161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko apirilaren 6ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 13an, Ebroko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 1ean, 2an, 4an, 7an eta 10ean Errioxako, Kantabriako, Zaragozako, Arabako, Burgosko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 1,75152000 euro hektareako.

Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 8,75760000 euro hektareako.

Energia kWh-ak, eraiki aurrekoa-1. tartea 0,00081414 euro kWh-ko.

Energia kWh-ak, eraiki aurrekoa-2. tartea 0,00092896 euro kWh-ko.

Energia kWh-ak, eraiki aurrekoa-3. tartea 0,00109470 euro kWh-ko.

Energia kWh-ak, eraiki ondokoa-1. tartea 0,00162828 euro kWh-ko.

Energia kWh-ak, eraiki ondokoa-2. tartea 0,00185792 euro kWh-ko.

Energia kWh-ak, eraiki ondokoa-3. tartea 0,00218940 euro kWh-ko.

Metro kubikoak, hornidura, urtegia eraiki aurrekoa: 0,00109470 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, hornidura, urtegia eraiki ondokoa: 0,00547350 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00054735 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,00547350 euro metro kubiko bakoitzeko.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Ebroko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210315