161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Elektrikari-ofizialaren lanpostua barne igoeraren bidez betetzeko oposizio deialdia. Izendapena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2022ko uztailaren 19ko 2022-0773 Ebazpenaren bidez, erabaki du Ricardo García Garrido izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, bat etorriz kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, elektrikari-ofizialaren lanpostu bat barne igoeraren bidez betetzeko oposizioko probetan (deialdia 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2210475