156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-149

Servicios y Suministros Saher SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Servicios y Suministros Saher SL.

Xedea: txatarra birziklatzeko eta hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko enpresatik datozen hondakin-urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Tafalla-Miranda NA-6140 errepideko euri-uren areka (Abaco sakana).

Unitate hidrogeologikoa: Zidakosko alubioi lurrak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tafalla (Nafarroa).

Euri-uren jarioa, kalkuluen arabera gehienez 2.978 m³/urtean, I. motako hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen da, eta hondakin-ur sanitarioak, berriz, kalkuluen arabera urtean 639 m³, Imhoff motako biltegi baten eta haren ondoko iragazki biologiko baten bidez; hori guztia, iragazte zangez osatutako sistema baten bidez lurrean sartu aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2210175