156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 1100., 1101. eta 1102. lurzatietan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Marta Caro Sádabak eta beste hiru pertsonak sustatua, hiri-lurzoru finkatuaren barnean sartzeko 5. poligonoko 1102. lurzatiaren zati bat (lurzati hori osorik UE-5 unitatearen barnekoa da), lurzoruaren azpisailkapena aldatuz 204 m²-ko azalera batean, bai eta lerrokadura bat zehazteko ere, beheko solairuan portxe bat eraikitzeko, zehazturiko lurzati librean. Informazio publikorako dagokion iragarkia argitaratu zen 2022ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ean, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2022ko apirilaren 8an, eta ikusirik jendaurreko epean ez zela alegaziorik aurkeztu, Udalbatzak, 2022ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2022ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210442