156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, oinarrizko eskubideen gaineko 233/2022 prozedura gisa izapidetua, ezarritako gutxieneko zerbitzuen aurkakoa

Burlatako Kultura eta Besten Patronatuaren 42/2022 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu da:

Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren ofizio bat jaso da. Bertan jakinarazten denez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (oinarrizko eskubideen gaineko 233/2022 prozedura) aurkeztu du Ezker Sindikalaren Konbergentziak (ESK), Burlatako Kultura eta Besten Patronatuaren ekainaren 15eko 36/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezartzen baitira gutxieneko zerbitzuak ESK sindikatuak deitutako grebarako, 2022ko ekainaren 18tik 30ra bitarte, ebazpen hori zuzenbidearen aurkakoa izateagatik. Aipatu ofizioaren bidez, dagokion administrazio espedientea igortzeko eskatzen da, baita epatze deiak egiteko ere, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin eta hurrengoekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

EBAZTEN DUT:

1. Interesdun gisa agertzen diren guztiak epatzea Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, demandatu gisa pertsonatu daitezen bederatzi eguneko epean.

2. Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoko 233/2022 prozedura arruntean agertzea eta pertsonatzea demandatu gisa.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Burlatan, 2022ko apirilaren 25ean.–Kultura eta Besten Patronatuko burua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2210032