158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta urpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa: Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, baita Beriaingo Udalaren ediktuen taulan ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Beriainen, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

TARIFEN ERANSKINA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA. TESTU BERRIA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 16,00 euro, metro koadro eta urteko.

I.2. Festetako barrakak. 1,28 euro, metro koadro eta eguneko (2022ko tasa; dagokion kontsumoko prezioen indizea aplikatu behar da).

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

I.3. Aldamioak, obra-etxolak eta obra-hondakinen edukiontziak. Tokiko jabari publikoaren aprobetxamendua, oro har: egunean, lehenengo hogeita hamar egunetan, 0,25 euro/metro koadroa, eta hurrengoetan 0,04 euro/metro koadroa.

I.4. Festetako etxolak.

–Lotzeko eskubideak: 100,00 euro.

–Fidantza: 150,00 euro.

Fidantza 300 eurora arte igo daiteke, eskatzen den jarduera motaren eta espazioaren arabera.

I.5. Txurro, izozki eta gaztaina saltokiak: 10,24 euro/eguna, iraupena gutxienez hilabete batekoa eta gehienez 4 hilabetekoa izanik.

Iragarkiaren kodea: L2210347