161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1370/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean onetsi duen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Lngileen plantilla organikoa aldatzen duena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean hartu duen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022ko Lan Publikoaren Eskaintza onetsi da.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2022ko otsailaren 18an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2022ko urtarrilaren 19an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2022ko ekainaren 30ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2022ko ekainaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2022. Urteko ekitaldia

A.–Egitura organikoa.

A.1. Unitate organiko bat sortzea.

Unitate organiko hau sortu da:

• Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Kontabilitate Analitikoaren Atala.

Justifikazioa: Kontabilitate analitikoko sistema bat ezarri da, Gobernuak onetsitako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren proiektuan jasoa dagoen eskakizuna betetzeko.

B.–Ikaspostuak.

B.1. Sortutako Lanpostuak.

Honako lanpostu hauek sortu dira, eta adierazitako zerbitzuari atxiki:

• Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Kontabilitate Analitikoaren Atala.

  • Atalburua:
  • Lanpostuaren zk.: 871.
  • Maila: A.
  • Titulazioa: Ekonomiako Gradua edo Enpresen Administraziokoa eta Zuzendaritzakoa edo horien baliokidea.
  • Erabateko arduraldiaren osagarria: % 55.
  • Zuzendari lanpostuaren osagarria: % 20.
  • Lanpostuaren osagarria: % 4,88.
  • Lanaldia: zatitua.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa: Sortu berri den atalari atalburua esleitzea kontabilitate analitikoko sistema ezartzeko egin beharrekoak egin ditzan; hala, Gobernuak onetsitako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren proiektuan jasoa dagoen eskakizuna beteko da.

• Kudeatzailetza / Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua / -- / Zerbitzu Orokorren Unitatea.

  • Zerbitzuetako ofiziala:
  • Lanpostuaren zk.: 867, 868, 869 eta 870.
  • Maila: C.
  • Mailaren osagarria: % 12.
  • Lanpostuaren osagarria: % 14,20.
  • Lanaldia: txandakakoa.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa: Osasun Zientzien Fakultateko eraikinetan eta Sariokoetan laguntza eman dezan Ikasgelategian ematen den bezala.

B.2. Lanpostuen amortizazioa.

Honako lanpostu hau amortizatu da:

• Kudeatzailetza / Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

  • Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala:
  • Lanpostuaren zk.: 574.
  • Maila: C.

Justifikazioa: Denbora luzez hutsik egon da lanpostua, ez baita beharrezkoa.

• Errektoretza / -- / Errektoretzako Kabinetea.

  • Gidaria:
  • Lanpostuaren zk.: 475, 561.

Justifikazioa: Denbora luzez hutsik egon dira lanpostuak, ez baitira beharrezkoak.

B.3. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU ZK.:

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKENEKO ATXIKIPENA

511

Olko Teknikaria (Adar Ekonomikoa)

Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Aurrekontuen eta Ekonomiaren Plangintzaren Atala / -

Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Kontabilitate Analitikoaren Atala

Justifikazioa: Sortu berri den atalari atalburua esleitzea kontabilitate analitikoko sistema ezartzeko egin beharrekoak egin ditzan; hala, Gobernuak onetsitako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren proiektuan jasoa dagoen eskakizuna beteko dugu.

B.4. Lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

• Kudeatzailetza / Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze Lanen Unitatea.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

BUKAERAKO LANALDIA

530

Zerbitzu Kudeatzailea (Mantentze-lanak)

Zatitua

Goizez

Justifikazioa: Lanpostuaren lanaldia zerbitzuaren egiazko beharretara egokitzea. Tuterako campusari atxikia dago lanpostua, eta Iruñeko campuseko gainerako lanpostuen lanaldi bera emanen zaio.

B.5. Izendapena aldatzea.

Lanpostu honen izendapena aldatu da:

• Kudeatzailetza / Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua / -- / Zerbitzu Orokorren Unitatea.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

562

Gidaria

Gidaria (posta)

Justifikazioa: Orain gidari lanpostuetan lan egiten dutenek egin beharreko lan guztiak hobeki islatzea; izan ere, ibilgailuak gidatzeaz gainera, dokumentazioa, paketeak eta posta banatzen dituzte, eta banaketaren kontrola eta horrekin zerikusia duten beste lan batzuk egiten dituzte.

B.6. Lanpostua iraungiko dela deklaratzea.

Lanpostu hau iraungi eginen dela deklaratzen da:

  • 563 lanpostua - Gidaria (*).

Gidariaren 563 lanpostua “iraungitzekoa” dela deklaratzea. Lanpostua hutsik gelditzen denean, Gidaria (posta) izeneko lanpostu bihurtuko da automatikoki.

B.7. Osagarriak esleitzea.

Lanpostuaren mailagatik % 12ko osagarria esleituko zaio Gidaria (posta) lanpostuari eta Gidaria (*) lanpostuak orain duen lanpostuarengatiko osagarria % 1,68 handituko da.

Justifikazioa: Lanpostuaren izendapena aldatu zaionez eta horren ondorioz lan jakin batzuk esleitu zaizkionez, lanpostuaren ordainsaria C mailako gainerako lanpostuekin parekatzea.

Iragarkiaren kodea: F2209622