16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 2021. urteko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 202.062,19 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 202.062,19 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 159.212,19 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.350,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 202.062,19 euro.

Aguilar Kodesen, 2022ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2200404