160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, gazteria, hezkuntza, josteta eta festa arloetako jardueretarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 641806.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/641806).

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, legez eraturiko elkarte eta taldeak, egoitza Azagran badute eta jarduera herri honetan egiten badute. Onuradun izan daitezke, orobat, egoitza sozial eta fiskala Azagratik kanpo izanik, jarduera Azagran eta Azagrako pertsonentzat egiten dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Diruz laguntzen ahal dira eskaera egiten den urtean udalerrian egiten diren jarduera programatuak, arlo hauetakoak badira: Kirola - Kultura - Gazteria - Hezkuntza - Josteta - Festa.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak eskura daude ondoko helbide honetan eta Azagrako Udalaren bulegoetan:

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/8b7b1490-0efa-478a-bd83-3490f9809c82/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Udal honek, 2022ko aurrekontu orokorretan, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko esleitua duen zenbatekoa honako hau da: 5.000 euro kirol-jardueretarako, eta 8.000 euro gainerako jardueretarako.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egonen da, dirulaguntzen deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Onuradunek eskabide sinatuaren bitartez eskatu beharko dituzte laguntzak, Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuta.

Azagran, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2210478