160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, UE-5 inguruko 5. poligonoko 350. lurzatian. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2022ko uztailaren 27an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailea, UE-5 inguruko 5. poligonoko 350. lurzatian, Silvia Tellechea Iraolak eta Iñaki Etxeberria Aranazek sustaturikoa.

Horrela bada, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 eta 71. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Halaber, espedientea bizilagun edo interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizun edo alegazioak egiteko.

Arantzan, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2210558