16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2021eko abenduaren 16an, 2303/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen laburbilduta:

Lehenbizikoa.–Martín López Villacastíni eskuordetzea, modu berezian, osasunari, gazteriari, gizarte etxeei eta gizarte babesari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Gizarte etxeen eta gazteriaren unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, zinegotzitzak kudeatzen dituen guneen lagapena gehitzen da; eskuordetzen diren eskudantzia zehatzak hauek dira:

–Hirugarrenei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebaztea, hurrengo paragrafoetan xedatutakoa izan ezik.

–Gizarte etxeen eta gazteriaren zinegotzitzek kudeatutako guneen lagapena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aldez aurretik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Tuteran, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2200325