157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

851/2022 Ebazpena, uztailaren 22koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez Alkatetzaren eginkizunak Pablo Arcelus Cavallero lehen alkateordearen esku utzi dira, 2022ko uztailaren 26an eta 27an.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu María Lecumberri Bonillak.

Kontuan hartuz, kontu pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2022ko uztailaren 26an eta 27an.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkatearen 2019ko uztailaren 1eko 776/2019 Ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluetan ezarritako aginduak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aurrekoak hala izanik, eta baliatuz alkatetza honi ematen dizkioten eskumenak bai Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak bai Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pablo Arcelus Cavallero lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2022ko uztailaren 26an eta 27an, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta osoko bilkuran haren berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Barañainen, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2210287