160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, honako errekurtso hauetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso hauek jarri direla behean azaltzen diren espezialitateetan Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Eva María Suescun Rodríguez.

Ana María Oliver Yanguas.

Zuriñe Nahia Girbau García.

Ana María Fernandez Carrero.

–Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz):

Benedicta Manso Hernández.

–Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Itziar Cabrera López.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 3an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2210697