161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko martxoaren 23ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 4an, Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 10ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki aurrekoa dutenek eta hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 8,1770026719 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa dutenek, hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 61,3371039619 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 56.513,38 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa dutenek Allozko urtegiaren erregulazioari esker, 0,0153342760 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

e) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko ur-kontzesioa Arga ibaian duten erabiltzaileek 0,0383356900 euro ordainduko dute metro kubikoko.

f) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 85.991,66 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210096