157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko uztailaren 28ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostuaren maila eta hizkuntza-eskakizuna aldatzeko.

Plantillan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orkoienen, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2210470