161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa UE-4.2.2 unitatean. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen proiektu bat aldaketa xehatua egiteko Mendabiako Udal Planean, hain zuzen, Mendabiako Udal Planeko lurzoru urbanizagarriko UE-4.2.2 unitatean. Sustatzailea Productos Trevijano SL da, eta Luis Turiel Díaz arkitektoak idatzi du.

Erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, honako hauetan xedaturikoa bete dadin: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mendabian, 2022ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210634