161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

83E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Oteitzako 2. poligonoko 661. lurzatiaren eremuko araudia aldatzen duen plan berezi independentea. S.C. Zabala Martinez Pedro y Zabala Torrecilla Mikel da sustatzailea.

Oteitzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da beharrezko determinazioak ezartzea obrak egiteko Oteitzako 2. poligonoko 661. lurzatian, lurzoru urbanizaezin horretan dagoen esnetarako behien ustiategia egokitzeko eta modernizatzeko, plan berezi independente bat tramitatuz.

Plan berezi hori Oteitzako Udal Planaren aldaketa egituratzailearen babesean tramitatzen da. Aldaketa hori behin betiko onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 5eko 158E/2018 Foru Aginduaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa), zeinak lurzoru urbanizaezinaren hirigintza araudiaren 11. artikulua aldatu baitzuen. Sustatzailea Oteitzako Udala izan zen.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko 421E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Oteitzako 2. poligonoko 661. lurzatiko lurzoru urbanizaezineko plan berezi independentearen alde, iritzi baitzen ez duela eragin nabarmenik ingurumenaren gainean. Sustatzailea S.C. Zabala Martinez Pedro y Zabala Torrecilla Mikel da (2021eko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa).

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Oteitzako 2. poligonoko 661. lurzatiaren eremuaren araudia aldatzen duen plan berezi independentea. Sustatzailea S.C. Zabala Martinez Pedro y Zabala Torrecilla Mikel da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Oteitzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 10ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2210219