2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1145., 1146., 2773.-2780., 2782., 2783. eta 2785.-2788. lurzatietan. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, determinazio estetikoak ezartzen dituena honako eremu honetako etxe-sail finkaturako: UE-13 unitatea, 5. poligonoko 1145., 1146., 2773.-2780., 2782., 2783. eta 2785.-2788. lurzatiak. Equipamientos Toymar SLk sustatu du eta María García Ruiz arkitektoak idatzi.
Erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, honako hauetan xedaturikoa bete dadin: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Mendabian, 2022ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2210509