160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko, 2022an garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 642277.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/642277).

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2022ko uztailaren 18an, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du, 2022an garapenerako lankidetza proiektuak edo ekintzak egin ditzaten.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskaera-orria eskuratu ditzakezue Barañaingo udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan) –Udaletxe plaza zk.g.–, edo Udalaren web orritik hartuta: www.barañain.eus.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2210627