162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1991/2022 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, OOLTko pediatren eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 21eko 89E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatren 28 lanpostu eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.

Martxoaren 23ko 639E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Apirilaren 29ko 906E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 987/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, Arantzazu Olloqui Escalona andreari, Raquel Manso Ruiz de la Cuesta andreari, Berta Martínez Ganuza andreari, Marina Ortega Navaridas andreari, Pilar Ferrer Santos andreari eta María Pavía Lafuente andreari, guztiak ere ebazpen horretan izendatutako txanda irekiko izangaiak, borondatezko eszedentzia eman zaie lanpostuaz jabetu zirenetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako. Beraz, bidezkoa da baja horiek betetzea hautapen prozesua txanda horretatik gainditu eta baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrendan haien ondoren dauden izangaiekin. Horretan oinarrituta, 2022ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu da, eta bertan honako hauek sartu dira: Yoana Yerro Chocarro andrea, Ibone Vaquero Iñigo andrea, Marta Martínez Merino andrea, Raquel Bernal Calmarza andrea, Josune Alegría Echauri andrea eta Laura Borja Andueza andrea.

Adierazi behar da proposatutako izangaien artean Ibone Vaquero Iñigo andrea dagoela, zeinak ezinbesteko kausa bat dela-eta eskatu baitu, berari dagokionez, epe horren zenbaketa eten dadila aipatutako egoera hori desagertu arte.

Proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta egiaztatu denez betetzen dituztela hartan eskatutako baldintzak, bidezkoa da horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, OOLTko pediatren eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren lanpostuetan jarduteko: Yoana Yerro Chocarro andrea, Marta Martínez Merino andrea, Raquel Bernal Calmarza andrea, Josune Alegría Echauri andrea eta Laura Borja Andueza andrea.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ibone Vaquero Iñigo andreari dagokionez, etetea deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako epearen zenbaketa, egiaztatu duen ezinbesteko egoera desagertu arte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

LANTOKIA

HERRIA

HIZKUNTZAK

Irekia

YERRO CHOCARRO, YOANA

62691

OOLT-KO PEDIATRA

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIÁN

Irekia

MARTINEZ MERINO, MARTA

68204

OOLT-KO PEDIATRA

ARTAXOAKO OOLT

ARTAXOA

Irekia

BERNAL CALMARZA, RAQUEL

71506

OOLT-KO PEDIATRA

LODOSAKO OOLT

LODOSA

Irekia

ALEGRIA ECHAURI, JOSUNE

66364

OOLT-KO PEDIATRA

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

VALTIERRA

Irekia

BORJA ANDUEZA, LAURA

69919

OOLT-KO PEDIATRA

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

Iragarkiaren kodea: F2210695