16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Eraikingintzako ordenantzen 54. artikuluan. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Iturengo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Eraikingintzako ordenantzen 54. artikulua aldatzea.

Aipaturiko akordioa 2021eko azaroaren 11ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean egon den bitartean ez denez erreklamaziorik aurkeztu, onespena behin betiko bihurtzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, eta haren testu osoa argitaratzen da.

Iturenen, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

ONETSITAKO ARAUDIA

ERAIKINGINTZAREN ORDENANTZA OROKORRA

54. artikuluaren aldaketa

54. artikulua. Estalpeak.

10. Gaur egun dauden terrazak: Hauen luzera 6 metrotik goitikoa denean, lehen 4 metroak estalita egon behar dira, hortik aitzin zati bat estalperik gabe uzten ahal da.

Iragarkiaren kodea: L2200060