161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-7 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Udal Planeko UE-7 exekuzio unitatean, Azagrako Udalak sustatua.

Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia eta aipatutako planaren testua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azagran, 2022ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210742