16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, “Emigrante nafarrak eta haien familiak Nafarroara itzultzera bideratutako banakako ebaluazio araubideko laguntzak” deialdiaren oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 601800.

Espainiako Konstituzioaren 42. artikuluan xedatzen denez, “Estatuak atzerrian ari diren langile espainolen eskubide ekonomiko eta sozial babesen alde begiratuko du bereziki, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du politika”. Horrela, Magna Cartaren arabera, itzulera emigrantearen oinarrizko eskubideetako bat da.

Aldi berean, 13/1982 Lege Organikoaren (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa) Atariko tituluko 2. artikuluan honako hau dio: “Atzerrian bizi eta beren azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan duten espainiarrek Nafarroan bizi direnek dituzten eskubide politiko berberak izanen dituzte. Halaber, haien ondokoek ere eskubide horiek izanen dituzte, espainiar gisa izena emanda badaude eta horrela eskatzen badute Estatuko legeriak zehazten duen gisan”.

Era berean, 40/2006 Legearen (40/2006 Legea, abenduaren 14koa, Atzerriko Espainiar Herritartasunaren Estatutua) azalpen-zatian honako hau aipatzen da: “Konstituzioaren 42. artikulua betez, emigrazioko eta itzulerako politika integrala ezarri behar da emigranteen, erbesteratuen eta horien guztien ondorengoen eskubide ekonomiko eta sozialak babesteko, eta itzultzen direnen gizarteratzea eta laneratzea errazteko”. Lege horretan bertan, 26. artikuluan honako hau dio: “Estatuak, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Korporazioekin lankidetzan, politika integrala sustatuko du atzerrian bizi diren jatorri espainiarreko pertsonen itzulera errazteko. Horretarako, baliabide publikoen aprobetxamendu eraginkor eta efizientea egite aldera, botere publikoek beren jardunak koordinatuko dituzte itzultzen diren espainiarren gizarteratzea eta laneratzea ahalik eta baldintza onenetan gauzatu dadin”.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako NEXT estrategia onetsi zuen. Horren helburua da pertsona hauekin dagoen lotura estutzea, Foru Komunitatera itzul daitezen errazteko; haiekin lanerako sareak sortzea, talentuaren ihesa galaraztea eta Nafarroa munduan sustatzea.

Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 24an hartutako Erabakiaren bitartez, 2022an emigrante nafarrak eta haien familiak itzultzera bideratutako laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko ahalmena eman zaio Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari.

Aipatu estrategiaren 2. ardatzean (“Atxikipena eta itzulera”) ezartzen diren helburuak betetzeko, atzerrian bizi diren nafarren itzulerarako neurriak ezartzeko deialdi bat onesten da. Laguntza deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak itzuli nahi duten emigrante nafarrei eta haien familiartekoei, deialdi honetan zehaztutako atalaseen pareko edo hortik beherako errentak izanik, ematen dizkien laguntzak emateko araubidea finkatzea.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzeko bideratutako banakako ebaluazio araubideko laguntzak” dirulaguntzaren 2022. urteko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001 B5130 4809 144100

Laguntzak nafarrei itzul daitezen

2022

20.000,00

4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

BANAKAKO EBALUAZIO ARAUBIDEKO LAGUNTZEN DEIALDIA, EMIGRANTE NAFARRAK ETA HAIEN FAMILIARTEKOAK NAFARROARA ITZUL DAITEZEN BIDERATUA

1. Xedea.

Deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak itzuli diren edo itzuli nahi duten emigrante nafarrei eta haien familiartekoei, deialdi honetan zehaztutako atalaseen pareko edo hortik beherako errentak izanik ematen dizkien laguntzak emateko araubidea finkatzea.

2. Finantzaketa.

Osotara 20.000 euro bideratu dira deialdi honetarako, eta 2022ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001 B5130 4809 144100

Laguntzak nafarrei itzul daitezen

2022

20.000,00

3. Onuradunak.

Hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak (direla norbanakoak, direla familia unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak) izan daitezke laguntzen onuradun:

–Nafarroan jaioa izatea edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa erregistratutako nafarren ondorengoen seme-alaba edo biloba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzuli izana edo itzultzeko asmoa izatea, denbora-muga honen barruan:

• 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko azaroaren 16ra bitarte.

–Itzuli ziren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasun, kanpamendu, opor, turismo edo antzeko arrazoi ludikoengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Ikasle-mugikortasuna, kanpamenduak, oporrak, turismoa edo antzeko arrazoi ludikoak direla-eta kanpora joan den pertsona ez da itzulitako pertsonatzat hartuko.

4. Laguntza eskuratzeko egoera ekonomikoa.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak eskuratzen ahalko dituzte urteko errenta (itzulerako urtearen aurrekoari dagokiona) edo, hala badagokio, familia-unitatearen errenta (betiere laneko errentak, pentsioak, kapital errendimenduak edo enpresa-jarduerak sartuta) honako muga ekonomiko hauen barruan dutenek:

a. 1 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 2,5, edo txikiagoa.

b. 2 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 3,5, edo txikiagoa.

c. 3 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 4,5, edo txikiagoa.

d. 4 kideko familia-unitatea: OAEAPa halako 5, edo txikiagoa.

Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAPa) Espainian laguntzak eta dirulaguntzak emateko erabiltzen den adierazle bat da. Errenta kalkulatzeko, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak 2022rako ezartzen duen urteko OAEAPa hartuko da erreferentziatzat, 14 ordainsaritan.

5. Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira eskatzailearen bidaia-gastuak, eta, hala badagokio, harekin batera itzuli diren edo itzuliko diren familia-unitateko kideenak ere. Halaber, haien altzariak eta tresnak Nafarroara ekartzea ere diruz lagungarria izanen da.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.000 euro izanen da. Hortik aurrera, eskatzailearen kargura bizi den eta familia-unitateko kidea den pertsona bakoitzeko (adinez nagusia), 500 euro gehituko dira, 3.500 euroko mugarekin.

6. Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2022ko urriaren 21era arte (egun hori barne).

Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan, web-orrian (http://www.navarra.eus/) eskura dagoen eskabide ereduaren arabera.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak, 20 Mb-koak gehienez ere, formatu hauetako batekoak izanen dira: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.

Deialdia kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskaeran berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, nahitaez aurkeztu beharko dute oinarri honetan eskatutako dokumentazio guztia.

6.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kasu guztietan, laguntza eskaerarekin batera (deialdi honen eranskinean atxikitako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*).

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.

c) Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku izanen duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena (*)

d) Nafarroara etortzeko gastuen zerrenda.

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.

f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean (*) ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.

g) Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

(*) Aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta Administrazioak eskura ez badu edo aldatu egin bada (inguruabar hori eskaeran aipatu beharko da).

6.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kasu guztietan, laguntza eskaerarekin batera (deialdi honen eranskinean atxikitako ereduaren araberakoa izan beharko du), dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

–Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*).

–Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.

–Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.

b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.

–Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.

c) Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera.

d) Nafarroara itzultzeko aurreikusten diren gastuen aurrekontua.

e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.

f) Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2021eko azaroaren 16rako.

g) Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena (*), zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den.

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean (*) ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.

i) Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:

–Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena.

–Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

(*) Aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta Administrazioak eskura ez badu edo aldatu egin bada (inguruabar hori eskaeran aipatu beharko da).

Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaera osatu gabe badago, instrukzio organoak akatsak zuzen ditzala eskatuko dio entitate interesdunari, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatu bezala, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7. Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko antolaketa eta instrukzio eginkizunak Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaile hauetan “instrukzio organoa” aipatzen delarik, zerbitzu horretaz ari da.

Prozedura ebazteko eskumena Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari dagokio.

Deialdi honetan laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioko araubidearen bitartez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat.

8. Prozeduraren gaineko ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Laguntza nori eman ebazteko, eskaera bakoitza aurkeztu den ordenari erreparatuko zaio, baldin eta espedientea osatuta dagoenetik, dirulaguntzaren onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badira (deialdi honetako 6. klausulako dokumentazioa barne dela). Eskaera ebaluatu ondotik, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du. Proposamena ikusita, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak laguntza bakoitza emateko ebazpena emanen du.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunak ez badu instrukzio organoaren jakinarazpenik jaso, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko du. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatuarekin bat.

Laguntza hau emateko, nolanahi ere, beharrezkoa izanen da xede horretarako gaitutako aurrekontu baliabideak izatea.

9. Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntzekin baturik, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

10. Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

10.1. Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko diote instrukzio organoari, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi zaienetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturak norberarenak izanen dira; norentzat diren, haien izenak adierazita dituztela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartzeko Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia unitateko kideak elkarrekin bizi direla ere egiaztatzen duena.

–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edo inprimakia, dauden ereduen araberakoa. Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atalak eskaintzen ahal ditu.

10.2. Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratu ahal izateko, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute instrukzio organoan, itzulera egunetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean:

–Bidaiak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak. Txartel elektronikoen fakturak norberarenak izanen dira; norentzat diren, haien izenak adierazita dituztela.

–Tresnak eta altzariak garraiatzeak sortutako gastuen jatorrizko fakturak edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuk, hala nola haiek benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartzeko Nafarroan edukiko duela ohiko bizilekua gutxienez urtebetez, itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak bizileku duen Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana ez ezik, familia unitateko kideak elkarrekin bizi direla ere egiaztatzen duena.

–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera edo inprimakia, dauden ereduen araberakoa. Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atalak eskaintzen ahal ditu.

11. Baldintzak aldatzea.

Laguntza eman eta haren zenbatekoa zehazteko aintzat hartu diren baldintzetan aldaketarik bada, onuradunek guztien berri eman beharko diote Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari.

Aldaketak behar adina arrazoitu beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diruz lagundutako programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak onartu nahiz ez onartu, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

12. Onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak jasotzen dituzten pertsonek:

a) Dirulaguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Nafarroan ohiko bizilekua izateari eustea, gutxienez urtebetez, Nafarroara benetan itzultzen den egunetik kontatzen hasita.

c) Dirulaguntza ematen duenak egiten ahal dituen egiaztapenei men egitea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13. Laguntza itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, baldin programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

14. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

15. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatua aplikatuko da, baita aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2117999