16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Onesteko erabaki hori 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.

Zenbatekoa:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 96.050,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 9.120,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 209.505,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 131.790,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 451.465,00 euro.

GASTUAK

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 48.075,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 107.840,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 157.035,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 138.515,00 euro.

Gastuak, guztira: 451.465,00 euro.

Lizoainen, 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2200495