156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/1.º0192 NL/oc espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: José María Ciaurriz Vicente.

Ibaiaren edo errekaren izena: Zokoa iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 11.950 l egunean.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Baztango udal mugartean (Nafarroa), Elizondon, Munarro-Beartzun parajean dagoen Zokoa iturburuan 11.950 l/eguneko ur aprobetxamendurako eskubidea azkentzea. Aprobetxamendu hori José María Ciaurriz Vicenteri eman zitzaion, etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabil zezan. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko uztailaren 20an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2210245