161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, epe bat irekitzeari buruzkoa, informazio ondorioetarako zerrenda bat egiteko, biltzeko zer erakundek nahi dien akonpainamendua egin kultura bizkortzeko laguntzak eskatzen dituzten enpresei, komunikazio, nazioartekotze edo finantzaketaren arloko prestakuntzan eta mentoretzan.

Sormen- eta kultura-industriak (SKI) bizkortzea funtsezko elementua da Espainiako ekonomiaren susperraldirako eta erresilientziarako. Sormena eta berrikuntza, SKIen ezaugarri bereizgarriak, gakoak dira susperraldi ekonomikorako. Etengabeko berritzeak eta negozio-aukera ugariek oportunitate sorta zabala ematen dute.

Bizkortzaileek eta bizkortze programek malgutasun eta moldagarritasun handia ematen dute enpresa-proiektuak garatzen laguntzeko. Espezializatuta daude hazi-inbertsioen bidez kapitala injektatzen nahiz akonpainamendua egiten hazteko ahalmen handia duten proiektuei, eta zenbait jarduera garatzen dituzte, hala nola akonpainamendua egiteko mentoretza eta tutoretza, prestakuntza intentsiboko programak, finantzaketa bilatzen laguntzea, inbertsioa edo harreman-sareen garapena.

Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, parte hartzen du Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagokion azpiproiektuan, zeina sailkatuta baitago IX. Palankan (“Kulturaren eta kirolaren industria bultzatzea”), 24. osagaiaren barnean (“Kulturaren industriaren balioa handitzea”), eskema honetan adierazten den bezala:

Proiektuaren izena

Kultura bizkortzaileen dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako.

24. osagaia

Kultura-industriaren balioa handitzea

C 24 I 1 neurria

Kultura-industrien lehiakortasuna indartzea

Ekimen-kodea (CRU)

C24.I1

Proiektua

P01 SKIen lehiakortasuna eta profesionalizazioa, honako hauen bidez:

• Kultura sektoreko profesionalen ekintzailetza- eta finantza-trebetasunak indartzea, beka-programa baten bidez.

• Lanbide teknikoetan eta kulturaren kudeaketan espezializatutako prestakuntza-programa, jarduera ekonomikoetako eta musikako profesionalentzat.

• Kultura bizkortzaileei laguntzea, hazteko ahalmen handia duten kultura proiektuen garapena maximizatzeko C.24.I1.P1.3.

Heldu diren asteetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialak eta Nafarroako Gobernuko Tramiteen Katalogoak argitara emanen dute kultura bizkortzaileen aldeko SEM dirulaguntzen deialdia, zeinaren organo kudeatzailea izanen batia Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala.

Lortu beharreko helburuak:

Laguntzak bideratuko dira kulturaren eta sorkuntzaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-trebetasunak lortzera, honako jarduera hauen bidez:

1. SKIen enpresa- eta lanbide-sarearen hazkundea bizkortzea.

2. Kultura digitalerako eraldaketa bultzatzea eta SKIetan teknologia berriak txertatzea.

3. SKIen arteko loturak eta SKIek beste sektore ekonomiko batzuekin dituztenak bultzatzea.

4. SKIen finantzaketa hobetzea.

Sektorea:

Kultura- eta sormen-industriak.

Ekintzaren edukia:

Kultura bizkortzaileei laguntzeko SEM dirulaguntzen deialdiari esker, Nafarroako Foru Komunitatean hiru erakundek edo gehiagok parte hartuko dute kultura bizkortzeko prozesuetan. Horretarako, gaian adituak diren pertsonak beharko dituzte, akonpainamendua egin diezaieten komunikazio, nazioartekotze edo finantzaketaren arloko prestakuntzan eta mentoretzan.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, kultura- eta sormen-industrien esparruko kultura bizkortzeko prozesuetan adituak diren erakundeekin, informazio-ondorioetarako, horien zerrenda bat argitaratuko du https://www.culturanavarra.es/eu webgunean eta Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko kultura bizkortzeko dirulaguntzen deialdiari dagokion fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Erakunde parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Erakundeak esperientzia izatea kultura bizkortzeko prozesuetan kultura- eta sormen-industriei dagokienez; horretarako, azken bost urteetan egindako lanak egiaztatzen dituen zerrenda aurkeztuko du.

Eskaera aurkezteko epea.

Eskaerak plancultura@navarra.es postontzian aurkeztuko dira nahitaez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko irailaren 15era arte.

Iruñean, 2022ko uztailaren 27an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

Iragarkiaren kodea: F2210433