren zenbakia

746

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Obra handietarako lizentzien espedienteak.

Xedea

Eraikinen egitura elementuei erasaten dieten hirigintza jarduketen aurretiazko kontrolaren administrazio egintza, partikular batek sustatuta. Jarduketa horien ondorioz etortzen ahal dira planta berriko obrak, erreforma nabarmenak dagoeneko existitzen diren eraikinetan, bolumena edo altuera handitzea, erabilera aldatzea, eta abar.

Agiriak

–Lizentzia eskaera, honako hauekin batera:

• Eskaera, non honako hauek kontsignatuko baitiren: eskaera aurkeztu duen pertsonaren datuak (ordezkari gisa jardunez gero, sustatzailearen datuak ere kontsignatuko dira). Jarduketa jasoko duen orube edo higiezinaren datuak: kokapena (helbidea eta katastroko datuak). Aurrekontu zenbatetsia. Egin nahi diren obren deskribapen laburra.

• Oinarrizko proiektua eta/edo exekuzio proiektua, arkitektoen elkargoak ikus onetsia: agiri osagarriak dira, ez alternatiboak. Oinarrizko proiektuak funtsezko alderdiak jasotzen ditu, eta aski da lizentzia eskatzeko, baina ez obrak hasteko. Exekuzio proiektuak jarduketa erabat garatzen du, eraikinaren instalazio eta egiturari dagokionez zein eraikuntza xehetasunei dagokienez. Bi proiektuak batera idazten ahal dira, edo ondoz ondokoak izaten ahal dira; batera idatziz gero dokumentu bakarra osatuko dute (oinarrizko proiektua eta exekuziokoa).

–Udal arkitektoaren txostena; bertan, eskaeraren xedea laburbilduko da, eta indarrean dagoen hirigintzako araudira egokitzen ote den ezarriko da; hala badagokio, obrak baimendu eginen dira, baldintza zehatz batzuekin, kontuan hartuz bide publikoa okupatzeko balizko beharrizana, jarduketa bukatzean obra amaierakoa aurkeztu behar izatea, eta abar.

–Hirigintza batzordearen proposamena osoko bilkurari edo tokiko gobernu batzordeari, arkitektoaren txostenarekin ados dagoen ala ez ebatziz.

–Tokiko gobernu batzarraren edo osoko bilkuraren erabakia jakinaraztea, bertan laburbilduz eskaerari buruz arkitektoak prestatutako txostena, eta erabakia hitzez hitz jasoko da, lizentzia eman edo ukatu izana jakinaraziz; baiezkoa emanez gero, ohartaraziko zaio hirigintza txostenean jasotako zehaztasunetara egokitu beharko dela.

–Osoko bilkuraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakiaren bidalketaren kopia; bertan, jatorrizkoan bildutako informazioaz gain, jaso agiria ere jasoko da, interesdunaren izenarekin, datarekin eta sinadurarekin.

–Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) ordainagiria, zenbatekoa eta ordaintzeko formula ezarriz.

–Arkitektoen elkargoaren komunikazioa, kasuan kasuko proiektua elkargo horretan izapidetu dela jakinaraziz, obraren deskribapena kontsignatuz, kokapena, sustatzailearen izena, proiektuaren egilea, eta obren ardura duen arkitekto elkargokidea.

–Lurzatiaren zedula; higiezinaren katastro deskribapena jasoko da bertan.

–Hala dagokionean, obrak bukatzeko jatorrizko lizentzian emandako epea luzatzeko eskaera, baita arkitektoaren txostena eta kasuan kasuko udalaren erabakia ere.

–Hala dagokionean, udalaren erabakia, adieraziz jatorrizko lizentzia iraungi egin dela ezarritako epeak ez direlako bete.

–Baita etxebizitzak zaharberritu edo eraikitzeko obretan ere.

• Udalaren eskaera Nafarroako Gobernuko kasuan kasuko zerbitzu eskudunari, bertan jakinaraziz proiektua bidali dela, bizigarritasun ondorioetarako txostena egite aldera, udal horrek lizentzia eman aurretik.

• Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunaren jakinarazpena, azalduz udalak eskatutako bizigarritasunari buruzko txostena bidali duela.

• Nafarroako Gobernuko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpena, lizentziaren xede den eraikinaren bizigarritasun baldintzei dagokienez.

• Hala dagokionean, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunaren jakinarazpena, azalpenak eskatuz edo informazio gehigarria eskatuz, bizigarritasunari buruzko aldeko txostenaren aurretik.

• Hala dagokionean, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu eskudunaren errekerimenduak, azalpenak eskatuz edo obrako zenbait alderdiri buruzko agiri gehigarriak eskatuz, edo balizko gabeziak zuzentzeko eskatuz, bizigarritasunari buruzko aldeko txostena eman aurreko baldintza modura.

• Hala dagokionean, arkitektoaren txostenak, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunak eskatutako errekerimenduak betetzeari buruzkoak.

• Hala dagokionean, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunek eskatutako errekerimenduen erantzunak, proiektuaren eranskin edo errekerimenduen erantzunen formarekin. Arkitekto elkargokide batek idatzi eta sinatutako agiri teknikoak dira, eta arkitektoen elkargoak ikus onetsitakoak.

• Hala dagokionean, sustatzailearen eskaera udalaren aurrean, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunak eskatutako errekerimenduei dagokien agiri teknikoak entregatuz.

• Gizarte gaietako zuzendari nagusi eskudunaren ebazpena, “etxebizitza babestu/birgaitze babestuaren kalifikazioa” emanez, obrak Nafarroako Gobernuak horretarako ezarritako dirulaguntzen lerroak aplikatzen ahal baditu. Bizigarritasun ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunaren aldeko txostenaren baliokidea da.

–Baita obrak lurzoru urbanizaezinean eginez gero ere.

• Udalaren eskaera Nafarroako Gobernuko kasuan kasuko zerbitzu eskudunari, bertan jakinaraziz proiektua bidali duela, aurreikusitako hirigintza jarduerarako baimena eskatuz, udal horrek lizentzia eman aurretik.

• Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunaren jakinarazpena, azalduz udalak eskatutako lurzoru urbanizaezineko jarduerei buruzko txostena bidali duela.

• Nafarroako Gobernuko zuzendaritza nagusi eskudunaren ebazpena, aipatutako lurzoru urbanizaezineko jarduerak baimentzeari dagokienez.

• Hala dagokionean, bizigarritasun baimenari dagokionez zehaztu denarekin bat etorriz, zerbitzu eskudunaren errekerimendu eta agiri eskaerak eskabidean balizko gabeziak badaude, sustatzailearen kasuan kasuko erantzunekin eta arkitektoaren txostenekin.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea

Sarbidea

Mugatua:

–Familia bakarreko etxebizitza proiektuen barne banaketaren planta planoak.

–Eraikinen planoak, funtzio estrategikoa badaukate edo segurtasunera bideratutakoak badira.

–Datu pertsonalak.

–Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

747

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Obra txikietako lizentzien espedienteak

Xedea

Obra txikiak egiteko eskaerak izapidetzea, bide publikoa okupatzea ekartzen ahal dutenean (aldamioak, hesiak, garabiak, eta abar), hesiak edo errotuluak jartzea, obrak etxebizitza partikularretan, eta abar.

Instalazio edo eraikinaren egiturari erasaten ez dioten obrak, lurzorua edo lurpea okupatzea eragiten ez dutenak.

Agiriak

–Eskaera eta pertsona interesdunak atxikitako agiri teknikoak (lanaren deskribapen memoria, egoeraren planoa edo krokisa, aurrekontua, eta abar).

–Hirigintzako txosten teknikoa.

–Hirigintza ataleko edo idazkaritza nagusiko txosten juridikoa.

–Zerga likidazioa.

–Alkatetza dekretua edo gobernuaren batzorde iraunkorraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakia.

–Dekretuaren edo erabakiaren jakinarazpena eta hartu agiria.

–Teknikariaren ziurtagiria, ziurtatuz obrak ez duela eraikinaren egitura arriskuan jartzen, hala badagokio

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Higiezin historiko, babestu edo inbentarioan jasotako higiezinei dagozkien hirigintza lizentzien espedienteak.

Deuseztatzea: espedientea itxi eta 15 urte igaro ondoren.

–Gainerako espedienteak.

Sarbidea

–Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Erabakiaren zenbakia

748

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Lehen okupazio edo erabileren lizentzien espedienteak

Xedea

Administrazio egintza, babesten duena eraikin batean egindako jarduketak bat datozela obra lizentzia eskatzeko aurretiaz aurkeztutako proiektu teknikoan jasotako arkitektura proposamenekin. Aldi berean, lizentzia horretan jasotako hirigintza baldintzak betetzen direla ziurtatzen du. Eraikin eraiki berriak lehen aldiz erabili nahi direnean edo existitzen ziren eraikinen kasuan da aplikagarria, egituran erreforma nabarmenak egin badira edo erabilera aldatu bazaie.

Agiriak

–Lizentzia eskaera, honako hauekin batera:

• Eskaera, non honako hauek kontsignatuko baitiren: eskaera aurkeztu duen pertsonaren datuak (ordezkari gisa jardunez gero, sustatzailearen datuak ere kontsignatuko dira). Jarduketa jasoko duen orube edo higiezinaren datuak: kokapena (helbidea eta katastroko datuak).

• Obra amaierako dokumentazioa, arkitektoen elkargoak ikus onetsia. Hainbat kapituluk osatzen dute. Eranskinetan jatorrizko proiektuari dagokionez garatutako balizko aldaketak jaso dira, obra zuzendariak eta sustatzaileak baimendutakoak, obra amaierako memorian, azalera tauletan, obra amaierako planoak, obraren azken likidazioaren laburpena eta, hala badagokio, argazkiak. Horrez gain, eranskin horietan obran zehar egindako kontrolen zerrendak eta kalitate kontrolaren liburua eta ziurtagiria ere jaso dira. Obraren jarraipenari buruzko dokumentazioak beste kapitulu bat osatzen du; agindu eta laguntzen liburuek eta, dagokionean, obren garapenari buruzko bileren aktek osatzen dute. Azkenik, nahitaezkoa ez den arren, jasotzen ahal dira erabilera jarraibideak eta mantentze lanen jarraibideak, Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria edo hondakinen kudeaketako azken txostena.

• Obra amaierako ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak sinatutakoa. Obra amaierako dokumentazioaren parte da, nahiz eta batzuetan, fisikoki, gainerako dokumentaziotik modu bereizian agertzen den. Obrako arkitekto zuzendariak adierazi du obraren exekuzio materiala kontrolatu duela eta eraikina modu egokian okupatu eta erabiltzeko egoera onean dagoela. Obra horien bukaera datak kontsignatu dira, eta emandako obra lizentzian ezarritako baldintzetara, proiektura eta balizko dokumentazio tekniko osagarrira egokitu direla baieztatzen da.

–Udal arkitektoaren txostena; bertan ebazten da obren azken exekuzioa bat datorren obra lizentzian jasotako zehaztapenekin eta proiektu teknikoarekin. Hala ebazten bada, adieraziko da ez dagoela eragozpenik lehen erabilerako lizentzia emateko eta, hasieran aurreikusi ez diren aldaketa nabarmenak eginez gero, aldaketa horiek zehaztu eginen dira eta kasuan kasuko azalpenak eskatzen dira.

–Hala dagokionean, errekerimendua sustatzaileari azalpenak eman ditzan edo agiri osagarriak aurkez ditzan jatorrizko proiektuaren eta obra amaierako proiektuaren artean antzemandako desberdintasunei dagokienez. Maiz errekerimendu horiek mezu elektronikoetan agiriak bidaliz gauzatzen dira.

–Hala dagokionean, errekerimendu horietara bideratutako erantzunak, aipatutako aldaketei buruzkoak; nabarmenak izanez gero arkitektoen elkargoak ikus onetsi behar ditu.

–Hala dagokionean, udal arkitektoaren txosten berria; bertan aztertuko da obrak erregularizatu behar diren eskatutako azalpenak eman edo dokumentazio osagarria aurkeztu ondoren. Horrez gain, sustatzaileak Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) kontzeptuan ordaindu beharreko kopurua birkalkulatuko da, obra lizentzia eman ondoren zerga hori ordaintzeko unean aurreikusi gabeko obrak egitearen arabera.

–Hirigintza batzordearen proposamena osoko bilkurari edo tokiko gobernu batzordeari, arkitektoaren txostenarekin ados dagoen ala ez ebatziz eta lehen okupazioko lizentzia ematea proposatuz. Zerga hori erregularizatu ondoren sustatzaileak ordaindu beharreko Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) tasa ere ezarriko da.

–Osoko bilkuraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakia helaraztea; bertan, espedientearen garapena laburbilduko da, funtsezko datuak kontsignatuz, esaterako proiektua edo balizko eranskinak ikus onetsi diren data, obra lizentzia eman den datak, udal arkitektoen edo beste administrazio batzuen txosten teknikoak, eta abar. Lehen okupazioko lizentzia emateari buruzko erabakia hitzez hitz jasoko da eta, hala badagokio, EIOZaren likidazioa obren exekuzioaren kostu errealera egokitu beharra ere jasoko da.

–Osoko bilkuraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakiaren bidalketaren kopia; bertan, jatorrizkoan bildutako informazioaz gain, hartu agiria ere jasoko da, interesdunaren izen, data eta sinadurarekin.

–Hala dagokionean, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) erregulazio agiria, zenbatekoa eta ordaintzeko formula ezarriz.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua:

–Familia bakarreko etxebizitza proiektuen barne banaketaren planta planoak.

–Eraikinen planoak, funtzio estrategikoa badaukate edo segurtasunera bideratutakoak badira.

–Datu pertsonalak.

–Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

749

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Hirigintza ziurtagiriak

Xedea

Lurzati, finka edo orubeak duen hirigintza araubidea egiaztatzea, bai balizko eraikinaren aurretik, bai dagoeneko martxan dagoen erabilerari dagokionez. Egiaztatutako hirigintza inguruabarrak izaten ahal dira planeamenduari dagozkionak (lurzoru mota, eraikinaren baldintzak, erasaten dioten zortasunak, eta abar), izatezko inguruabarrei dagozkienak (finkaren dimentsioak, mugak, zein zerbitzu dituen, eta abar), eta inguruabar juridikoenak (hirigintza kargak betetzea, jardun eremuak zedarritzea, eta abar).

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera; bertan, datu pertsonalak aipatzeaz gain, kasuan kasuko lurzatiaren katastro datuak ere kontsignatuko dira, eta eskaeraren arrazoiak: eraikina, eskuratzea...

• Hala dagokionean, behar den tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

–Hala dagokionean, eskaerari buruzko hirigintza txostena.

–Ziurtagiria, udal idazkariak sinatutakoa, eta horri honako hauek atxikiko zaizkio:

• Lurzati zedula.

• Hirigintza fitxa, finka dagoen unitatearen araudiarekin, zehaztuz lur mota (urbanizagarria, landa eremukoa), lurzatiaren azalera, kalifikazioa (bizitegi erabilera, eta abar) eta tipologia (familia bakarreko etxebizitza, nabea, eta abar), horretan eragina daukaten planeamenduko tresnak (birzatiketa proiektua, urbanizazio proiektua, eta abar).

–Jakinarazpena pertsona eskatzaileari, ziurtagiria entregatu izanari dagokionez.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Kasuan kasuko lurzatian garatu beharreko balizko hirigintza jarduketei erasaten dieten hirigintza txostenak (obra handiak, urbanizazio proiektuak, birzatiketa proiektuak, eta abar).

Erabat deuseztatzea:

–Gainerako agiriak espedientea bukatu eta hurrengo urtean.

Sarbidea

–Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

–Librea: gainerako informazioa.

–Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

• 3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

• 12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

• 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

750

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Lerrokatze espedienteak

Xedea

Zehaztea zein lurretan aplikatuko den erabilera edo jabari publikoa eta zeinetan erabilera pribatua. Edozein motatako lizentzia lortu aurretik lerrokatze espedientea eskatuko da erabilera publikoa zalantzan egoten ahal denean, gehienetan bideek, zona berdeek eta bestelakoek ukitutako finken obra proiektuetan. Udalak egiaztatu ondoren, obra lizentzia eskatzen ahal da.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, eta horrekin batera:

• Finkaren egoeraren planoa, udal kartografian.

• Lursailaren plano topografikoa; bertan adierazi beharko dira finkaren barruko xehetasun guztiak eta, aldi berean, bideko kanpo xehetasunak, besteak beste, zuhaitzak, telefono zerbitzuak, elektrizitatea, ur hornidurak eta euri urak eta ur beltzak bideratzea, argiteria eta altzariak; lur publikoa inbaditu den zehaztea du helburu.

• Lurzatiaren erregistro agiria eta katastroko erreferentzia.

• Hala dagokionean, behar den tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

–Hala dagokionean, eskaerari buruzko hirigintza txostena.

–Lerrokadura plano ofiziala, udalak formalizatua eta hirigintzako teknikari eskudunak sinatua.

–Jakinarazpena eskatzaileari, lerrokaduren planoaren entregari dagokionez.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea: udal bakoitzeko udal planaren arabera; izan ere, lerrokadura ofizialen indarraldia mugagabea da lerrokadura emateko baliatu ziren baldintzen planeamenduko araudiak indarrean jarraitzen duen bitartean.

Sarbidea

–Mugatua: datu pertsonalak aipatzen dituen dokumentazioa.

–Librea: gainerako dokumentazioa.

Erabakiaren zenbakia

751

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Hirigintza arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

Xedea

Hirigintzako arau hauste bati dagokion zehapena zehaztea, hirigintza planeamenduan eta legedian jasotako preskripzioak urratzea dakarren ekintza edo omisio arau hauste gisa ulertuz. Arau hauste horiek arin, larri edo oso larri gisa katalogatzen ahalko dira, eta zehapena graduatu eginen da, kategoria horien arabera eta inguruabar astungarriak, aringarriak edo salbuesleak egotearen arabera.

Arau haustearen arduradunak, lizentziarik ez badago edo lizentziako baldintzak bete ez badira, sustatzailea, obren enpresaburua eta obren zuzendaria izanen dira. Obrek lizentzia baten babesa badute, eta lizentziaren edukiak hirigintza arau hauste larria edo oso larria eragiten badu, orduan lizentzia eman duen pertsona eta dagozkion erantzukizunak betetzean lizentziaren edukia legez kanpokoa dela ohartarazi behar zuen pertsona ere arau haustearen arduradun modura hartuko dira. Horrez gain, arau haustea hartu duen lurzoruaren jabea ere arau hausle modura hartuko da, arau haustearen berri izan badu.

Hirigintzako arau hauste baten aurrean, zehapen espediente bat hastearekin batera hirigintza diziplinako espediente bat ere hasten da.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, udal arkitektoaren ikuskapen akta edo Foruzaingoaren edo udaltzainen salaketa, balizko arau haustea jakinaraziz. Azken bi kasu horietan ohikoa da material grafiko zabala gehitzea.

–Espedientea hasi behar den ala ez zehazte aldera, udalak eskatutako hirigintza txostena, salatutako jarduketak araudiarekin bateragarriak ote diren zehazteko, informazio ugari eskainiz, besteak beste, obren egoera, lurzoruaren sailkapena, arduradunen izen-abizenak, eta abar.

–Hala dagokionean, ustezko arau hausleari igorritako errekerimendua(k), obrak geldiarazi eta hirigintza legedia epe jakin batean berrezartzeko neurriak hartzeko eskatuz, ohartaraziz errekerimendua bete ezean zehapen espedientea hasteari ekinen zaiola.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, zehapen espedientea hasiz, espedientea ebazteko aginte eskudunaren eta prozeduraren instruktorearen izena arau hausleari jakinaraziz. Horrez gain, prozedurari hasiera emateko abiapuntu izan diren gertaerak ere jakinarazi behar dira, haiei dagozkiekeen kalifikazioa eta zehapenak, ezertan ukatu gabe instrukziotik hel daitekeena. Alegazioak aurkezteko eta prozeduran entzunaldia izateko eskubidea dagoela aipatu beharko da, eta horretarako epeak.

–Hala dagokionean, ebazpen horren jakinarazpena prozeduraren instruktoreari (gehienetan udaleko idazkaria denez, jakinarazpen hori salbuespen modura baino ez da agertzen).

–Kargu orria; bertan deskribatuko dira arau haustea eragin duten egintzak, eta arau hausleari zehapen proposamena jakinarazten zaio. Aipatutako orria prestatzen da espedientea hasteko ebazpena emateko unean ez badago aski elementu gertaeren hasierako kalifikazioa egiteko.

–Hala dagokionean, ustezko arau hauslearen alegazioak, egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuz.

–Hala dagokionean, udalak eskatutako hirigintza txostenak, arau hausleak aurkeztutako alegazioen aurrean.

–Hala dagokionean, jakinarazpena salatzaileari, udalak hartutako neurrien berri emanez.

–Instruktorearen ebazpen proposamena; bertan egitate frogatuak eta horien kalifikazio juridiko zehatza jasoko da, arau haustea eta kasuan kasuko zehapena zehaztuko dira, eta hirigintza legezkotasuna berrezartzeko neurriak hartzeko eskaera egiten da. Proposamen hori ez da formulatuko prozedura jarduketak artxibatzearekin bukatzen denean, hainbat arrazoi direla medio: arau hausterik ez dagoenean, arduradunak identifikatu ez direnean, gertatutakoak preskribatu duenean, eta abar.

–Ustezko arau hauslearen alegazioak ebazpen proposamenari dagokionez.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, bertan jasoz egindako proben balorazioa, eta finkatuko dira egitateak, pertsona arduradunak, egindako arau hausteak eta ezarritako zehapenak, edo, prozedura hastea eragin zuen ustezko arau hausterik ez egoteari buruzko adierazpena.

–Hala dagokionean, arau hauslearen erantzuna, zehapenaren kopurua % 30-50 murrizteko, ebazpenarekin ados dagoela adieraziz, aurkaratzeko ekintza orori uko eginez eta urratutako hirigintza ordena ezartzeko konpromisoa agertuz.

–Ordainketa gutuna edo ezarritako zehapena ordaintzeko ordainagiria.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Obra handiei dagozkien espedienteak, edo interes kulturaleko eraikin katalogatuei erasaten badie.

Erabat deuseztatzea, espedientea itxi eta 15 urte igaro ondoren.

–Obra txikien espedienteak

Sarbidea

Mugatua, jabetza intelektualeko datuak eta datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

–1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, jabetza intelektualari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

752

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Industria arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

Xedea

Industria jarduerak garatzean egindako arau hausteei dagokien zehapena zehaztea, jarduerek eragozpenak sortzen ahal badituzte, ingurumen baldintzak aldarazten ahal badituzte eta ingurumenean kalte arriskua eragiten ahal badute. Arau hauste horiek arin, larri edo oso larri gisa katalogatzen ahalko dira, eta zehapena graduatu eginen da, kategoria horien arabera eta inguruabar astungarriak, aringarriak edo salbuesleak egotearen arabera.

Arau hausteen arduradunak izanen dira jarduera edo instalazioen sustatzaileak edo titularrak, edo horiek aurrera eramaten dituzten pertsonak, baldin eta pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren izaera badute eta horien erantzule badira.

Arlo horretako udal jarduna sailkatutako jardueren lizentzia behar duten jardueretara mugatzen da.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, Nafarroako Gobernuaren teknikariaren edo udal teknikariaren ikuskapen akta edo Foruzaingoaren, udaltzainen edo Guardia Zibilen salaketa, balizko arau haustea jakinaraziz. Pertsona partikularraren eskaeran salbu, ohikoa da material grafiko zabala gehitzea.

–Espedientea hasi behar den ala ez zehazte aldera, ingurumen txostena, udal langileek edo kanpoko aholkularitza enpresak prestatutakoa, balizko ingurumen arau hausteei buruzkoa eta garatutako jarduerak zegokionean emandako jarduera lizentzian ezarritako betekizunetara egokitzen diren ala ez ebazteari dagokionez.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, zehapen espedientea hasiz, espedientea ebazteko aginte eskudunaren eta prozeduraren instruktorearen izena arau hausleari jakinaraziz. Horrez gain, prozedurari hasiera emateko abiapuntu izan diren gertaerak ere jakinarazi behar dira, haiei dagozkiekeen kalifikazioa eta zehapenak, ezertan ukatu gabe instrukziotik hel daitekeena. Alegazioak aurkezteko eta prozeduran entzunaldia izateko eskubidea dagoela aipatu beharko da, eta horretarako epeak.

–Hala dagokionean, hurrengo neurriak ez badira lehen ebazpenean jaso, eta arau haustearen izaeraren arabera, alkatetza ebazpena eta horren jakinarazpena, bertan behin-behinean emanez eragindako kalteak edo arriskuek ez jarraitzeko neurriak, instalazioak edo ekipoak prezintatzea, instalazioak behin-behinean ixtea, edo jarduerak etetea.

–Hala dagokionean, ebazpen horren jakinarazpena prozeduraren instruktoreari (gehienetan udaleko idazkaria edo korporazioko zinegotzietako bat denez, jakinarazpen hori salbuespen modura baino ez da agertzen).

–Arau haustearen izaeraren arabera, espedientea hastea eragin zuen ikuskapen akta edo salaketari buruz gehiago jakiteko txostenak: instalazioen egoerari buruzko osasun txostenak, zaratak neurtzeko aktak, eta abar.

–Kargu orria; bertan deskribatuko dira arau haustea eragin duten egintzak, eta arau hausleari zehapen proposamena jakinarazten zaio. Aipatutako orria prestatzen da espedientea hasteko ebazpena emateko unean ez badago aski elementu gertaeren hasierako kalifikazioa egiteko.

–Ustezko arau hauslearen alegazioak, komenigarritzat jotzen dituen agiriak aurkeztuz, espedientea hasi izanari buruzko ebazpena jakinarazten zaionetik 15 eguneko epean.

–Hala dagokionean, udalak eskatutako ingurumen txostenak, arau hausleak aurkezten ahal dituen alegazioen aurrean.

–Instruktorearen ebazpen proposamena; bertan egitate frogatuak eta horien kalifikazio juridiko zehatza jasoko da, arau haustea eta kasuan kasuko zehapena zehaztuko dira, eta legezkotasuna berrezartzeko neurriak hartzeko eskaera egiten da. Proposamen hori ez da formulatuko prozedura jarduketak artxibatzearekin bukatzen denean, hainbat arrazoi direla medio: arau hausterik ez dagoenean, arduradunak identifikatu ez direnean, gertatutakoak preskribatu duenean, eta abar.

–Ustezko arau hauslearen alegazioak ebazpen proposamenari dagokionez.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, bertan jasoz egindako proben balorazioa, eta finkatuko dira egitateak, pertsona arduradunak, egindako arau hausteak eta ezarritako zehapenak, edo, prozedura hastea eragin zuen ustezko arau hausterik ez egoteari buruzko adierazpena. Komenigarritzat joz gero, arau hausleari isun ekonomikoa baliogabetzeko aukera emanen zaio, horren ordezko ingurumen prestazioen bidez.

–Hala dagokionean, arau hauslearen erantzuna, zehapenaren kopurua % 30-50 murrizteko, ebazpenarekin ados dagoela adieraziz, aurkaratzeko ekintza orori uko eginez eta urratutako ordena ezartzeko konpromisoa agertuz. Halaber, isun ekonomikoa baliogabetzearen truke horren ordezko ingurumen prestazioak egiteko eskaera ere egiten ahal du, arau haustea larri edo arintzat jo bada.

–Hala dagokionean, alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, isun ekonomikoaren ordez ingurumen prestazioak onartzeari edo ez onartzeari buruzkoa.

–Ordainketa gutuna edo ezarritako zehapena ordaintzeko ordainagiria.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Larri edo oso larri gisa jotako arau hausteei buruzko espedienteak.

Deuseztatzea arau haustea egin eta 15 urte igaro ondoren.

–Arau hauste arintzat jotako espedienteei dagokiena.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

753

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Hirigintza diziplinaren espedienteak

Xedea

Hirigintza legezkotasuna babestea eta partikularrek arau hausteak egitearen ondorioz urratutako ordena lehengoratzea, egindako arau haustearen aurretik zegoen errealitatea birjartzeko. Egitate ez-zilegia eraikin edo lurzorua erabiltzean datza, lizentziarekin zein lizentzia gabe, baina indarrean dagoen hirigintza planeamenduak eta legediak aurreikusitako xedapenak urratuz.

Hirigintzako arau hauste baten aurrean, hirigintza diziplinako espediente bat hastearekin batera, aldi berean, zehapen espediente bat ere hasten da batzuetan.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, udal arkitektoaren ikuskapen akta edo Foruzaingoaren edo udaltzainen salaketa, balizko arau haustea jakinaraziz. Azken bi kasu horietan ohikoa da material grafiko zabala gehitzea.

–Udalak eskatutako hirigintza txostena, salatutako jarduketak araudiarekin bateragarriak ote diren zehazteko, informazio ugari eskainiz, obren egoera lurzoruaren sailkapena, arduradunen izen-abizenak, eta abar.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, hirigintza legezkotasuna babesteko espedientea hasiz eta obrak gelditzeko eskatuz arau hausleari, obrak hasita egonez gero.

–Hala dagokionean, obrak etetea dekretatu den kasuetan, alkatetzaren ebazpena eta ura edo energia elektrikoa hornitzen duten enpresei jakinaraztea, aipatutako hornidura bertan behera uzteko eskatuz.

–Ustezko arau hauslearen alegazioak; askotan material grafikoa ere aurkezten da.

–Alegazio horiei erantzuteko hirigintza txostena.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, arau haustearen aurreko hirigintza legedia berrezartzeko kasuan kasuko neurriak hartzeko eskatuz eta horretarako epeak ezarriz. Obrak legediarekin bateraezinak direla ulertzen bada, orduan eraisteko eskatuko da; bateragarriak izanez gero, lizentzia eskatzeko eskatuko da, edo lizentzia existituz gero, aldatzeko eskatuko da.

–Jarduketak lurzoru urbanizaezinean eta Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunaren baimenik gabe egin badira, orduan departamentuaren errekerimendua udalari, neurri horiek aplikatzeko, txosten tekniko bat gehituz, obrak indarrean dagoen araudiarekin bateraezinak izateko aukerari buruzkoa.

–Jarduketak legeztatu ahal badira, pertsona arau hausleak eskatutako obra lizentzia, legez kanpo egindako obrei babes legala emateko.

–Obrak legeztatzeko emandako epeak betetzen ez badira, alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, arau hauslea ohartaraziz, epe berria eman ondoren, aldatutako errealitate fisikoa birjartzeko behar diren obrak udalak eginen dituela modu subsidiarioan, arau hauslearen kontura.

–Hala dagokionean, eskatutako lehengoratze obrak egiteko emandako epea luzatzeko eskaerak.

–Berriz ere betetzen ez bada, alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, dekretatuz obrak behin betiko eraistea edo berreraikitzea, udalak modu subsidiarioan, arau hauslearen kontura.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Obra handiei dagozkien espedienteak, edo interes kulturaleko eraikin katalogatuei erasaten badie.

–Jabari publikoko ondasunen gaineko legez kanpoko jarduketak; izan ere, horrelako kasuetan legezkotasuna berrezartzea ez dago inolako preskripzio eperen mende.

Deuseztatzea, arau haustea egiaztatzen den datatik 15 urte igaro ondoren.

–Obra txikien espedienteak

Sarbidea

Mugatua, jabetza intelektualeko datuak eta datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

–1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, jabetza intelektualari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

754

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Industrien diziplina espedienteak

Xedea

Industria jarduerak garatzean sortutako arau hausteak antzeman eta, ondoren, zuzenduz ingurumen naturalean duten ingurumen eragina kontrolatu, kutsadura murriztu eta saihestea, jarduera horiek eragozpenak sortzen ahal badituzte, ingurumen baldintzak aldarazten ahal badituzte eta ingurumenean kalte arriskua eragiten ahal badute. Azken helburua ingurumen legezkotasuna berrezartzea da, jarduerak legeztatuz, neurri zuzentzaileak ezarriz eta, hala badagokio, ingurumenari eginiko kalteak konpondu edo konpentsatuz.

Arlo horretako udal jarduna sailkatutako jardueren lizentzia behar duten jardueretara mugatzen da.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, Nafarroako Gobernuaren teknikariaren edo udal teknikariaren ikuskapen akta edo Foruzaingoaren, udaltzainen edo Guardia Zibilen salaketa, balizko arau haustea jakinaraziz. Pertsona partikularraren eskaeran salbu, ohikoa da material grafiko zabala gehitzea.

–Hala dagokionean, ikuskariaren proposamena udalari, urratutako ingurumen legezkotasuna babesteko eta berrezartzeko eta aldatutako errealitate fisikoa lehengoratzeko neurriak har ditzan.

–Udal langileek edo kanpoko aholkularitza enpresak prestatutako ingurumen txostena, ustezko ingurumen arau hausteei buruzkoa, eta garatutako jarduera zegokionean emandako jarduera lizentzian ezarritako betekizunetara egokitzen den ala ez ebazteari buruzkoa.

–Hala dagokionean, osasun txostena, normalean Osasun Publikoaren Institutuarena, eta, gutxiagoetan, tokiko osasun zentroena, salaketaren edo ikuskapen aktaren edukiari dagokionez. Maiz, atxikitako agirian edo txostenari gehituta, jarduera garatzeko erabiltzen diren instalazioetan egindako ikuskapen akta gehitzen da.

–Hala dagokionean, udalaren errekerimendua arau hausleari, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak (zehaztutakoak) hartzeko, ohartaraziz, bestela, udalak eginen dituela, arau hauslearen kargura, eta kasuan kasuko zehapen espedientea hasteko aukera dagoela.

–Errekerimendua eta ingurumen txostena Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinaraztea.

–Alkatetzaren ebazpena eta horren jakinarazpena, ingurumen legezkotasuna babesteko espedientea hasiz eta lizentziarik gabe egindako jarduerak legeztatzeko eskatuz arau hausleari.

–Ebazpena Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinaraztea.

–Hala dagokionean, jarduerak bertan behera uzteko dekretatu den kasuetan, alkatetzaren ebazpena eta ura edo energia elektrikoa hornitzen duten enpresei jakinaraztea, aipatutako hornidura bertan behera uzteko eskatuz.

–Ustezko arau hauslearen alegazioak.

–Alegazioei emandako erantzunaren ingurumen txostena.

–Betetzen ez bada, alkatetzaren ebazpena, eta horren jakinarazpena, arau hausleari jarduera legeztatzeko eta aldatutako errealitate fisikoa birjartzeko neurriak hartzeko eskatuz, baita jarduerak eragindako ingurumen ondorioak konpentsatzeko neurriak hartzeko eskatuz ere, horretarako epea ezarriz.

–Hala dagokionean, jarduera legeztatzeko eta eskatutako lehengoratze lanak egiteko emandako epea luzatzeko arau hausleak egindako eskaerak.

–Betetzen ez bada, alkatetzaren ebazpen berria, eta horren jakinarazpena, hala badagokio, jarduerak bertan behera utzi eta instalazioak ixtea dekretatuz. Horrez gain, ohartaraziko da, azaldutakoa bete ezean, ingurumen legezkotasuna birjarri eta lan zuzentzaileak udalak eginen dituela, modu subsidiarioan, arau hauslearen kontura.

–Ebazpena Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinaraztea.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Arau hauste larriagoei buruzko espedienteei buruzko espedienteak, edo zehapen espedientea hastea eragin badute.

Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

–Arau hausterik ez dela egon edo arina izan dela egiaztatu duten espedienteak.

Sarbidea

–Mugatua, eskubideak zaintzeko datu pertsonalen, jabetza intelektualaren, datu komertzial eta industrialen arloan, ingurumena babesteko eremuan edo beste edozein eskubide babesturen kasuan.

Librea: gainerako dokumentazioa

Erabakiaren zenbakia

755

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aurri espedienteak

Xedea

Higiezin baten narriadura maila baloratzea, dela osotasunean, dela zati batean, egoera horrek eraikitzean zuen helburua betetzea eragozten ote dion ebaluatzeko, eta, horrenbestez, aurri egoera aitortzea edo ez eta eraistea edo birgaitzea dekretatzeko.

Aitortzen ahal da une horretako aurri egoera edo aurri egoera arrunta, edo teknikoa edo berehalakoa. Aurri arrunta izanez gero, eraistea aginduko da eraikinaren egitura elementuetan higadura orokorra denean edo kalte larri konponezinak direnean.

Bidenabar, eraistea aginduko da eraikina bizigarritasun egoeran egoteko behar diren erreforma obren kostuak obra berri baten kostuaren % 50 gainditzen duenean. Eraistea saihestuko da, soilik birgaitzeko neurriak aginduz, gastuek ez badute gainditzen obra berri baten prezioaren % 50.

Aurri teknikoa ezarriko da eraikina berehala erortzeko arriskuan dagoenean, pertsonentzat zein hirigintza ondarean arriskua eraginez. Kasu horretan berehala husteko agindua emanen da, eraisteko.

Agiriak

–Pertsona partikularraren eskaera, udal arkitektoaren ikuskapen akta edo udaltzainen salaketa, eraikinaren egoerari dagokionez.

–Eraikinaren egoerari buruzko hirigintza txostena, aurri espedientea hastea gomendatuz aski arrisku elementu antzemanez gero, eta, beharrezko kasuetan, hartu beharreko segurtasun neurriak proposatuz. Askotan material grafiko ugarirekin batera aurkeztu ohi da. Txosten horrek memoria baloratuen forma izaten ahal du.

–Hala dagokionean, salaketa egin duen partikularrari bideratutako erantzuna, hartu beharreko neurrien berri emanez. Askotan hirigintza txostenaren kopia ere igortzen zaio.

–Hala dagokionean, aurri espedientea hasteko komenigarritasunari buruzko txosten juridikoa, pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintze aldera, baita udalaren erantzukizun zibila bera ere, eraikinaren egoerak hirugarrenei eragiten ahal dizkien balizko kalteen aurrean.

–Alkatetzaren ebazpena, aurri espedientea hasiz, erabatekoa edo partziala den ebatziz (kasu horretan kaltetutako higiezinaren zatiak zehaztuko dira), eta jabeari eskatuz ondasun eta pertsonentzat arriskua saihestuko duten neurriak hartzea, epe jakin batean. Egokitzat jotako agiriak edo alegazioak aurkezteko epe bat ere ezarriko da.

–Aurri espedientea hasteko alkatetzaren ebazpena alde interesatuei jakinaraztea, higiezinaren jabeari zein, dagokionean, alboko higiezinetako jabeei. Eraikina katalogatutzat jotzen bada, Vianako Printzea Erakundeari ere jakinaraziko zaio. Jakinarazpen horiei hirigintza txostena gehituko zaie.

–Hala dagokionean, Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostena, aurri espedientea hasteari buruzkoa, eraikina katalogatuta badago.

–Hala dagokionean, aurri espedientea hasteko ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta, gutxiagotan, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo jabea bizi den udalerriko udaleko iragarki taulan. Ediktuan argitaratzea ez da espedientearen parte zorrozki, baina nahiko ohikoa da, aurri egoeratzat jo beharreko eraikinen kopuru handi batean jabea ezezaguna delako edo jabeek, tarteka, jakinarazpenari iskin egiteko joera izaten dutelako.

–Katastro izaeradun agiri ugari, higiezinaren jabeak identifikatze aldera: Jabetza Erregistroko informazio oharrak, katastro aldaketen kopiak, notario eskrituren kopiak, lurzati zedulak, eta abar.

–Hala dagokionean, errekerimenduak edo exekuzio aginduak jabeari, behar diren obrak egiteko, epe zehatz batean, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko.

–Hala dagokionean, jabearen komunikazioa, hartutako babes neurrien berri emanez, material grafiko ugari gehituz.

–Hala dagokionean, babes neurrien kostuak ordaintzeko errekerimenduak, udalak modu subsidiarioan exekutatu baditu jabearen pasibotasuna edo atzerapena ikusita.

–Jabearen alegazioak aurri espedientea hasi izanari.

–Udalaren erantzuna alegazio horiei.

–Hala dagokionean, aurri egoera aitortu beharrari buruzko txosten juridikoa.

–Eraikinaren egoerari buruzko hirigintza txostena, espedientea hasi eta gero hartutako segurtasun neurrien ondoren, eta aurri egoera behin betiko aitortzea edo ez proposatuz.

–Alkatetzaren ebazpena, aurri egoera adieraziz, jabeari hartu behar dituen neurriak jakinaraziz eta higiezina eraitsi edo bateratzeko proiektua aurkezteko eskatuz, beharrezkoa izanez gero.

–Aurri egoera adierazten duen alkatetzaren ebazpena alde interesatuei jakinaraztea, higiezinaren jabeari zein, dagokionean, alboko higiezinetako jabeei.

–Hala dagokionean, jakinarazpena egitea ezinezkoa izan bada, aurri egoera aitortzeko ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta, gutxiagotan, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo jabea bizi den udalerriko udaleko iragarki taulan.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

756

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Kalterik eragiten ez duten jardueren irekiera lizentzien espedienteak

Xedea

Jarduera sailkatuen kategorian jasota ez dauden industria, merkataritza edo zerbitzu jarduerak baimentzea. Berez edo oinarrizko neurri zuzentzaileak aplikatuz, jarduera hauek ustez ez dute eragozpen larririk eraginen, ez dituzte ingurumeneko higiene eta osasungarritasuneko ohiko baldintzak aldarazten, ez dute kalterik eragiten ondasun publiko edo pribatuetan, eta ez dute arrisku larririk eragiten pertsonentzat.

Agiriak

–Lizentzia eskaera, honako hauekin batera:

• Eskaera, non honako hauek kontsignatuko baitiren: eskaera aurkeztu duen pertsonaren datuak (ordezkari gisa jardunez gero, sustatzailearen datuak ere kontsignatuko dira). Lizentzia eskatzen den jardueraren datuak: higiezinaren edo orubearen kokapena (helbide postala zein katastrokoa), aurreikusitako jarduera mota eta egindako obren gaineko informazioa, obrak egin behar izan badira.

• Titularraren zinpeko adierazpena, lokalean obrak egin ez izanari dagokionez, beharrezkoak izan ez badira.

• Lokaleko erreforma obraren proiektua, arkitektoen elkargoak ikus onetsia, jarduketa zuzentzaile garrantzitsuak egin badira jarduera bertan egiteko.

• Egindako erreforma obrak aski nabarmenak badira proiektu bat idazteko, honako hauek atxikiko dira: lokalaren kokapenaren planoa, plantako eta sekzioko planoak, obren kostuaren fakturak eta teknikari eskudun batek sinatutako eta ikus onetsitako ziurtagiria lokala jarduera garatzeko aproposa izateari dagokionez.

• Hala dagokionean, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunen sektore baimen eta/edo txostenak, jarduera motaren arabera: Turismoa (apartamentu turistikoak), osasun arloa (elikagai eta edarien banaketa).

–Udal arkitektoaren txostena; bertan eskaeraren xedea laburbilduko da eta sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa lizentzia emateko aski den edo ez ezarriko da. Lokalean obra zuzentzaileak egin badira, aurretik emandako obra lizentziarekin eta, hala badagokio, aurkeztutako proiektuarekin bat etorriz egin direla egiaztatuko da.

–Hirigintza batzordearen proposamena osoko bilkurari edo tokiko gobernu batzordeari, arkitektoaren txostenarekin ados dagoen ala ez ebatziz.

–Lurzatiaren zedula; higiezinaren katastro deskribapena jasoko da bertan.

–Hala dagokionean, sustatzaileari errekerimenduak, azalpenak emateko edo agiri osagarriak aurkezteko. Maiz errekerimendu horiek mezu elektronikoetan agiriak bidaliz gauzatzen dira.

–Hala dagokionean, errekerimendu horietara bideratutako erantzunak, azalpenak emateari buruzkoak; agiri teknikoak aurkeztea beharrezkoa izan ez bada, arkitektoen elkargoak ikus onetsi behar ditu.

–Hala dagokionean, udal arkitektoaren txosten berria; eskatutako erregularizazioa aztertuko du.

–Hala dagokionean, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunen sektore txostenak, jarduera motaren arabera, udalak eskatuta.

–Tokiko gobernu batzarraren edo osoko bilkuraren erabakia jakinaraztea, bertan laburbilduz eskaerari buruz arkitektoak prestatutako txostena, eta erabakia hitzez hitz jasoko da, lizentzia eman edo ukatu izana jakinaraziz. Izapidetze lanetan sustatzaileari azalpenak eman edo agiri gehiago aurkezteko eskatu bazaio, errekerimendu horiek jakinarazteko erabakiak helarazten ahalko dira.

–Osoko bilkuraren edo tokiko gobernu batzarraren erabakiaren bidalketaren kopia; bertan, jatorrizkoan bildutako informazioaz gain, hartu agiria ere jasoko da, interesdunaren izen, data eta sinadurarekin.

–Irekiera lizentzia emateagatiko tasaren ordainagiria, zenbatekoa eta ordaintzeko formula adieraziz.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea

Sarbidea

Mugatua:

–Planta planoak, barne banaketarenak (hala badagokio).

–Datu pertsonalak.

Librea:

–Gainerako dokumentazioa

Erabakiaren zenbakia

757

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Gizarte zerbitzuen txostenak, errotzeari dagokionez

Xedea

Jakinaraztea eskatzailea udalerrian modu iraunkorrean bizi dela eta gizarteratze prozesu batean dagoela.

Udalerrian erroldatutako atzerritarrek eskatzen ahal dute, Espainian gutxienez hiru urte badaramatzate.

Agiriak

Interesdunaren eskaera, errotze sozialari buruzko txostena eskatuz, bizi duen egoera egiaztatzeko agiri hauekin batera:

–Pasaportea.

–Azken hiru urteetan estatuan egoteari buruzko frogak:

• Erroldatze ziurtagiriak edo bolanteak.

• Gizarte laguntzak kobratu izanaren ziurtagiriak.

• Banku, osasun edo notario agiriak.

• Dirua bidali izanaren agiriak.

–Osasun txartela.

–Lan kontratua, gutxienez urtebetekoa, edo kontraturik ez izatearen justifikazioa, bizitzeko aski baliabide izatea egiaztatuz (557/2011 EDaren 128.2.b art.).

–Errotzea egiaztatzen duten beste dokumentu batzuk.

–Izapidetze administratiboari buruzko informazio agiria, interesdunaren hartu agiriarekin.

–Datu pertsonalen tratamendurako baimena eta aurkeztutako informazioa egiazkoa dela ziurtatzeko adierazpena.

–Errotzea egiaztatzeko gizarteratzeari buruzko udal txostena.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

758

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Mendekotasun egoera baloratzeko eskaera

Xedea

Nafarroako Gobernuari eskatzea eskatzaileak aurkeztutako desgaitasun maila balora dezan. Gradua ehunekoetan adierazten da. Mailaren eta graduaren arabera, pertsonak desgaitasuna daukaten pertsonentzako berariazko prestazio eta zerbitzuak jasotzen ahalko ditu, bakoitzean ezarriko diren berariazko betekizunak bete ondoren. Balorazioaren emaitza behin-behinekoa edo behin betikoa izaten ahalko da.

Agiriak

–Baloraziorako eskabidea.

–Interesdunaren NANa.

–Borondatezko ordezkaritza eta ordezkariaren NANa, hala badagokio.

–Familia liburuaren fotokopia (hala behar denean).

–Osasun txostenak.

–Balizko beste txosten batzuk.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Kategoria berezietako datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

759

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Taxi bonuaren laguntza eskatzea

Xedea

Sarbide zailtasun handiak izateagatik garraio kolektiboa erabili ezin duten pertsonentzat garraiobide alternatiboa ahalbidetzea.

Agiriak

–Eskaera orria, eredu normalizatuaren arabera.

–NANaren fotokopia.

–Pentsioen ziurtagiria, nominak, eta abar.

–Errenta aitorpenaren edo ondarearen fotokopia, edo egin ez izanari buruzko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria.

–Pairatutako gaixotasunak adierazten dituen txosten medikoa eta minusbaliotasunaren ziurtagiria.

–Gizarte gaietako txostenak.

Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileen errolda eta bizikidetza, baita ibilgailua edukitzea edo ez ere.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Kategoria berezietako datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

760

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Etxez etxeko laguntza zerbitzurako espedienteak

Xedea

Haien kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonek laguntza eta babes zerbitzu bat lortzea etxean bertan.

Agiriak

–Etxez etxeko laguntza eskatzeko inprimakia.

–Eskatzailearen eta bizikidetza unitatearen NANaren fotokopia.

–Errolda eta bizikidetza ziurtagiria.

–Familia liburua, bizikidetza unitatean adingabeak egonez gero.

–NGko balorazio unitateak emandako balorazioa.

–Desgaitasunaren ziurtagiria (hala badagokio).

–Osasun laguntzako txartelaren fotokopia.

–Pentsioen ziurtagiri eguneratua edo, bestela, ziurtagiri negatiboa.

–Azken nominaren fotokopia.

–Banku entitateetako posizio eta interes eguneratuen ziurtagiria (aurrezki libretak, kontu korronteak, epe finkoak, eta abar).

–Azken errenta aitorpenaren fotokopia edo, bestela, aurkeztu behar ez duela ziurtatzen duen agiria, Ogasunak egina.

–Eskatzaileak eta familia unitatea osatzen duten pertsonek dituzten ondasunen ziurtagiria, Zerga Ogasunak egina.

–Kontu zenbakia, laguntza ordaintzeko.

–Interesgarritzat jotako beste edozein agiri (txosten medikoak, alokairu kontratuak, eta abar).

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Kategoria berezietako datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

761

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Gizarte larrialdiko egoeran dauden pertsona edo familientzako laguntzak

Xedea

Larrialdi egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrak betetzea. Horren haritik, dirulaguntzaren kopuruak balioko du bizitokia lortzea edo mantentzea bermatzeko, alokairua edo hipoteka maileguaren kuota ordainduz, baita, beharrezkoa izanez gero, beste bizitoki bat ordainduz ere. Etxebizitza berri bat alokatzeko kontratu baten hasierako ordainketa egiteko ere erabiltzen ahalko da, onuradunek gainerako kuotak ordaintzen ahal dituztenean.

Laguntza hau zorrak ordaintzeko ere erabiltzen ahalko da, ur, hondakin, elektrizitate eta gas zerbitzuetan, hornidura moztea saihesteko.

Bidenabar, elikadura, higiene eta bestelako oinarrizko beharren gastuak ere ordaintzen ahalko dira; justifikatzeko balorazio profesionala beharko da.

Horrez gain, laguntzak erabiltzen ahalko dira haur adingabeak haurtzaindegi, haur eskola, eskolako jantoki eta aisialdi eta aisi jardueren zerbitzuetara sarbidea izateko, baita haurrak babesteko neurrietan ere, eta onuradunek egiten ahal dituzten prestakuntza arautu gabeko jardueren gastuak ordaintzeko, enplegurako gaitzeko gaikuntza profesionala lortze aldera.

Agiriak

Larrialdi egoera egiaztatzeko agiriak eta eskaera inprimakia:

–Interesdunak berak sinaturiko eskaera. Oinarrizko gizarte zerbitzuetan entregatuko da.

–Gizarte gaietako txostena.

–NANaren edo bizileku baimenaren fotokopia (Atzerritarren Identifikazio Txartela), edo bestela, pasaportearena.

–Familia liburuaren fotokopia eta bizikidetza unitateko kideen kopuruaren zerrenda, pertsona nagusiarekiko senidetasun datuak adieraziz.

–Errolda eta bizikidetza ziurtagiria; bertan jaso beharko da laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan etengabe bizi izan dela (udalean eskatzen da).

–Diru-sarrera ekonomikoen justifikazioa (nominak, prestazioak, pentsioak, sorospenak, ezintasun iragankorra), une horretakoa eta aurreko sei hileetakoa (eskaeraren sarrera datako hilabetea barne), eskatzailearena zein familia unitateko kide guztiena.

–Zorraren ziurtagiria, faktura edo aurrekontua.

–Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko.

–Gizarte zerbitzuetako teknikariaren laguntzaren kalkulu balorazioa.

–Gizarte zerbitzuetako teknikariaren txostena, laguntza emateari buruzkoa.

–Organo eskudunaren erabaki proposamena.

–Laguntza emateko organo eskudunaren erabakia.

–Jakinarazpena interesdunari, hartu agiriarekin.

–Gastuaren ziurtagiriak.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua: Kategoria berezietako datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

762

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Aholkularitza juridikoa genero indarkeriaren edo diskriminazioaren biktima diren emakumeentzat

Xedea

Berdintasun arloan espezializatutako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaintzea, bereziki genero indarkeria pairatu duten emakumeei arreta integral eta pertsonalizatua emateko, betiere emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuk eta genero edo sexu arrazoien ondoriozko diskriminazioa baztertu gabe.

Babes sisteman integratzea erraztu nahi da, eta eskura dauden baliabideen berri ematea.

Agiriak

–Pertsona interesdunen arreta eskaera eta agiriak.

–Udaleko zerbitzu juridikoen erantzuna.

–Artatutako emakumeen datu pertsonalak bilduko dituen fitxategi elektronikoa (Excel).

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea: Espedientea itxi eta 5 urte igaro ondoren. Ezabatuko dira bai espedientea paper formatuan, bai ezabatutako espedienteei eragiten dieten formatu elektronikoan jasotako datuak.

Sarbidea

Mugatua: Kategoria berezietako datu pertsonalak egoteagatik.

Motibazioa:

–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa (20. art.).

Erabakiaren zenbakia

763

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ehiza barrutiak enkantean jartzeko espedienteak

Xedea

Ehiza barrutiak ehizarako aprobetxatzeko alokatzea

Agiriak

–Kontratazio organoaren erabakia, espedienteari hasiera ematen diona.

–Udal zerbitzuen txosten teknikoak, idazkaritza eta kontu-hartzailetza.

–Ondare ondasunaren ziurtagiria.

–Behin-behineko adjudikazioaren eta behin betiko adjudikazioaren enkanteen publizitatea egin izana egiaztatzeko agiriak.

–Agiri arautzaileak.

–Kontratazio organoaren erabakia, espedientea eta agiri arautzailea onartuz.

–Lizitatzaileek prozeduran zehar aurkeztutako agiriak, sexteoa barne.

–Organo kudeatzailearen edo kontratazio mahaiaren aktak.

–Agiriak aurkezteko errekerimenduak, hala badagokio.

–Adjudikazio erabakia interesdunei jakinaraztea.

–Hartu agiriak.

–Errentamendu kontratua.

IRIZPENA

Hautapena

Zati bat deuseztatzea:

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren espedientea.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikazioa lortu ez dutenen espediente osoak.

–Motibazioa: Zigor Kodearen 131.1 artikulua.

Sarbidea

Datu pertsonalak ikusteko sarbidea mugatua.

Librea: Datu pertsonalik gabeko agiriak, soilik identifikagarriak salbu.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, gardentasunari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

764

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Ikasleak udal haur eskoletan onartzea

Xedea

Funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan ikasleak onartzea arautzea, sarbidea berdintasun baldintzetan egitea bermatzeko.

Agiriak

–Udalaren proposamena Hezkuntza Departamentuari, eskainitako unitateen kopuruaren aurreikuspenarekin, proposamen horren argudioekin.

–Hala dagokionean, Departamentuaren eskaera, proposamen horren justifikazio zehatzagoa eskatuz, eta udalaren kasuan kasuko erantzuna.

–Departamentuak eskaintza baimentzea.

–Plazak erreserbatzeko baremoa eta izapidetze epeak, udaleko hautapen batzordeak prestatutakoak.

–Plaza erreserbatzeko eskabideak, eredu ofizialean, interesdunek betetakoak, agiri hauek aurkeztuz:

• Haurraren jaiotza data egiaztatzeko agiria. Oraindik ez bada jaio, gutxi gorabeherako data emanen duen txosten medikoa aurkeztu beharko da. Adopzio edo harrera prozesuan dauden haurren kasuan, horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

• NAN, pasaporte edo atzerritarren bizileku txartelaren fotokopia.

• Familia nork osatzen duen frogatzen duen dokumentazioa:

–Familia liburuaren fotokopia.

–Hala dagokionean, harrera edo adopzio egoera ziurtatzen duen dokumentazioa.

–Hala dagokionean, banatze edo dibortzioaren epai judiziala.

–Hala dagokionean, familia unitateko edozein kideren desgaitasun fisikoaren ziurtagiria.

–Hala dagokionean, familia ugariaren titulua.

–Hala dagokionean, familia gurasobakarraren titulua.

• Gurasoen edo legezko tutoreen lan egoera eta/edo egoera akademikoa justifikatzen duten agiriak.

• Errenta mailak frogatzeko agiriak:

–Gurasoek edo legezko tutoreek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz egindako azken aitorpenaren fotokopia.

–Hala dagokionean, aitorpena egitera behartuta ez daudenen kasuan, errenta edo diru-sarreren zinpeko adierazpena edo kasuan kasuko agiri ofiziala.

• Aitaren, amaren edo legezko tutoreen bizitokia edo lantokia kasuan kasuko eragin eremu geografikoan dagoela frogatzen duen agiria:

–Errolda agiria.

–Lantokia frogatzen duten agiriak.

–Hala dagokionean, lan edo bizitoki betekizunak betetzen ez badira, ikastetxeko udal titularrari dagokion moduluaren ehunekoa bizitokiko udalak edo familiak ordaintzeko konpromisoa.

• Hala dagokionean, sarbide zuzenerako baldintza bereziei buruzko dokumentazioa:

–Haurraren desgaitasuna kalifikatzeko ziurtagiria edo haurraren mendekotasun handia aitortzen duen egiaztagiria, eta/edo profesional batek egindako txostena, berariazko hezkuntza premiak eskatzen ahal dituzten ezaugarriak deskribatzen dituena.

• Hala dagokionean, beste edozein egoera berezi baloratzeko agiriak.

–Txosten medikoa, psikologikoa edo soziala, inguruabar hori egiaztatzen duena.

–Eskaeren baremazio akta.

–Onartuen behin-behineko zerrenda eta itxaron zerrenda.

–Pertsona interesdunen erreklamazioak, aipatutako batzordera zuzendutakoak, puntuazioa berrikusteko eskatzeko inguruabarrak azalduz.

–Erreklamazioen kasuan kasuko ebazpenak.

–Onartuen behin betiko zerrenda eta itxaron zerrenda.

–Udalak Hezkuntza Departamentura igorritako behin-behineko plangintzaren lehen txantiloia, aurreinskripzio datuekin.

–Interesdunek egindako matrikula, agiri hauek aurkeztuz:

• Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.

• Behar den kuota ordaindu izanaren egiaztagiria.

• Hala dagokionean, haurra beste udalerri batean bizi bada, kasuan kasuko udalari dagokion moduluaren ehunekoaren finantzaketa ziurtagiria, bizitokiko udalaren edo familiaren partetik.

• Gurasoek edo legezko tutoreek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz egindako azken aitorpenaren fotokopia.

• Hala dagokionean, PFEZaren aitorpena egitera behartuta ez daudenen kasuan, errenta edo diru-sarreren zinpeko adierazpena edo kasuan kasuko agiri ofiziala.

• Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kontu zenbakiaren fotokopia.

• Hala dagokionean, beharrezkoa den osasun informazioa, haurrari behar duen arreta eman dakion.

–Plangintzaren behin-behineko bigarren txantiloia, udalak Hezkuntza Departamentura igorritakoa, matrikulazio datuekin.

–Udalak Hezkuntza Departamentura igorritako behin betiko txantiloia, ikasturteko lehen astean okupatutako plaza kopuruaren datuekin.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Onartutako ikasleen behin betiko txantiloia.

Erabat deuseztatzea, zentroan baja eman eta 5 urte igaro ondoren:

–Gainerako agiriak

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

765

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Hautesle errolda prestatzeko espedienteak

Xedea

Hautesle Erroldaren Bulegoarekin kolaboratzen duen entitate modura, kasuan kasuko udal mugartean bizi diren pertsonak hautesle erroldan inskribatzea ofizioz izapidetzea, hautesle izateko betekizunak betetzen badituzte eta bozkatzeko eskubidea ez bazaie aldi baterako edo behin betiko kendu.

Hautesle errolda Espainian bizi diren hautesleen erroldak eta atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle erroldak osatzen dute. Errolda iraunkorra da, eta hilero eguneratzen da, hil bakoitzeko lehen egunari erreferentzia eginez.

Agiriak

–Hilero udalak Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzara hilabete horretan Herritarren Udal Erroldan egondako aldaketen berri ematea.

–Herritarren erreklamazioak Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzari, errolda datuei buruzkoak, udalen bitartez aurkeztutakoak.

–Aurkeztutako erreklamazioen ebazpenak Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzak udalari jakinaraztea, kasuan kasuko zuzenketekin, egonez gero.

–Hautesle errolda, papereko zerrenda batekin, hautesleen zerrendarekin.

IRIZPENA

Hautapena

1. Betiko gordetzea:

–Hautesle erroldaren zerrenda, hautesleei dagokienez.

2. Berritu eta urtebetera deuseztatzea.

–Espedientearen gainerakoa

Sarbidea

Librea: Kaleen zerrenda eta hautesleen maila alfabetikoa.

Mugatua: gainerako agiriak, datu pertsonalak daudelako.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, hauteskunde zerrenden edukia eta hautesle erroldaren kopiak arautzen dituena (eta horren aldaketak).

Erabakiaren zenbakia

766

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Hauteskundeen eta erreferendumen espedienteak

Xedea

Udalei esleitutako funtzioei lotutako jarduerak kudeatzea, hauteskunde prozesuen gardentasuna eta objektibotasuna eta berdintasun printzipioa bermatzea ahalbidetzen dieten giza baliabide eta baliabide materialak Probintziako Hauteskunde Batzordearen eta Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen esku jartzeari dagokionez.

Agiriak

–Hauteskunde atalen, lokalen eta bakoitzeko mahaien behin-behineko zerrendak. Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Batzordeek prestatutakoak, hainbat baliabidetan jartzen dira jendaurrean (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, udalerriko iragarki taulan, prozedura digitaletan, eta abar).

–Hala dagokionean, hauteskunde atalen, lokalen eta bakoitzeko mahaien behin betiko zerrendak, Hautesle Erroldaren Bulegoak prestatutakoa, behin-behineko zerrendari hautesleek jarritako erreklamazioen ondoren.

–Hauteskundeen deialditik bosgarren egunean indarrean dagoen hautesle errolda.

–Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Batzorde aurrean aurkeztutako erreklamazioen kopiak, erroldan sartu edo ateratzeari dagokionez.

–Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Batzordearen ebazpenak eta sortzen ahal diren balizko zuzenketak helaraztea.

–Hala dagokionean, Hautesle Erroldaren Bulegoaren ebazpenaren aurka lehen auzialdiko epaitegian aurkeztutako errekurtsoaren kopia. Horrez gain, errekurtso horren epaiaren kopia.

–Kanpaina garatzeari eta hauteslekuen kudeaketa logistikoari lotutako agiriak.

–Udalen komunikazioa Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde propaganda jartzeko eskura dauden kokapenen eta hauteskunde ekitaldiak egiteko eskura dauden lokalen berri emanez.

–Eskaerak eta komunikazioak elkarte politiko parte hartzaileekin, espazioak laga edo alokatzeko, hauteskunde ekitaldiak ospatzeko edo hauteskunde propaganda jartzeko.

–Hauteskunde logistikarako beharrezkoak diren zerbitzu edo horniduren kontratazio txikien agiriak (batzuetan kopiak baino ez dira, baina askotan jatorrizko agiriak hauteskunde espedientean gordetzen dira).

–Hautesle Erroldaren Bulegoaren komunikazio ugari udalari, hautesle errolda kontsultatzea errazteko eta argitaratzeko jarraibideekin, baita kudatzeko aplikazio informatikoak erabiltzeko jarraibideekin ere.

–Hauteskunde mahaiak osatzeari lotutako agiri ugari, eta kideei laguntza emateko agiriak:

• Udalaren komunikazioa Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde mahaiak osatuko dituzten kideen berri emanez.

• Zozketa egin ondoren hauteskunde mahaietako kide izendatu direnei horren berri ematea.

• Izendapen horien aurrean aurkeztutako erreklamazioak eta alegazioak, Eskualdeko Hauteskunde Batzordera bideratutakoak, komenigarritzat jotako agiriak atxikiz (gehienetan txosten medikoak).

• Aipatutako alegazioen ebazpenak Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraztea.

• Udalak ebazpen horren berri ematea partikularrari.

• Funtzioei buruzko jarraibideen eskuliburuak.

• Gaiari buruzko araudiaren kopiak.

–Hauteskunde garaian hautesle erroldari buruzko agiriak.

• Indarrean dagoen hautesle errolda (deialdiaren aurreko bigarren hileko lehen egunean eguneratua), jendaurrean jarritakoa.

• Erreklamazioak Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzari, errolda datuei buruzkoak, udalen bitartez aurkeztutakoak.

• Aurkeztutako erreklamazioen ebazpenak Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzari jakinaraztea, kasuan kasuko zuzenketekin, egonez gero.

• Hala dagokionean, Administrazioarekiko Auzien Auzitegiaren epaiak, Hautesle Erroldaren Bulegoaren ebazpenen aurka errekurtsoak aurkeztu badira.

Jarraian aipatutako dokumentazioa ugaritu eginen da, udal bakoitzean dauden hauteskunde mahaiaren kopuruaren arabera.

–Hauteskunde mahaia eratu izanaren aktaren kopia, mahai horretako presidenteak, kideek eta, egonez gero, hautagaitzen artekariek sinatutakoa.

–Hala dagokionean, hautagaien artekarien egiaztagiriak.

–Bozkatzaileen zerrenda zenbakituaren kopia, botoa eman duten ordenan, eta hautesle erroldan ageri diren zenbakiarekin. Hauteskundeen izaeraren arabera, zerrenda bana izanen da Gorte Nagusietako ganbera bakoitzeko, erkidegoko ganberarena, toki entitateena edo Europako Parlamentukoa.

–Kontaketaren aktaren kopia; bertan zehaztuko dira erroldan jasotako hautesle kopurua, aurkeztutako errolda ziurtagirien kopurua, boto emaileen kopurua, boto paper baliogabeen, zurien eta hautagaitza bakoitzak lortutako boto paperen kopurua.

–Saioko aktaren kopia; bertan honako hauek zehaztuko dira, zehatz-mehatz: mahaian izandako hautesle kopurua, hautesle erroldako zerrenden arabera edo aurkeztutako errolda ziurtagirien arabera; bozkatu duten boto emaileen kopurua; bozkatu duten artekarien kopurua, mahaiaren zerrendan agertu gabe; boto paper baliogabe eta zurien kopurua eta hautagaitza bakoitzak lortutako boto kopurua; horrez gain, zerrenden ordezkariek, hautagaitzetako kideek, artekariek edo ahaldunek zein hautesleek bozketaren eta zenbaketaren inguruan aurkeztutako protestak eta erreklamazioak labur-labur kontsignatuko dira, baita horien inguruko mahaiaren ebazpen arrazoituak ere, boto partikularrekin, egonez gero. Horrez gain, edozein gertaera nabarmen ere jaso beharko da.

–Hauteskunde dokumentazioa biltzen dituzten 3 gutun azaletatik 2. zenbakia duena. Gutun azal horretan mahaia eratu izanaren aktaren kopia eta saioko aktaren kopia izanen dira. Mahaiko presidenteak, kideek eta, hala badagokio, hautagaitzetako artekariek sinatu behar dute. Gutun azal hori lehen auzialdiko epaitegian edo kasuan kasuko bake epaitegian artxibatuta egon behar den arren, askotan udal artxiboan gordetako espedientearen gainerako agiriekin egoten da.

–Hauteskunde mahaiko kideen dieten ordainagiriak eta hauteskunde deialdian zehar egindako lanen ordainagiriak, administrazio ordezkarien, bake epailearen eta lokalak prestatzen lan egin duten langileen alde.

–Administrazioaren ordezkariaren egiaztagiriaren kopia, zenbaketa akta entregatu diezaioten.

IRIZPENA

Hautapena

Erabat deuseztatzea 5 urte igaro ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/1985 Lege Organikoa, hauteskunde araubide orokorrari buruzkoa.

Erabakiaren zenbakia

767

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24a

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Herritarren erroldako altak, bajak eta aldaketak

Xedea

Herritarren erroldan izandako aldaketen kontsignazioa, udalerri bateko herritarrak ageri diren administrazio erregistro modura ulertuta, etengabe eguneratuta izate aldera. Udalei dagokie osatzea, eguneratzea, berrikustea eta zaintzea. Herritarren erroldako datuak udalerrian bizitzearen eta ohiko bizitokia bertan izatearen proba gisa hartzen dira. Aldaketak honako hauek izaten ahal dira:

–Altak, arrazoi hauek direla medio:

• Jaiotzea: Espainian jaiotako pertsonak, edo, modu zirkunstantzialean, atzerrian jaiotakoak baina gurasoak Espainiako udalerri batean erroldatuta egotea, lehen aldiz erroldatzean eta jaiotza Erregistro Zibilean jasota badago.

• Bizitokiz aldatzea: bizitokitzat daukan herrialdea edo udalerria aldatzea.

• Omisioa: udalerrian bizi arren, bertan inskribatuta ageri ez direnean.

–Bajak, arrazoi hauek direla medio:

• Bizitokiz aldatzea: udalerri batean erroldatutako pertsonak beste udalerri batera edo atzerrira bizitzera joatea.

• Heriotza.

• Bikoizketak: udalak edo Estatistikako Institutu Nazionalak antzemandako inskripzio bikoiztuen ondorioz.

• Inskripzio bidegabeak: ofiziozko baja espediente baten ondoriozkoak izaten ahal dira, edo udalak antzemandako inskripzio bikoiztuen ondoriozkoak, edo inskripzioa ezabatzeko akatsen zuzenketa materialaren ondoriozkoak.

• Iraungitzea: bizitzeko baimen iraunkorrik ez daukaten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrenak, bi urterik behin berritzen ez badute.

–Aldatuak, arrazoi hauek direla medio:

• Bizitokia aldatzea: bizitokia aldatzea udalerri berberaren barruan gertatuz gero.

• Datu pertsonaletan aldaketak izatea: izena eta abizenak aldatzea, sexua, nazionalitatea, Nortasun Agiri Nazionaleko edo atzerritarren txarteleko datuak, eta eskola tituluak edo titulazio akademikoak.

• Berritzea: bizitzeko baimen iraunkorrik ez daukaten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, errolda inskripzioa berritzeko eskatzen dutenean.

• Bizitokia berrestea: errolda inskripzioa berritzera behartuta ez dauden herritar atzerritarrek udalerrian bizitzen jarraitzen dutela egiaztatzen denean.

• Lurralde datuak aldatzea, herritarrek esku hartu gabe: sekzioa, populazio unitateen izen laburrak, bideak edo haien zenbakiak aldatzen direnean.

Agiriak

AGIRI KOMUNAK.

Hileko aldaketak jasotzen dituzten fitxategiak, udalak EINera igorritakoak eta ondoren EINek udalera igorritakoa, egiaztatu eta baliozkotu ondoren. Kode zehatz batekin agertzen dira bertan altak, bajak eta aldaketak, eta horietako bakoitzean gertatzen ahal diren prozedurak.

Jarraian, aipatutako fitxategiei gehitu beharreko berariazko dokumentazioa zehaztuko da, hala behar duten kasuetan:

ALTAK.

–Bizilekua aldatzean:

• Partikularraren eskaera, honako hauekin batera:

–Errolda orria beteta eta adingabe emantzipatu eta adin nagusiko guztiek sinatuta.

–Inskribatu beharreko pertsonaren izaera egiaztatzen duen jatorrizko agiria, indarrean dagoena.

–NANa.

–Europar Batasuneko herritar erregistroaren ziurtagiria, bere herrialdeko nortasun agiri edo pasaportearekin batera, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza edo Europar Batasuneko herritarren kasuan.

–Atzerritarren txartela edo pasaportea, gainerako atzerritarren kasuan.

–Adingabe ez emantzipatuen kasuan: adingabearen ordezkaritza eta filiazioa egiaztatzen dituen agiria (familia liburua edo jaiotza partida).

–Etxebizitza okupatu izanaren ziurtagiria.

–Etxebizitza propioan biziz gero, berriki erosteagatik: erosketa kontratua, eskriturak, testamentua edo herentzia onartu izana, edo argi, gas eta ur horniduren kontratuak edo ordainagiriak...interesduna titular gisa agertzen dena.

–Beste norbaiten etxean bizi bada: alokairuaren kontratua, azken ordainagiriarekin batera, edo jabearen edo alokairu kontratuaren titularraren baimena, etxebizitza horretan erroldatuta badago (azken kasu horretan, NANaren fotokopia, alokairu kontratuaren kopia eta horniduren ordainagiriak ere jaso behar dira, kasuan kasuko kontratuaren titular gisa ageri denean).

–Etxebizitza kolektiboan biziz gero (pentsioa, egoitza, eta abar): horren arduradunaren baimena.

–Infraetxe batean biziz gero (txabolak, karabanak, eta abar): gizarte zerbitzuen txostena.

• Adingabe emantzipatugabeen kasuan, gurasoetako batekin erroldatzen direnak: banaketa eta dibortzio kasuan, zaintza eta jagoletza ematen duen ebazpen judizialaren kopia, beste gurasoak sinatutako baimena edo etxez aldatu aurretik baimen judizialik behar ez dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

• Adingabe emantzipatugabeen kasuan, gurasoen edo ordezkarien etxebizitzan ez beste etxebizitza batean erroldatzen direnak: ordezkariek sinatutako baimena, NANaren fotokopiarekin batera.

–Hala dagokionean, jaioberrien kasuan, gurasoek erabaki badute alta aurreratzea (normalean udalak automatikoki egiten du), familia liburua edo jaiotza agiria.

Jarraian, deskribatutako egoitza aldaketen ondoriozko altekin konparatuta berrikuntzaren bat daukaten agiriak baino ez ditugu zehaztuko:

–Jaiotzaz, ofizioz:

• Hilero, Erregistro Zibilak udalera bidaltzea jaiotzeagatik alta eman behar zaien pertsonen informazioa.

• Hala dagokionean, jaioberrien kasuan, gurasoek erabaki badute alta aurreratzea (normalean udalak automatikoki egiten du), familia liburua edo jaiotza agiria.

Udalak ofizioz egindako omisioa dela eta:

• Pertsona interesdunari espedientea hasi izana jakinaraztea.

• Interesdunaren adostasun idatzia.

• Hala badagokio, pertsona interesdunaren ziurtagiriak, udalerrian bizi ez dela edo beste udalerri batean erroldatuta dagoela adieraziz.

BAJAK.

–Bizilekua beste udalerri batera aldatzeagatik.

• Udalek bidalitako alten jakinarazpenak, aurretik kasuan kasuko udalerrian erroldatuta zeuden herritarren helmugari buruzkoak.

• Hala dagokionean, alta udalerriko errolda agiria, pertsona interesdunak aurkeztutakoa.

–Heriotzagatik.

• Ofiziozko bajen kasuan, hil egin direlako baja eman beharreko pertsonen informazioa, udalak hilero Erregistro Zibilera bidalitakoa.

• Alde batek eskatutako bajen kasuan, familia liburua edo heriotza ziurtagiria.

–EINek udalerri desberdinetan antzemandako bikoizketengatik.

• EINen komunikazioa, antzemandako errepikapenekin eta espedientea kudeatu behar duen udala izendatuz.

• Beste udal batzuekiko komunikazioak, eta udal bakoitzean dauden egiaztagirien kopiak.

• Errekerimendua pertsona interesdunari, inskripzio zuzena argitzeko eta horri emandako erantzuna.

• EINekiko eta beste udalekiko komunikazioak, bikoiztasuna ebazteari dagokionez.

–Ofizioz.

• Udalaren komunikazioa pertsona interesdunari, erroldan altan jarraitzeko betetzen ez dituen betekizunen berri emanez eta baja espedientea hasi dela jakinaraziz.

• Hala badagokio, pertsona interesdunaren alegazioak, egokitzat jotako agiriak gehituz edo adostasuna agertzeko jakinarazpena.

• Pertsona interesdunak beste udalerri batean edo udalerriko beste etxebizitza batean bizi dela adieraziz gero, alta eskaera edo kasuan kasuko udal erroldako aldaketa.

–Iraungitzea: bizitzeko baimen iraunkorrik ez daukaten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrenak.

• Alkatetzaren ebazpena, eta interesdunari jakinarazpena, erroldako inskripzioa ez bada berritu alta eman zenetik bi urteko epean.

ALDAKETAK.

–Udalerri barruan helbidea aldatzea.

• Partikularraren eskaera, honako hauekin batera:

–Errolda orria beteta eta adingabe emantzipatu eta adin nagusiko guztiek sinatuta.

–Inskribatu beharreko pertsonaren izaera egiaztatzen duen jatorrizko agiria, indarrean dagoena.

–NANa.

–Gidabaimen espainiarra.

–Atzerritarren txartela edo pasaportea.

–Adingabe ez emantzipatuen kasuan: adingabearen ordezkaritza eta filiazioa egiaztatzen dituen agiria (familia liburua edo jaiotza partida).

–Etxebizitza okupatu izanaren ziurtagiria. Bizilekua aldatzearen ondoriozko alten kasuan deskribatutako dokumentaziora jo behar da.

–Datu pertsonalen aldaketa.

• Partikularraren eskaera, honako hauekin batera:

–Eskatzailearen izaera egiaztatzen duen indarreko dokumentua: NANa, atzerritarren txartela, pasaportea, gidabaimena, eta abar.

–Eskatutako aldaketa justifikatzen duen agiria: Familia liburua, NAN berria, titulu akademikoa...

• Hurrengo dokumentazioa EINen bitartez bideratzen ahal den arren, aldaketen hileroko fitxategien bitartez, zuzenean honako hauek igorritako dokumentazioa ere existitzen ahal da:

–Erregistro Zibila, izen eta abizenak, sexua edo nazionalitatea aldatzeagatik.

–Barne Ministerioa, Nortasun Agiri Nazionalak eta atzerritarren txartelak jaulkitzeari dagokionez.

–Hezkuntza eta Kultura Ministerioa, eskola titulu eta titulazio akademikoei buruzkoa.

• Udalaren komunikazioa pertsona interesdunari, Estatuko Administrazio Orokorreko organoek jakinarazitako aldaketen inguruan.

• Hala dagokionean, pertsona interesdunaren alegazioak aipatutako aldaketei.

–Bizitzeko iraupen luzeko baimenik ez daukaten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrenak berritzea.

• Partikularraren eskaera, honako hauekin batera:

–Pasaportea edo bizileku txartela.

–Hala badagokio, udalaren aurreabisua interesdunei, berritu beharra jakinaraziz.

–Errolda inskripzioa berritu beharrik ez daukaten atzerritarren egoitza baieztapena.

• Udalaren eskaera pertsona interesdunari, bizilekuan jarraitzen duela berrets dezan.

• Partikularrak bizilekua berrestea.

–Lurraldeko datuen aldaketa.

• Udalak partikularrari jakinaraztea.

IRIZPENA

Hautapena

Betiko gordetzea:

–Oinarrizko agiriak (altak, bajak eta aldaketak).

Urtebeteren buruan suntsitzea:

–Gainerako agiriak. Herritarrak aurkeztutako gainerako agiriak suntsitzen ahalko dira kasuan kasuko bariazioa erroldan behin betiko jaso ondoren.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2208513