157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Alkatetzaren 2022ko uztailaren 28ko 64. Ebazpenaren bidez, Basaburuko Udaleko alkate udalburuak ezkontza zibil bat egiteko eskumena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Santos Etxegia Oronozi: udaletxe honetan 2022ko abuztuaren 5ean izatekoa dena, hain zuzen ere. Hori guztia, bat etorriz xedatzen denarekin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Jauntsaratsen, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2210464