161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Aldaketa Udal Planean, S-1 eta S-2 sektoreetan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 5eko 103E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da determinazio egituratzaileen aldaketa bat Legardako Udal Planean, S-1 eta S-2 sektoreei dagokienez.

Argitara ematen da hirigintza-araudia, bete beharrez ezarrita dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Legardan, 2022ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210560